2021/07/22

Pirinioetako zeharkaldia GR11 (2021)

288 km / 6 etapa

100 km / 2 etapa

245 KM / 5 etapa

202 km / 4 etapa

Pirinioetako zeharkaldia GR11 (2021)
Ibilbidea GR11an oinarrituta::

00 Higer / Hondarribia (start)
01 Elizondo 68 km / 17 h
02 Hiriberri Aezkoa 50 km / 14 h
03 Zuriza 52 km / 15 h
04 Candanchú 40 km / 10 h
05 Respumoso 40 km / 10 h
06 Bujaruelo 38 km / 10 h
07 Parzán 58 km / 16 h 30´
08 Benasque 42 km / 10 h
09 Restanca 43 km / 13 h30´
10 Estaón 50 km / 14 h30´
11 Vall Ferrera 42 km / 12 h
12 Illa (Andorra) 50 km / 12 h 30´
13 Planoles 60 km / 15 h30´
14 Setcases 42 km / 11 h30´
15 Albanyá 57 km / 16 h30´
16 Llançá 80 km / 18 h
17 Cap de Creus (finish) 23 km / 6 h
Guztira: 835 km / 222 ordu (h) 17 egunetan banaturik


Azken urte gogorrari aurre egin nahiez, aurtengo oporretan mendietan barna murgildu gara. Horrela Kantauri itsasotik Mediterraneo itsasora dihoan GR11 (Gran Recorido 11) ibilbidea jarraituz Pirinioak zeharkatu ditugu.

Mendian gora ibiltzeak musukoa aurpegitik kendu eta arnasa lasai hartzeko parada ematen digu. Horrela, uztaileko lehen astea aprobetxatuz eta oraindik kutxatuen kopurua txikia zenez, beste olatu batek arrapatu aurretik gertu ditugun Pirinioetara hurbildu ginen. Hala bada, Hondarribiko Higer lurmuturrean lehenengo pausoak eman genituen, beti ere ekialderantz, eguzkia sortzen den lekurantz. Lehen urratsak, horiek dira zailenak; urduritasunez jantziak, zalantzez eztaliak, baina abentura handi batí hasiera emateko gogoak mamu guztiak uxatzen zituen.

Ibilbidea: GR11 bideaz gain, Pirinioak zeharkatzeko beste bi bide daude; GR10 (Frantziatik) eta HRP (Hight Route Pyrennees / Alta Ruta Pirenaica) delakoak. Horrela, etapa batzuetan HRP bidearen zati batzuk burutu ditugu; Ordesa aldean adibidez Bujaruelotik Pinetara igarotzeko, Brecha de Roland (2780 m) lepora igo nintzen.

Etapen bataz bestekoa 50 km eta 13 bat ordukoa izan da, zeharkaldiko 835 km-ak 17 egunetan banatuz. Egunaren argitasunak irauten zuen bitartean oinez ibili gara, elikadurari, hidratazioari eta atsedenari beraien uneak utziz.

Eguraldia: meteorologiak etapen itaupena baldintzatu bait dezake. Horrela, distantzia luzeko etapask egin nahi baditugu, zeharkaldia burutzeko garairik egokiena uda da. Hala ere, uda garaian beroak eta arratsaldeko ekaitzek daramagun martxa geldotu dezakete. Cap de Creus aldean adibidez, Mediterraneo itsaso inguruan, udan klima beroa eta sargoria izaten da. Kontuz beroarekin eta eskura izan hidratazio guneak; herriak eta iturriak.

Experientzia: jadanik 4. aldia da GR11 ibilbidea osatzeko aukera dudala; 1994an (30 egunetan), 2002an (22 egunetan eta bikotearekin), 2018an (17 egunetan, ikusi erreportaia) eta 2021ean (17 egunetan, ikusi erreportaia). Bestalde GR10 ibilbidea ere 2003an, Mirenekin osatu nuen (22 egunetan). Guzti honek Pirinioetako bide eta aldaki ezberdinak hobeto ezagutzeko aukera ematen digu, etapa ezberdinetako anoak (avituallamiento, dendak), aterpeak eta aldakiak (variantes) ondo aprobetxatu ahal izateko.

Bakarrik: ibilbidea bikotearekin eginda badut ere, aurten uztaileko lehenengo asteetan egiteko aukera suertatu zitzaidan eta horrela nire kabuz burutu nuen, nahiz eta bidean zehar mendizale ugarirekin topo egin. Bakarrik joateak autonomia handia ematen du, eta erabakiak hartzeko momentuan norberaren ardurapean gelditzen dira, aldagai honek ere etapa batzuk luzatzeko aukera ematen du, nahiz eta gaueko ordu txikietan ibili, bekokian frontala daramagula.

Motxila eta pisua: pertsonaren pisuaren % 10a ez gainditzea, hori da zeharkaldi luze batean bete beharreko araua, bestela motxila zama handi batean bihurtzen da, eta experientzia gogaikarri batean bihurtu daiteke. Bestalde, zeharkaldi luze honetan eraman beharreko materiala kontutan hartu beharrekoa da, ez bait da berdin neguan edo udan egitea. Neguan elurra eta izotza dagoenez pioleta eta granpoiak behar dira, baina udan lepo batzuetan salbu, Tebarray edo Brecha de Roland aldean adibidez, biak 2.870 metrotara kokatuak, ez da goi mendiko materialik behar. Beraz, motxilaren pisua 6,5 kg inguruan ibili izan da zeharkaldi guztian zehar. Motxilan ez dut janari eta ur kantitate handirik eraman, bidean zehar "errepostatzeko" aukera bait dago, bai aterpeetan, bai errekastoetan. 

Motxilan eramandako materiala:

  • Lo-sakua (600 gr)
  • Esterilla
  • Erropa: mendiko txaketa ("Goretex", 1,100 kg), 4 galtzerdi pare, praka motz bat eta bainu jantzi bat, txapela bat, 3 kamiseta termiko, (1,200 kg)
  • 2 zapatila pare, bat medikoa, bestea running-ekoa (1,200 kg)
  • Frontala edo bekokiko argia
  • Betaurrekoak: eguzkiarengandik babesteko
  • Botikina: esparadrapoa, eguzkiari aurre egiteko krema, erredurei aurre egiteko krema ("Mitosil"), anti-inflamatorioak ("Ibuprofeno")
  • Erramintak: atzazkalak moztekoa, laban txiki bat
  • Makilak: mendiko 2 pare
  • Janaria: barrita energetikoak, fruitu lehorrak, fruta (1 kg)
  • Ura: kantinplora erdi beteta (500 ml), bero handiko etapetan beste ur botila bat ere eramaten nuen (1 l)
  • Ekipo digital-elektronikoa: mobila, kableak, entxufeak, bateria eramangarria (externa)
  • Mapak: paperezkoak (42 orri karpeta batean), nahiz eta trak-a eskuragai izan, koberturarik gabeko guneetan egokiak dira
Zeharkaldiaren bukaeran, Cap de Creus aldean
(argazkia: Edu Uribe)



PIRINIOETAKO ZEHARKALDIA GR11 (2021)

Day 1 (2021-07-03):
Higer - Hondarribia - Elizondo
68 km / 17 h

Higer lurmuturrean (Hondarribia)

Honarribiko portua


Hendaia, Bidasoa ibaiaren beste aldean

Hondarribiko pasealekua edo malekoia

Bidasoa ibaiaren itsasaratzea

Irun

Irungo udaletxea

Bide-gurutze honetan San Martzial ermitara igo behar da

San Martzial ermita eskuma aldean, eta ondoan hilerria.

San Martzial ermita ondoko atsedenlekua

San Martzial ermita

Aiako Harriak

San Antón urtegia

Ola-Berri jaetxea

Patrick ingelesarekin 




Bera

Bidasoa ibaia


Indianoen jauregi bat (Bera)

Taberna honetan kafetxo bi eta bokata bi eskuratu nituen


Lizarreta lepoa

Lizarreta lepoko jatetxea

Nafarroa eta Lapurdi arteko muga

Lizarreta lepoko komunak (w.c.)


Aterpetxea




Mugan dauden bunker moduko eraikuntza, 
"Linea P" deritzona edo Pirineos,
Franco Frantziatik etorri zitekeen inbasio baten beldur zen, 
eta eraikitzea agindu zuena.








Day 2 (2021-07-04):
Elizondo - Hiriberri Aezkoa
50 km / 14 h


















Auritz / Burguete





Arbara




Erropak garbitu eta lehortzen utzita



Day 3 (201-07-05):
Hiriberri Aezkoa - Zuriza
52 km / 15 h

Hiriberri Aezkoa goizeko ordu txikietan (6:30)








Muskildako baseliza


Otsagabia


Jon-ekin katfetxo bat hartzen


Otsagabia eta Izaba arteko pista luzea (20 bat km)








Bidean aurkitutako aterpetxoa







Izabako taberna batean kafea, izozkia eta ogitartekoak daztatu genituen.

Izaba

Asolazeko arroila

Nafarroa eta Aragoaren arteko muga

Ezkaurre (2044 m) parez pare.

Zuriza


Day 4 (2021-07-06):
Zuriza - Candanchú 
40 km / 10 h

Alanoak eskuma aldean

Petrafitxako lepoa (1963 m)




Ansabereko horratzak laino artean ikusgai



Aguatuertako aterpea bailararen hasieran





Ibón de Estanés






Candanchú

Candanchún janaria erosteko dendak daude


Day 5 (2021-07-07):
Candanchú - Respumoso 
40 km / 10 h

Canal Roya

Anayet (2578 m)


Infierno (3082 m)

Formigal

Formigal

Sallent de Gállego

La Sarra-ko urtegia





Respumosoko urtegia eta aterpea ezkerraldean

Respumoso aterpea (2220 m)


Respumoso aterpean


Day 6 (2021-07-08):
Respumoso - Bujaruelo 
38 km / 10 h


Balaitus




Coll de Tebarray (2780 m)




Infierno mendia eta Tebarrayko ibona


















Bachimana aterpea / refugio (2220 m)



Tuberiaren bidearen hasiera


Panticosa (ezkerrean / behean) eta Algas (3021 m, eskubian)


Tuberiaren bideak Bachimanako aterpea
eta Bramatueroko ibona elkartzen ditu,
Panticosako jaitsiera eta igoera sahiestuz.


Bramatueroko urtegia eta aterpetxoa


Vignemale (3298 m)



Regy eta Jaume valentziarrekin

Vignemale (3298 m)

Ara bailara



San Nicolás de Bujaruelo (1338 m)

Zubia igarotzen

Iruñeako lagunekin


Day 7 (2021-07-09):
Bujaruelo - Parzán 
58 km / 16 h 30´

Taillón mendiaren iparraldea (3144 m)






Vignemale mendilerroa

Casco (3009 m) eta brecha de Roland (2780 m)

Serradets aterpea / refugio (2120 m)

Gavarnie eta ur-jauzia

Gavarniko ur-jauzia

Serradets aterpea / refugio (2120 m) eta Brecha de Roland (2780 m)



Brecha de Rolnad (2780 m)






Brecha de Roland







Goriz aterpea / refugio (2220 m)


Ordesako bailara

Ordesa




Añisclo bailara



Añisclo gailurra

Añisclo lepoa (2430 m)


Faja de las Olas






Añisclo


Pineta, bailararen sakonean (1240 m)







Pinetako "paradorea"

Astazu mendiak (3223 m)












Chisagüés

Parzán


Day 8 (2021-07-10):
Parzán - Restanca 
42 km / 10 h



Ordiceto aldeko zentrale hidroelektrikoa


Ordiceto lepoa (2340 m)

Ordiceto lepoko aterpetxoa




Virgen Blancas kanpalekua

Forcallas campinga


Tabernan 3 ogitarteko eskuratu nituen,
mila esker!


Biadós aldeko aterpea (1976 m)



Chistaín lepoa (2592 m)


Posets (3375 m)



Posets mendiko magaletan atsedena hartzen



Estos aterpea / refugio (2220 m)


Benasque, Puente de San Juan (1230 m)

Benasueko campingeko sarrera



Guillón aterpea / refugio (1820 m)


Beheko "ohean" egin nuen lo


Day 9 (2021-07-11):
Benasque - Restanca 
43 km / 13 h 30´

Refugio de pescadores / Coronas (2000 m)

Ballibierna bailara

Salenques lepoa (2809 m)



Salenques lepoan



Llauset aterpea (2480 m)







Angliós aterpea / refugio (2340 m)


Aragoa eta Catalunya arteko muga, Noguera Pallaresa aldean

Noguera Pallaresa ibaia

Conangles aterpea / refugi (1870 m)

Besiberri mendilerroa (3010 m)

Port de Rius (2340 m)


Mendizale bat canpimg denda prestatzen


Restanca aterpea / refugi (2220 m)


Day 10 (2021-07-12):
Restanca - Estaón 
50 km / 14 h 30´

Restanca aldeko urtegia


Jean Luke (73 urte)





Colomers "nou" aterpe berria / refugi (2230 m)









Encantats mendiak (2748 m)

"Bi maitemindu, harri bihurturik",
hori dio kondairak.

Estany d´Saint Naurici (2120 m)



Espot (1130 m)



Dorve herrixka abandonatua urrutian

Jou

La Guingueta de Aneu aldeko urtegia

Dorve



Dorveko aska

Dorveko baseliza



Thomas holandarrarekin


Estaón iluntzean


Day 11 (2021-07-13):
Estaón - Vall Ferrera 
42 km / 12 h

Estaón









Llleret



Aineto



Tavascán




Eric boulder egiten 

Eric eskalatzailearekin, hori da indarra!

Boldis Sobirá herrixka (1230 m)





Monteixo (2905 m)

Tudela lepoa (2320 m)




Aitorrekin, aupa pelotazelak!

Areu (1050 m)


Vall Ferrera aterpea / refugi (2220 m)

Vall Ferrera


Day 12 (2021-07-14):
Vall Ferrera - Illa (Andorra) 
50 km / 12 h 30´

Baiau lepora igotzen

Pau



Jordi eta Pau mendizale gazteekin

Baiu lepoa (2560 m)


Andorra herrialdean sartzen

Christian (Suizarra)


Eskumaldean Comapedrosa aterpea / refugi / 2120 m)



Andorra






Gasolindegi honen eskubi aldetik Camí Ral hartu behar da

Camí Ral





Camí Ral bideak Andorra la Vella hiriburuarekin bat egiten du,
errepideak eta kotxeen trafikoa alde batera utziz.















Andorra la Vella




Kale honetatik gora GR7 eta GR11rekin bat egiten da


La Canaleta


Gasolindegi honetatik gora GR/arekin bat egiten da, adi!



GR7, ez da ondo nabaritzen baina bertaik joan behar da!





Pont Verde




Illa aterpea / refugi (2438 m)

Illa-ko aterpe zaharra

Illa-ko aterpe berria

Afaria






Day 13 (2021-07-15):
Illa (Andorra) - Planoles 
60 km / 15 h 30´





Mediterraneo itsasora 233 km-ren faltan,
eta Kantauri itsasortik 600 km eginda jadanik.

Cadi mendi serra (2500 m)


Catalunyan berriro, Andorratik irten berri.


Refugi




Malniu atertea / refugi (2220 m)

Feixa aterpea / refugi ( 2120 m)


Puigerdà


Segre ibaia

















Planoles herriko campinga (1250 m)


Day 14 (2021-07-16):
Planoles - Setcases 
42 km / 11 h 30´


Nuria santutegia eta aintzira edo estany-a

Nuria santutegiko eliza



Nou Creus

Bederatzi gurutzeak Nou Creus lepoan (2807 m)

Emilio eta Aloña



70 urtetik gorako mendizaleak, aupa zuek!


Coll de la Marrana (2540 m)







Bassegoda aldea urrutiam,
jadanik Pirinioko mendi garaiak hemen bukatzen dira.


Ulldeter aterpea / refugi (2220 m)





Salvador



Espot herria (1100 m)


Day 14 (2021-07-16):
Setcases - Albanyá
68 km / 17 h








Molló










Beget












Tailaxá aldeko lepoa eta aterpea (780 m)







Saint Aniol d´Aiguda aldeko aterpea / refugu



Saint Aniol d´Aiguda baseliza




Jopep, Joan i Joan,
Saint Aniol d´Aiguda aterpea berrizten ari diren lagun taldekoak




Bassegoda lepoa (1150 m)




Mediterraneo itsasoa urrutian


Can Galán, Bassegodako aterpea (950 m)

Can 


Day 16 (2021-07-18)
Albanyá - Llançá 
80 km / 18 h


Albanyá aldeko baseliza






Molí can Robert, paradisua!






Agunilla

La Junquera aldera hurbiltzen


Capmany

Capmanyko igerilekua, beste paradisu bat!

Bero sargoria zela eta Llançá-rako hurbilketa errepidez burutu nuen.

Mollet de Peralada


Llançá




Mediterraneo itsasoa



Llançá herriko portua


Day 17 (2021-07-19)
Llancá - Cap de Creus
23 km / 5 h

Llaçá aldean aurreko egunetan suteak utzitako aztarnak

Llançá

Cap de Creus urrutian, oraindik 23 km falta ziren!





Suteak eragindako triskantza!

Sant Pere de Rodás monastegia urrutian

Camí de Ronda edo kostaldeko bidea




Hankak itsasoan

Port de la Selva


Cap de Creus parke naturalean sartzen, azken txanpan !





Cala batzuk begibistan

Cap de Creus aldean

835 km burutu ostean,
Pirinioak Cap de Creus lurmuturrean bukatzen dira,
guztira 16 egun eta goiz bat behar izan dituz.

Besaingo Oirrekin,
berak, Pirinioak, 24 egunetan zeharkatu zituen.


Itsasargian

Oier eta Amaia,
beraiekin Pirinioko zeharkaldiaren amaiarea ospatu genuen.

Itsasora jaisten

Mediterranear itsasoan

Oier

Amaia

Cadaqués herritik zehar








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina