2018/11/04

Spiridon Catalán: 100 km mahastien artean korrika

 Edu Uribe, Ricardo Abad, Paco Robles eta Jesús Gémez
11:13:30 (25) / 08:40:30 (3) / 10:48:20 (21) / 08:14:42 (2)



 Edu Uribe
11:13:30

Sophie Boiron (24, 2. emakuema: 11:03:08 ),
Benoît Leblanc ( 22.: 10:52:13 ), erretiratua eta laurok.

 Xesc Terés lasterketariarekin
09:11:50 (6)

Florence Guillauma lasterketariarekin
09:51:10 (10, 1. emakumea )

 Mario Jimenez
9:55:59 (12)

Llanca herrian ( Girona ) oinarrizko kanpalekua ezarri genuen.

Spiridon Catalan 2018 Edu Uribe:
10 km-ko tarteak/denbora km-ko

Km 10: 00:47:50 / 00:47:50 / 4:47
Km 20: 01:38:20 / 00:50:30 / 5:03
Km 30: 02:33:17 / 00:54:57 / 5:30
Km 40: 03:34:35 / 01:01:18/ 6:08
Km 50: 04:45:56 / 01:09:21/ 6:56
Km 60: 05:56:03 / 01:10:07/ 7:01
Km 70: 06:57:20 / 01:01:17/ 6:08
Km 80: 08:23:00 / 01:25:40/ 8:34
Km 90: 09:47:19 / 01:24:19/ 8:26
Km 100: 11:13:30 / 01:26:11/ 8:37

 Spiridon Catalán: 100 km mahastien artean korrika:

100 km-ak distantzia mitikoak dira,
eta jadanik ez nintzen berria disziplina honetan.
Orain dela urte bi, 2016an, Belvés herriko 100 km-tan ( Frantzia ) debutatu nuen.

Orduko esperientzia latza izan zen,
baina 14 orduren ostean ( 13:54´ ) gustora gelditu nintzen.
Asko ikasi nuen, adibidez: ez duela ezertarako balio lehenengo 20 km-ak
ziztu bizian egitea, gero porru eginda iristeko.
Orduan denetik pasatu zitzaigun euri jasa ederra tartean.

Oraingo honetan Frantziara hurbildu ginen berriro,
Pia izeneko herrixkara hain zuzen ere,
Spiridon Catalán 100 km proban parte hartzeko.
Mahastien artean korrika egireko parada ezin hobea izan genuen,
meteoak Tramuntanako haize gogorra oparitu bazigun ere.

Lasterketako planteamendua: disfrutatzea.
Kontutan izanik 2018ko denborada mendiko ultretan zentratu naizela;
abuztuan Pirineoetako zeharkaldia / GR11 ( 830 km / 30.000 mD+ )
irailean Deiadar/Bocineros burutu nuen ( 200 km / 11.100 mD+ ),
eta urrian Hiru Haundiak ( 101 km / 5100 mD+ ) eginez,
lauan korrika egiteak egokitzapen fase bat eskatzen zuen.
Baina denbora gutxi genuen azaroko erronkei begira:
Behobia-SS eta Donostiko maratoia.

Pia-ko 100 km-ak ultrafondoarekin bat egiteko aukera ematen du.
Horretarako Girona aldeko herrixka batean, Llança izenekoan,
oinarrizko kanpalekua prestatu genuen, bertako apartamentu bat alokatuz.
Llança-tik Pia-ra 85 km eta ordu bete daude,
beraz nahiko gertu gure aktibitatea burutzeko.

Planteamendua disfrutatzea zen, bai, baina bazen barruko helburu bat:
10 ordutatik jaistea, niretzat ezinezkoa, baina saiatzera nihoan.

Piako zirkuituak 10 km ditu, eta guztira 10 itzuli eman behar zaizkio,
100 km-ak osatu ahal izateko.
Beraz, ez da ohiko zeharkaldi bat, toki jakin batetik hasi 
eta beste batean bukatzen dena.
Honek ibilbidea errepikatzea eskatzen du, 
eta horrek monotonoa bihurtu dezake esperientzia,
baina bestalde norberaren anoa ondo antolatzeko parada uzten du;
probarako beharrezko elikagai, edari, erropa eta oinetako gordetzeko.
Antolakuntzak bi ano ipintzen ditu; irteera/helmugan eta erdi bidean.
Horrela 100 km-tan 20 alditan pasatuko gaitezke 2 ano hauetatik,
norberak utzitakoa erabili daitekeelarik.

Dorsala aurreko eguneko eguerdian,12:00tatik 20:00etara, jaso daiteke,
edo probako egunean bertan, ordu bete lehenagotik aurrera, 7:00 a.m.tan.

Ni azken aukera honetaz baliatu nintzen, Llançatik bi bidai ez egiteko.
Horrela goizeko 8:00etan Piako Daniel Lambert kirolgunean:
100 km-ak burutzeko 65 parte hartzaile batu ginen,
beste 45 bat lagunek 50 km-ak burutuko zutelarik.

Hasiera batean 10 km-ko zirkuitua 7,5 km-a zelakoan nengoen,
aurreko urteetan horrela bait zen, baina iaztik hona 10 km-a da.
Hala ere 7,5 km zituelakoan korrika hasi nintzen,
nire erruaz 5. itzulian jabetu nintzelarik ( 50. km-an! ).

Gaizki ulertu horrekin nire erritmoak ez nituen behar bezala barneratzen,
erlojurik eramateko ohiturarik ez bait dut,
eta Daniel Lambert estadiotik igarotzen nintzen bakoitzean ( 10 km-az behin )
denborak motelak iruditzen zitzaizkidan, itzuli bakoitza 7,5 km-a zelakoan.

Pako Robles catalanarekin bat egin nuenean itzuli bakoitzaren distantzia errealaz 
jabetu nintzen, eta alde batetik poztu banintzen,
37,5 km izan eraman beharrean 50 km eramaten bait nituen,
keskarako unea ere izan nuen: erritmoa larregi estutu bait nuen.

Eta horrela izan zen, lehen 50 km-ak erritmo onean burutu nituen:
km 50 = 04:45:56   5 min.42 seg./km
baina beste 50 km falta zitzaizkidan, eta indarrak jadanik ahultzen hasiak ziren.

Momentu horretan Paco Robles eta Mario Jiménez catalanekin nindoan,
eta beraiek erritmo dosifikatua zekartzaten,
ez arinegia, ez motelegia.

Hiruron helburua 10 ordutatik jaistea zen,
estrategia 10 km-ero = 1 h ordutan egitea zelarik.

Estrategia honek bataz beste 6 min./km burutzea eskatzen du.
Hasieran 5 min./km erabiltzen baditugu,
bukaeran 7 min./km erabiliko ditugularik.

Baina nire estrategia hankaz gora jarri zen hasieratik;
alde batetik aipaturiko gaizki ulertuarengatik:
7,5 km itzuliko ez, 10 km baizik!
eta bestalde egunean zehar izan genuen haizearengatik,
Tramuntanakoa hain zuzen ere.

Beraz, hortxe nindoan Paco eta Mariorekin,
beraien erritmoa eutsi nahian.
Gutxira Mario hiruretatik indartsuena zegoela antzeman zen,
72. km-an gugandik ospa egin bait zuen,
beti ere 10 ordutik jaisteko gure erritmoa moteltzen hasia bait zen.

Mario Jimenez helmugaratzen,
Daniel Lambert estadioan barna.

Horrela Mariok bere helburua bete zuen: 9:55:59 eginaz,
baina Paco eta biontzat 73. km-tik aurrera sufrikarioa hasi zen.
Biok eginiko denoborak horren lekuko:

Km 80: 08:23:00 / 01:25:40/    8:34 min./km
Km 90: 09:47:19 / 01:24:19/    8:26 min./km
Km 100:11:13:30 / 01:26:11/    8:37 min./km

Nahi eta ezin, hori zen gure patua.
Beste lasterketariak gurekin gurutzatzen zirenean erritmo motela zeramaten,
baina korrika mantentzen ziren.
Gu berriz oinez zein korrika.
Jadanik gorputzak gelditzea nahi zuen,
baina buruak bukaerararte iristea nahi zuen.

Beraz, ultretan erabilitako estrategiak martxan jarri nituen;
burua probatik atera eta erlaxatu; familiari deitu eta anoetan bolondresekin hitzegin.
Lasai asko, km-ak pasatzen utzirik gindoazen.

90. km-a 09:47:19tan igaro genuen,
eta 10 orduren azpitik iristen zirenak ikusteak zirrara berezia eragiten zigun;
horien artean Florence emakume frantzesa 09:51:10 ( F: 1.),
eta aipaturiko Mario Jiménez ( 9:55:59 ) catalana.

Ricardo Abad eta Enrique helmugaratzen.

Azken itzulia faltatzen zitzaigun, eta animo horrekin
 Spiridon Catalán probari bukaera itxuroso bat ematea nahi geniola erabaki genuen.
Horrela azken 5 km-ak korrika bukatu genuen; 5 min. 30seg./km-a eginez.

Bukaeran Pacok 10:48:20 denbora egin zuen eta nik berriz 11:13:30,
 indarrak xahuturik eta familiaren animoen artean iritsi nintzeelarik.

Izan untxa!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina