Alonsotegitik Ganetara (689 m) eta Pagasarriko iturrira joan etorria.
11 km
Neguko solstizioak egunen luzapenen hasiera dakar,
eta kultura askotan Eguzkiari neguaren ostean
gogotsu itzultzeko eskatzen diote.
Bide batez aurreko urteagatik eskerrak emateko unea izaten da,
nahiz eta aurtengo urtea gure pentsamendu kolektiboan
urte beltz bat moduan iltzatuta geldituko den.
Neguan sartuak jadanik, eta mendiaren kolore berezietaz gozatu nahian,
Pagasarri aldera hurbildu gara.
Oraingo honetan Alonsotegitik abiatuz Ganeta tontorra igo dugu.
Ibilbide malkartsua eta Bilbo inguruko paisaia aurrez aurre izango dugu une oro. Horren adibiderik onena Errestalekutik dagoen ikuspegia da; Serantes (Barakaldo), Ibaizabal-Nerbioi ibaia Kantaurian itsaseratzen (Santurtzi eta Getxo artean), Artxandako mendiak eta atzean Jata (680m).
Ibilbide honen joan etorriak 11 km ditu, eta desnibel positiboa 650 metroa da,
guztira 2 orduko goiz pasa atsegina izan delarik.
Gabon zoriontsuak pasa itzazuela eta Eguberri on guztioi!
Alonsotegi, ibilaldiaren irteera gunea.
Javier eta Xabi Ganetara igotzen, eskubian Ganekogorta (998 m)
Erreztalekutik Bilbo handiaren ikuspegi zabala dago.
Edu, Javier eta Xabier
gune honetan ur freskoa urte osoan zehar dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina