2019/04/22

Vía de la Plata - Camino de Santiago edo Done Jakue bidea ezagutuz

Zelai berdeak, lur sail amaigabeak
eta ortzi-muga gure zain.


Done Jakue bidea edo Camino de Santiago deritzona,
1146. urtetik erabiltzen da Europako bide zaharrenetariko batean oinarrituz.

Done Jakue bideak - Camino de Santiago Europan

Gaur egun bide ezberdinak ditugu Galiziako Santiago de Compostelara iristeko.


Done Jakue bideak - Camino de Santiago - iberiar penintsulan.

Horien artean hain ezaguna ez den bat azaltzera gatoz,
" Vía de la Plata " hain zuzen ere:

" Vía de la Plata "
-Fitxa teknikoa:
-Luzera: 1050 km
-Desnibel +: 10000 mD+
-Ibilbidea: 
000 km Sevilla
120 km Monesterio
205 km Zafra
300 km Merida
350 km Cáceres
400 km La Calzada de Béjar
600 km Salamanca
700 km Zamora
734 km Benavente
775 km La Bañeza
800 km Astorga
1050 km Santiago


Vía de la Plata bideak 1050 km ditu,
eta takada batean egiteko egunak behar direnez,
opor ezberdinetan joan gara osatzen:

Sevilla - Merida ( 300 km, 6 egunetan 2002ko Aste Santuan )
Merida - Salamanca ( 300 km, 6 egunetan 2001eko Gabonetan )
Salamanca - Astorga ( 200 km, 6 egunetan 2019ko Aste Santuan )

Oraingo honetan Salamanca - Astorga aipatuko dugu:

Bideari ekin aurretik egin beharrekoak:

1- Oinez, bizikletan edo zaldian abiatzeko beharrezkoak diren baliabideak prestatu.
Oinez egin ez gero, komenigarria izaten da motxilaren pisua ondo zehaztea,
ahal bada norberaren pisuaren % 10etik ez pasatzea,
hau da 65 kg pisatzen badugu,
motxilak 6,5 kg baino gehiago izatea ez da komenigarria.

2- Plangintza zehaztu: ibilbidearen mapak eskuratu
eta aterpetxeen kokapena aurrez aztertu, etapa bakoitzaren distantzia
 norberaren edo taldearen ezaugarrietara egokituz.
Info +: www.gronze.com

3- Erromes txartela eskuratu. Kredentziala erromesen elkarteetan edo
apezpikutzetan lortu daiteke. Guk txartel bakoitza 2 euroren truke
Salamancan bertan jaso genuen.

 Salamanca hirian, katedral gotikoa ezaguna
( 1124 urtekoa, XII. mendekoa )
eta Europako hirugarren unibertsitate zaharrena
( 1218 urtekoa, XIII. mendekoa ) daude.
Erlijioa eta kultura Erdi Arotik hona zabaldu duen hiria.

 Erromes txartela ezinbestekoa da bideko aterpetxeak erabili ahal izateko.

Done Jakue bideko aterpetxe hauetan erromes txartelean zigilua jasotzeaz gain,
prezioa ere askoz ere merkeagoa da; batzutan borondatea uzten da,
eta beste batzuetan 5 - 10 euro bitartean ordaintzen da gaua.
Hori bai, aterpetxe hauek egun batean bakarrik erabili ahal dira,
ez badago arrazoi berezi bat tarteko.


Erromes txartelaren oharrak.

Vía de la Plata bideari ekin aurretik Salamancako apezpikutzan
erromes txartela jaso genuen.

1. etapa: Salamanca-Aldeaseca de Armuña - Cubo del Vino ( 33 km ):


 Aldeaseca de la Armuña


 Errepide ezberdinak zeharkatzen.



 Bidean zehar aterpetxea iragartzen duten kartel ezberdinak daude.








 Taiwan aldeko erromesa: Joy

2. etapa: El Cubo del Vino - Zamora ( 33 km ):








 Juan, Jaengo erromes atsegina.



 Zamora





 Aste Santuko prozesioa prestatzen;
Zamorakoa oso entzutetsua da:
" Procesión del silencio " deritzona.

Zamora hiriko katedrala


Virgen de la Esperanza

Umeek ere nagusien prozesioan parte hartzen dute.

3. etapa: Zamora - Riego del Camino ( 36 km ): 












4. etapa: Riego del Camino - Benavente ( 32 km ):









Granja de Moreruela,
Vía de la Plata eta Vía Sanabresaren arteko bidegurutzea.
Guk Platarekin jarraitu genuen.
Hala ere, gaur egun, vía sanabresak jarraipen handiagoa du.






















Benavente hirira iristen.

5. etapa: Benavente - Villanueva de Jamuz  ( 34 km )









Villanueva de Jamuz eta Castillo de Quiñones



La Bañeza herriko aterpea

5. etapa honetan, Riego del Camino - Villanueva de Jamuz,
lo egiteko La Bañezara hurbildu ginen furgonetarekin.
Gero hurrengo egunean, bueltan Villanueva de Jamuz-era joan ginen,
hurrengo etapa oinez bertatik hasteko.















6. etapa: Villanueva de Jamuz - Astorga ( 36 km ):





 Leopoldo Panero poetaren bizitokia ( Valderrey ),
gaur egun hutsik.



" Casa de Castrillo, construida por el abuelo Quirino, 
tan amante de la caza, pasamos la prolongación de la luna de miel.
Allí estaban también las hermanas de Leopoldo,
y su madre venía todos los días.
Nuestra intimidad empezaba a romperse ".

Felidad Blanc eta Leopoldo Panero poeta.







 Astorgako udaletxea




 Palacio de Gaudí ( Astorga )


Astorga hiriko katedrala



VÍA DE LA PLATA - ibilbidea:

Sevilla - Guillena
21,6 km

Guillena - Castilblanco de los Arroyos
18,3 km

Castilblanco de los Arroyos - Almadén de la Plata
28,2 km

Almadén de la Plata - Monesterio
33,6 km

Monesterio - Fuente de Cantos
20,7 km

Fuente de Cantos - Zafra
24,2 km

Zafra - Villafranca de los Barros
19,8 km

Villafranca de los Barros - Torremejía
26,7 km

Torremejía - Mérida
15,3 km

Mérida - Alcuéscar
35,9 km

Alcuéscar - Cáceres
37,4 km

Cáceres - Embalse de Alcántara
33,8 km

Embalse de Alcántara - Grimaldo
20,0 km

Grimaldo - Carcaboso
30,2 km

Carcaboso - Aldeanueva del Camino
38,3 km

Aldeanueva del Camino - La Calzada de Béjar
21,8 km

La Calzada de Béjar - Fuenterroble de Salvatierra
20,2 km

Fuenterroble de Salvatierra - San Pedro de Rozados
27,9 km

San Pedro de Rozados - Salamanca
23,6 km

Salamanca - El Cubo del Vino
36,4 km

El Cubo del Vino - Zamora
31,6 km

Zamora - Montamarta
19,2 km

Montamarta - Granja de Moreruela
22,6 km

Granja de Moreruela - Benavente
26,6 km

Benavente - Alija del Infantado
21,0 km

Alija del Infantado - La Bañeza
22,2 km

La Bañeza - Astorga
24,6 km

Camino Francés
Astorga - Foncebadón
25,8 km

Foncebadón - Ponferrada
26,8 km

Ponferrada - Villafranca del Bierzo
24,2 km

Villafranca del Bierzo - O Cebreiro
27,8 km

O Cebreiro - Triacastela
20,8 km

A- Triacastela - Sarria (por San Xil)
17,8 km
B -Triacastela - Sarria (por Samos)
25,0 km

Sarria - Portomarín
22,2 km

Portomarín - Palas de Rei
24,8 km

Palas de Rei - Arzúa
28,5 km

Arzúa - O Pedrouzo
19,3 km

O Pedrouzo - Santiago de Compostela
19,4 km


Vía sanabresa ( Etapa 24B )

Granja de Moreruela - Tábara
25,1 km

Tábara - Santa Marta de Tera
22,9 km

Santa Marta de Tera - Mombuey
36,1 km

Mombuey - Puebla de Sanabria
31,7 km

Puebla de Sanabria - Lubián
29,6 km

Lubián - A Gudiña
23,7 km

A Gudiña - Laza
34,0 km

Laza - Xunqueira de Ambía
33,0 km

Xunqueira de Ambía - Ourense
21,8 km

Ourense - Cea ( Tamallancos aldakia )
22,3 km

Ourense - Cea ( Canedo aldakia )
21,2 km

Cea - A Laxe
32,8 km

A Laxe - Outeiro
33,1 km

Outeiro - Santiago de Compostela
16,7 km


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina