2019/11/16

Spiridon Catalán 2019 ( Pia ): 100 km pasiadan!

Spiridon Catalán 2019 ( Pia ): 100 km



Berriro ere Pia ( Perpignan ) herriko 100 km-etan
parte hartzera animatu nintzen..
Oraingo honetan oinez ibiltzea suertatu zitzaidan.
Hasierako 30 km-etan korrika egin ostean,
gorputzak atsedena behar zuela eskatu bait zidan.
Bidaiaren nekeak ( 550 km Eibar-tik Pia-ra ),
eguraldi beroak eta sargoriak ( 24º ),
azkenengo egunetako korrikaldiak
( maratoia bat Unbe-ko pistan, aste bete lehenago ),
eta atseden faltak,
lasai ibiltzeko garaia iritsi zela erakutsi ninduten

Gorputzari kasu egin eta hurrengo 70 km-ak
paisaiaz gozatzea izango zela argi nuen.

Iazko, 2018, edizioko erakustaldia ( 11h13´) bizipenen otarrean ageri zen,
eta aurten ( 2019 ) horrelakorik errepikatzea zaila izango zen.
Iaz, Pia-ko 100 km-tara primeran egokitu nintzen,
alde batetik lehenago gerturatu bait nintzen bertara,
eta familiaren laguntza izan bait nuen.

Azken 5 km-etan antxitxika bukatu banuen ere,
bukaeran 16 ordu behar izan nituen,
iazko 11 orduak meritu handikoak zirela
konturatu nintzelarik.


Pia herriko Daniel L´Ambert estadioa,
bertan kokatzen dira irteera eta helmuga.


Mahastiak

Beroari aurre egiteko txapela eta betaurrekoak behar izan nituen.













 Aurreko urteetako markak horma-irudian.

 L´Independet egunkariko kronika

Igande goizeko gosarian indarrak berreskuratzen,
eta pasatako probaren istorioak elkar trukatzen.

 Parte hartzaileekin berriketan.


 Ur oxigenatua, sabeleko gora-beherei aurre egiteko egokia.


 Gills Paralluelo, Sparthleton lasterketan ( 246 km, Atenas-Esparta, Grecia ),
20 alditan parte hartu duen korrikalaria,
eta horietatik 17 alditan bukatutakoa.
Frantziako ultra-fondoan erreferentea.





















 Michel eta Gillés antolatzaileak

Estadioko goiko solairuan lo egiteko egongela bat izaten da.

 Pia ( Perpignan )

 Pia ( Perpignan )

 Pia ( Perpignan )

Pia herrixka autopistan sarrera/irteera bat du,
beraz bertara iristea oso erraza da.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina