2016/04/17

Belvés 100 km: Dordogne aldean korrika

Belvés 100 km korrikan parte hartu berritan

Belvés 100 km 
Fitxa teknikoa:
-Luzera: 100 km
-Desnibel+: 300mD+
-Denbora epea: 18 ordu
-Tokia: Belvés ( Dordogne, Aquitania, Frantzia )
-Parte hartzaile kopurua: 525

 Belvés

 Belvés-eko erdigunea

Campinga

Belvés herriko erdi aroko kaleak





 Javier

 Julio

 Edu eta Julio

 Javier







 Korrikalari bat bizikletan zihoan laguntzaile batekin.

 Euriaren ostean lur landak potzuz beterik

 Helmuga


Helmugako denborak

 Lehen 10 sailkatuak

 Lehen 3 emakumeak

 Javier eta Julioren denborak

Eduren denbora


Gorputza errekuperatzen

BELVÉS-eko 100 km-ak ( 2016 ):

Belvés-eko 100 km-ak ultra distantziako korrkalarientzat ezaguna da.
Asier Cuevas-ek 2013an Europako txapelketa irabazi zuen bertan, 6:54´ko markarekin.

Gure asmoa Dordogne aldeko inguruneak ezagutzea zen,
eta bide batez 100 km-ko distantzia lau batean parte hartzea.
Orain arte mendiko ultretan ibili izan gara,
baina mendian askotan oinez goazenez,
eremu lau batean korrika zenbat km egin genezakeen probatzea nahi genuen.

Horrela bada, Julioren gonbitea jaso genuenean Javier eta biok elkarri begiratu,
eta momentua aprobetxatzeko aukera ikusi genuen.

Bidaia luzetxoa da; Bilbotik 540 km-tara, 5 bat ordutan.
Bourdeux arte autopista dago, 400 bat km,
baina Bergerac eta Belvés arteko errepidea estua eta bihurgunez beterikoa da.

Ostiralean etxetik irten eta Bergerac-en lo egin genuen,
aurretik pizza jateko geldialditxo bat eginez.

Larunbat goizean, 6:00 a.m., Belvés herrian geunden,
dorsala eta kamiseta jaso ondoren 50 km-an utzi beharreko boltsa
prestatzen hasiz; bekokiko argia, bigarren zapatila pare bat, gel mordoxka bat,
euriarendako txamarra bat,  natali batzuk eta esne kondentsatua.

Goizeko 8:00etan probari hasiera eman genion,
eta lehenengo 30 km-ak primeran egin genituen,
beti ere erritmoa estutu gabe.

Orduan agertu ziren azkenengo asteko nekeak, lo falta eta atseden txikia.
Begiak itxi egiten zitzaizkidan, Bilbo - Belvés arteko bidaiak eta 3 orduko loaldi eskasa
ate joka etorri zirelarik.

Horrela erritmoa jeistea erabaki nuen, eta oinez hasi nintzen.
Beraz 33 eta 63 km arteko tartea erdi oinez erdi korrikalditxo txikiekin osatu  nuen.
Ibilbide erdiko ano nagusira pentsatuta nuen baino azkarrago iritsi nintzen
( 50. km / 13:30eta, 5:30 denboran ),
eta bertan aurretik utzitako boltsa ireki eta natilak irentsi nituen.
Bide batez esne kondentsatuari tragoxkada eder bat eman,
eta gelditzen zitzaizkidan 50 km-ak osatzeko beharrezko materiala jaso nuen:
txamarra, bekokiko argia eta tlf mugikorra.

70. km-an txaparrada ikusgarria bota zuen, eta hurrengo 2 orduak euripean egin genituen.
Txamarra jantzi banuen ere, gorputza hozten hasi zitzaidan.
Honi erremedioa jartzeko korrikaldiak luzatzen hasi nintzen,
azken 25 km-ak 8 km/orduko abiaduran egin nituelarik.

Belvés herriko helmuga 2 km-ko aldapa bat igaro ostean kokatzen da,
eta 98 km egin ondoren antolakuntzak jartzen duen saritxoa da.

Benetako saria baina Julio eta Javierrekin elkartzea izan zen,
beraiek 11 bat ordu egin bazuten, nik 13:54´.
Beraz 3 bat ordu izan zuten helmugako masaia hartzeko,
canping-era buleta bat emateko eta txuleta eder bat afaltzeko.

Gaueko 10:00ak ziren hirurok kotxean sartu ginenean 1,5 km-tara
genuen canpingean lo egiteko.

Hurrengo eguna, igandea, gorputza errekuperatzeko eta
Dordogneko inguruneak bisitatzeko aprobetxatu genuen:
Belvés, Bergerac eta Saint Emilian herrixkek merezi dute,
azken hau, Saint Emilian, mahastiz inguratuta dagoelarik.
Herrian mota ezberdinetako ardo botilak eros daitezke,
eta bertako makarroiak ere famatuak dira.

Ultra distantzia lauek bere xarma dute.
Gehien harritu nauena parte hartzen duen jendea
adinekoa dela ikustea izan da.
Gogoan dut, 80. km-an nihoala, guztiz nekaturik, helmuga noiz iritsiko zain,
bapatean 65 bat uteko emakume txiki eta hile txuridun bat aldamenetik
nola pasatu ninduen. Bere erritmo txikiarekin, baina hantxe zihoan,
tipi-tapa, aurrera, gelditu gabe. Benetan txalogarria.

Gorputza ondo zaindu ezkero 60-70 urterarte osasuntsu iristea posible da.
Ea lortzen dugun!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina