2011/06/20

Ehunmilak-2011rako entrenatzen: Lizarrusti-Zegama

" ECHARRI ARANAZ 1777 "

Ehunmilak-2011ko prestakuntzekin jarraituz, ekainaren 19an, goizeko 4:30etan beste ibilaldi luze bati hasiera eman genion. Oraingo honetan Lizarrustitik Zagamara joan ginen. Guztira 45 km / 2300mD+ izan ziren, eta behar izandako denbora 9h45´.
Lizarrusti eta Etxegarate arteko mendilerroa oso logikoa da, baina Altsasura doazen bidexka batzurekin ez galtzeko seinaleei kasu egitea komeni da. Une oro Gipuzkoako birako GR-121 jarraitu behar da. Ibilbideko zati honetan, gauez egiten bada, zailena aspektu psikologikoa da; ez bait da zibilizazioko ( kotxerik ) zaratarik entzuten, eta nekaturik, iluntasunean eta bakarrik baldin bagoaz 4 ordu luze egiten dira!
Txelu Balankalekuko lepoan.

Aizkorriko zerra parez pare.
Anboto eta Udalaitz mendietako piramideak urrutian.
Etxegarateko portua ( 520m ).

Etxegarateko errepideak saihesteko azpitik oinezkoendako tunel batetik igaro behar da.

Txelu Otzaurteko lepotik (600m ) igarotzen.
San Adrian aldera gerturatzen.
San Adrianeko aterpea. Utzirik dago, ze pena!
San Adrianeko tunel naturala.
Ibarrako lagunak. Aupa Jexus, Puy, Ane eta Irene. Zuek bai mendizaleak! Krema ondo ipini eguzkiak gogor jotzen du eta!
San Adrianeko tunelean sartzen.
San Adrianeko tunelaren barruko meza. Aizkorriko eguna ospatzen zuten inguruko herriren batean!

Mendizale fededunak mezia jarraitzen.
Korrikalariak prestatzen.

San Adrianeko erromatar galtzada.
Aizkorrira iristen.
Aizkorriko aterpea eta baselizatxoa.
Aizkorrira iristeko azken pausoak.
Aizkorriko tontorra ( 1528m ).
Azikorriko gaineko ikuspegia. Arabako lautada parez pare.
Aizkorritik Urbia.
Andraitz ( 1515m ).


Andraitzeko lepoa Aizkorriko maratoian ere igarotzen da. Punto hori batekin markaturik dago maratoiaren ibilbidea.
Aizkorritik Zegama alderantz maratoiko ibilbidea jarraituz.
Bero handia egin zuen eguerdi aldean eta iturriko ur freskoa gustora edan genuen Zegamako elizaren parean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina