2019/03/02

BUTS 2019: Bilbo - Gasteiz - Jose Luis Diez " Txelu "ren kronika

Egoitz eta Txelu Gasteizko helmugan.


BUTS 2019: Bilbo - Gasteiz
 Jose Luis Diez " Txelu "ren kronika:

BUTS. BILBO-GAZTEIZ 110KM +6000m 25h

Berriro ere Bilbon geunden 2017koa gogoratuz.
1953an Shebe Peñaren 4 katedralaren martxaren kopia simulatuz.
Berak segidan egin zituen Bilbon hasiz Gazteizera, handik Iruñara, 
gerora Donostira eta Bilbon amaituz "erokeria".

Edu ta biok 2017an 4ak egin genituen urte berean baina urtaro desberdinetan.
500km 90 gailur 28000m positibo ERRONKA bat.
"Finisher-ak 2017".

Aurten lagun berriarekin nator "Egoitz". 
2 urte daramagu entrenuan, ta bere lehen 3 zifrako ultra izango da. 
Gogotsu ta oso motibatuta dago eta nere esperientzia baliatuz erritmoa markatuko diot bera finisher-a izan dadin eta horrek dakarren satisfazio pertsonala bizi izateko.

KRONIKA: 
Gaueko 00:00 irteeran 200 korrikalari ausart abentura honi hasiera emateko, 
25 ordu geneuzkan aurretik. Pagasarri, Ganekogorta, Kamaraka, Goikogane, Jesusi, Elorritxugaña, Oderiaga, Usotegieta, Ogoien, Oteros, Zaldiaran eta tartian Gorbeia 1481m. 

Gaua polita izan degu, garbia eta ilargi betearekin ikusgarria baina denbora pasa ahala inbertsio termikoa eduki degu, goialdean beroa eta beheko lautadetan edo herrietan hotza edo izotza. Termometruak zero azpitik markatuz. 

Egunsentian, Gorbeia aldean harrapatu gaitu eta neberuak izoztuta baina ongi igaro ditugu, Murgiara ailegatu arte "base vida"-ra. Bertan, arropa aldatu, dutxatu gorputza errelaxatzeko, kaloriak sartu gorputzera eta bigarren zatiari ekin diogu. Familia daukagu hemendik aurrera animoak emateko bidean zehar. 

Bero hartu gaitu arratsaldea eta lagunari babak atera zaizkio 90km-ean. 
Azkeneko zatian frontala berriro jarri degu erronka honi amaiera emateko. 
22 ordu ta erdi izan dira eta hor geldituko dira gure barrenean positiboak guztiak. 

Mixeriak ahaztu egiten dira eta zauriak sendatu, erronkaren gogoa ta indarra geratuko dira gogoratuko duguna. 

Eskertu behar da balizatzen, hornikuntzan ibiltzen diren borondateko guztiak egiten duten lanengatik.

154 Finisher izan gara baina saiatzen ez bagara ezinezkoa izango da beti.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina