2019/01/12

The Spine Race 2019: Jasmin Paris emakumea txapeldun, Kirk Yetholm helmugara iristen lehen parte hartzailea izan da.

Jasmin Paris

Wacth: Jasmin Paris arriving to the finish line in the first position!

Jasmi Paris ( England, 1983 ) mendi lasterketari eskoziarra
Spine Race ( 425 km / 11500 mD+ ) proba ospetsua irabazi du.
 
Gainera marka berria ezarri du: 83 ordu eta 12 minutu!
Aurreko marka Eoin Keith irlandarrak ( 2014 )
95 ordu eta 17´tan zuen.
Beraz 12 ordutan jaitsi du, ikaragarria!
 
Scott Gilfford antolatzailea Jasmin Parisi zorionak ematen.

Spine Race ultra traila England eta Scotland artean ospatzen den 
Europako lasterketarik basatienetako bat da, neguko baldintzek asko zailtzen bait dute; 
hotza, iluntasuna ( 16 ordu gau beltzean ), eremu buztia, lokaztua, elurtua eta haizettsua delarik.
 
Jasmin Paris

Aurten VIII. edizioa da, eta bere lehiakide gogorrena Eugeni Roselló catalana izan da. 
Biak elkarren ondoan joan dira, baina azken txanpan Jasminek aurrea hartu diot 350. km-an.

Jasmin alabarekin.

Jasmin Paris trail running historian momentu aintzindari bat burutu berri du.
Orain arte emakumea gizonen atzetik ibili izan baita,
eta Jasminek erakutsi digu emakumearen ahalduntzea kirolean ere ematen ari dela.

Zorionak Jasmin!
 
Jasmin gauaren iluntasunean orientatzen.

Gogoratu bestalde, Jasmin Paris ingelesak kirol ibilbide bikaina duela atzetik,
35 urteko emakume honek 2016. urtean
munduko Sky Running txapelketa irabazi zuela besteak beste,
eta neguko olinpiar jokoetan domina bat eskuratu zuela Erresuma Batuarentzat.


Jasminek 14 hilabeteko alaba baten ama da,
eta bere lanbidea herizaintza da,
orain doktoradutza prestatzen ari delarik.




Spine Race 
( 425 km / 1100 mD+ / winter time / Englang-Scotland )


Alenjandro Muñiz asturiarra irteeran, aupa Jandro!



https://www.facebook.com/TheSpineRace/videos/2212709525654809/

2019 January 12nd - ( saturday ) 
- Challanger ( 175 km ) start:




Larunbat goizean ( 8:00 a.m. ) Challanger frogako 
( from Edale to Hardraw, 175 km )
parte hartzaileak Edale herrixkatik irten berri dira.
Haizeak eta euriak etengabe aurrez aurre izan dute,
eta horren ondorioz askok begietako mina izan dute.

Jon Mann ( UK ) korrikalari ezagunak Challanger frogako
errekor berria ezarri du; 22 ordu eta 53´ eginez,
aurreko marka 25h41´ia 3 ordutan jaitsiz, ikaragarria!

Spine CHALLANGER ( 175 km )
Sailkapena eta podiuma:

-Neskak:
1-Carol Morgan ( IRL ): 41h47´
2-Jenni Yeo ( UK ): 35h36´
3-Jennifer Scotney ( UK ): 38h53´

-Mutilak:
1-Jim Mann (UK ): 22h53´ ( RC)
2-Wouter Huitzing ( FRA ): 25h56´
3-Howard Dracup ( UK ): 27h19´

2019 January 13rd - 1st day ( sunday )
- Spine Race ( 420 km ) start:



Jadanik, Spine Race ( 420 km, from Edale to Kirk Yetholm )
froga hasi berri da, guztira 126 parte hartzaile irten direlarik;
10 emakume eta 116 gizkonezko.
England aldeko Pennine Mountains zeharkatzen dituen proba honetan,
neguko baldintzak jasan behar dituzte parte hartzaileek,
bukaeran Scotland aldeko Kirk Yetholm herrixkan bukatuz.

Neguko baldintzei ( elurra, haizetea, hotza, iluntasuna )
probako arau zorrotzak batzen zaizkie ( ibilbidea balizatu gabe, 
kanpoko laguntzarik gabe, semi-autosufizientzian egiten dena,
check pointetan soilik jana eta edana jaso dezaketelarik, 
eta atsedenerako ohean aterpe hauetan bakarrik dituztelarik ).

Check point hauek bata bestearengandik 60 bat km-tara daude.
Beraz parte hartzaile bakoitzak gutxienez 7 kg zama eraman behar du
bizkarrean, motxilan mapak, ipar-horratza, lo sakua, sua egiteko aparailua,
janaria, edana, erropak, geo-lokalizadorea eta botikina eramanez.

Aurten lagun batek parte hartuko du; Alejandro Muñiz asturiarrak,
bere lehenengo aldia izaki ingelesekin batera joan da hasieratik,
orientazioa britainiarren esku utzirik eta berak jarraipen lana eginez.
Baina abiadura bizian joan dira ingelesak eta Alexek haizeari
eta hotzari aurre egiteko betaurrekoak janzteko denborarik ez du izan.
Horren ondorioz Hebden Brige ( CP1, 74 km ) iritsi baino 15 km lehenago
proba bertan behera utzi du, begiak zeharo gorrituta zituelarik, ikusmen arazoekin.

2019 January 14th - 2nd day ( monday ):



Spine Race lasterketa bigarren egunean sartu denean 
lehenengo hirurak Hawes-eko CP2ra irtsi berri dira ( 02:00 p.m. ):
1-Jasmine Paris ( UK )
2-Eugeni Roselló ( CAT )
3-Eoin Keith ( IRL )
4-Oriol Antolí ( CAT )

Jasminek erakustaldi ederra ematen ari da,
eta kontutan hartzen badugu bere lehenengo parte hartzea dela,
oraindik eta azpimarragarriagoa da.

Gogoratu Spine Race proba ez dagoela balizaturik.
Norberak ibilbidearen track-a GPSan darama, 
antolakuntzak eskatzen dituen 3 mapez gain.
Beraz orientazio proba honetan,
gehien bat gauez egiten dena,
24 orduetatik 16 iluntasunean egiten baitira,
ibilbidearen ezagutzak abantail handia eskaintzen du.

Ibilbidearen ezagutzaaldetik Eugeni eta Eoin zakur zaharrak dira,
bakoitzak lau edo bost alditan parte hartu bait dute,
Eugenik 2013an irabaziz,
Eoinek berriz 2014an.

Jasmin emakume indartsua da,
azaroan 36 urte beteko dituen britainiarrak
2016an munduko sky runnigo txapelduna izan zen,
bai eta olimpiadetan Erresuma Batuarentzat domina bat lortu ere.

 Shelli Gordon 2. emakume sailkatuak ere historia gogorra du bere atzean;
iaz senarrak bere buruarekin beste egin zuen,
eta Shelliksuizidioen kontrako taldeentzat kanpaina egiten dihardu.
Erakustaldi ederra berea ere, momentuz lehen 15en artean bait doa.

Oriol Antolí catalana 5. postuan dator, bere erritmoa dosifikatuz,
aurreko edizio batean parte hartzeak ibilbidea ezagutzeko aukera eman ziolarik.
Honek bere orientazioan hanka sartzerik ez egitea ekarri dio,
eta bere indarrak inoren menpe ez uztea.

2019 January 16th - 3rd day ( tuesday ):


Jasmin Paris eta Eugeni Rosellóren artean benetako lehia ikusi da 
Pennine Way aldeko mendietan.
Cross Fell ( 893 m ) mendian, ibilbideko gailurrik garaienean,
Biak elkarrekin igaro dute,
eta Greg´s Hut edo aterpean cafe bero bat hartu ostean
Garrigil herrixkara jaitsi dira ziztu bizian.
Alston herriko check pint 4 delakoan antolatzaileak zain zituzten,
eta biak iritsi bezain pronto pasta platerkada bana eskaini dizkiete.

Jasminek 38´soilik geratu ostean berriro martxari ekin dio,
Eugenik berriz 1h30´lokuluxkada bota du.
Bien estrategia loa nola kudeatzean datza,
beraien martxaren erritmoa antzekoa baita.
Beraz loan zenbat denbora erabiltzen duenak lehen postua eskuratu dezake.

Horrela Green Head-eko anora abiatu dira gauaren erdian.
Bertan Hadrian´s wall famatua igaro beharko dute, guzira 14 bat km.
Ondoren  Northunberland National Park ( big forest ), 
bertan 25 bat km-ko zeharkaldi basatia izango dute,
baso itxi baten barna Bellingham-erantz.

2019 January 16th - 4th day ( wensday ):


Lasterketa Bellingham aldean erabaki da,
beratara Jasmin lehena iritsi baita ( 368. km ),
eta indarrak berritu ostean, lo egin barik,
berriro martxari ekin dio, Byrness herrixkaruntz ( 383. km ).

Eugenik Bellingham-en 1h30´ko lokuluxka bota du,
eta Jasmin arrapatzeari ekin dio ziztu bizian.
Baina Jasmin-ek Byrness-en ere ez du lorik egin,
eta Eugeniren azken itxaropena Jasmin arrapatu ahal izateko
Cheviot mendilerroan  kokatu da.

Jasmin Paris bere alabarekin, Kirk Yetholm helmugan ( 426 km ),
83 ordu eta 12 minuturekin marka berria ezarriz.
The Spine Race 2019ko txapelduna!
Zorionak Jasmin!

Jasminek garaipena bere eskuetan ikusirik,
bere erritmoa dosifikatzeari ekin dio,
eta bion arteko tarteari eutsi dio bukaerarate.

Eugenik Jasminek irabazi duela jakin ostean bere erritmoa moteldu du,
eta HUT2ra iritsi berritan ( 22:30 p.m. ) kolapso moduko bat izan du.
3-4 orduko lokuluxkaren ostean jaisteari ekin dio,
baina 6 km-ren faltan,n! gauaren erdian galdu eta krak egin du.
Spine Safety Team-ekoek Kirk-era jaitsi dutelarik.

Eugeni Roselló animoak beroak jasotzen.

Orain helmugan errekuperatzen ari da,
baina proba bukatzeko hain gutxi falta zitzaiola erretiratzeak,
buelta bat edo bi eragingo dio buruan.
Hala ere onik dago, eta osasuna lehenetsi behar da beti ere. 


Egun historikoa gaurkoa,
Jasmin Paris ingelesak Spine Race irabazi du,
probaren marka berria ezarriz: 83 ordu eta 12 minutu!
Ikaragarria! Zorionak Jasmin!

2019 January 17th - 5th day ( thursday ):






Gauaren erdian, Eugeni Rosellók proba bertan behera utzi du.
Buruak, lo falta eta neke handiaren ondorioz nahikoa dela esan
eta mendian barna galtzen hasi da orientazio arazo handiekin.
Gaueko 3:00 a.m.etan Spine Safety Team-ek Eugeni erreskatu du,
eta 6 km faltan probatik atera behar izan du,
beti ere osasuna lehenetsiz.
Orain Kirk Yetholm-eko herrixkan, helmugan inadarrak berreskuratzen
dihardu eta bere onera bueltatu da.
Gorputz mugara eramateak harrisku hauek dakartza.

Eoin Keith irlandarrak berriz,
bere lasterketa egin du eta proba luzea dela jakitun,
dosifikatzen joan da une oro,
bere 5. parte hartzean.
Gogoratu Eoinek 2016an irabazi zuela,
orain arteko denobora onena ezarriz ( 95h17´).
Azkenean helmugan 98h57´ egin ditu.
Jasminen marka berritik ( 83h12´) 12 ordutara!
Gauean hotz handia igaro duela aipatu berri du.

Hirugarrena iristen, John Kanap ingelesa izan da,
honek ere 4 bat alditan bukatu du Spine Race proba,
eta jadanik ibilbidea buruz daki.

2019 January 18th - 6th day ( friday ): 


Shelli Gordon

Parte hartzaileak banaka banaka Kirk Yethom helmugara iristen ari dira.
Oraingoan bigarren emakumea, Shelli Gordon, 17. postuan sartu da.
Old Border pub entzutetsuan sartu berritan indarral berreskuratzeari eman dio,
eta bide batez Pennine Way ibilbidean zehar bizitako abentura kontatzeari.
Gogoratu Shellik iaz senarra galdu zuela bere buruarekin beste eginda,
eta depresio arazoak dituzten pertsonei laguntzeko kanpainan buru-belarri dihardu.
Well done Shelli!




Gaur, Jasmin Paris-ek garaipenak munduko medioetan ikusi izan dugu,
BBC News-ek goizean elkarrisketatu zuen,
eta trail running aldizkariak ez ezik beste kazeta batzuk ere albisteari berri eman dute.



Eugeni Rosellok hausnarketarako beste unea ere izan du. 
Eugenik egindako adierazpenetan lo faltak zer eragin zuen azaltzen du:
" Zapatila aurretik zabaldu zitzaidan eta 60 km zapatila apurtuta egin nuen,
harri koskorrak sartzen zitzaizkidan eta oina mindu zitzaidan.
Hori sendatzeko CP2an, Hawes-en 176. km-an, 
pintxatu ninduten eta minak ez zidan lorik hartzen uzten.
Horren ondorioz 3 egunetan ez dut bat ere lorik egin!
Lo faltak delirioa ekarri zidan,
eta helmugara gutxi falta zela ( 6 km ) bibac bat egin nuen mendian.
Hau oso arriskutsua da, bustita bait nengoen,
eta hipotermiak harrapatu ninduen.
Eskerrak Spine Safty Team-eri deitu niola eta 
30 minutura nire bila egertu zirela.
Hasiera batean proba bukatzera animatu ninduten,
baina pistara iritsi bezain laister ( 5-6 km faltan ),
Safty Teameko kotxea ikusi eta bertan eraman nazaten esan nien ".

Jasminen erakustaldiataz Eugenik zera dio:
" Hitzela. Emakumeek distantzia luzeetan erresistentzia handia dute,
eta gizonezkoen hasierako potentzia, km askoren ostean,
emakumezkoek duten erresistentziarekin berdintzen da ".



2019 January 19th - 7th day ( saturday ):

Satoshi Funacoshi ( JAP ) mendizale aparta izateaz gain,
pertsona esku-zabala dela erakutsi digu.
 Colin Green ( UK ) parte hartzaileak hipotermia arazoak izan zituenean,
Satoshik bere motxilatik janaria, edaria eta manta termikoa eskaini zion.
Ondoren Spine Safty Team-ekoei deitu eta hauek Colin erreskatatu egin zuten.

Satoshik ekintza humanitario hau burutu zuenean,
bere lasterketa alde batera utzi zuen,
pertsonen osasuna lehenetsiz.

Antolakuntzak bere jarrera goraipatu eta eskerrak emateaz gain,
2 orduko tartea eman zion hurrengo CP-ra ( Byrness 383. km ) iristeko.
15 minuturengatik izan baxzen ere, Satoshi Byrness-era heltzea lortu zuen.
Lasterketako azken parte hartzaile honek Spine Race 2019 
arraitzen ari ginen guztion esker ona jaso zuen.
Horrela Spine Race-ko facebook-ean Satoshik egindakoa goraipatu zen,
eta antolakuntzari kirolaren alderik humanoena adierazteagatik
hitz onak adierazi zitzaion.

Byrness-etik helmugarako bidea soilik falta zitzaion japoniar gazteari ( 35 ),
eta azken 47 km-ak egiteari ekin zion.
Cheviot mendi-lerroa zeharkatzea besterik ez zitzaion falta,
eta HUT1 ( 400. km-an dagoen aterpea ) iritsi berritan,
Kimekue emakume japoniarrarekin bat egin zuen.
Kimekue Spine Racen ezaguna da,
2013an finisher izateaz gain, beste 3 bat alditan
parte hartu bait du proba mitiko eta gogor honetan: 2014, 2016 eta 2019an
hain zuzen ere.

HUT1ean bi japoniarrek indarrak berreskuratzeari ekin zioten,
lokuluxkada bat botaz eta zerbait janez,
baina ordurako hotzak eta nekeak bereak egin zuen,
eta Satoshik eta Kimekuek proba bertan behera utzi zuten.

Jarraitzaile guztiok pena handiz hartui genuen berria,
igande goizeko 8:00ak arte tartea bait zuten.
Hala ere ordurako bi parte hartzaile nipon-ak birrinduta zeuden.

Horrela bada, aurtengo Spine Race 2019 
azken momenturarte emozioz beterik egon da.



The Spine Race ( web ) 2019 jarraipena:
 Hurrengo egunetan urtarrilaren 12tik 20ra ospatuko den
The Spine Race probaren VIII. edizioaren gora beherak azalduko diugu.

Aurreko edizioak 2014, 2016, 2017, ( 2018 )

The Montane Spine Race winners:
2012 Gary Morrison ( UK ) & Steve Thompson ( UK )
2013 Eugeni Roselló ( CAT ) / Annabel Gates ( UK )
2014 Pavel Paloncý ( CHE ) / Debbie Brupbacher ( UK )
2015 Pavel Paloncý ( CHE ) / Beth Pascall ( UK )
2016 Eoin Keith ( IRL ) / Anna Buckingham ( UK ) & Zoe Thornburgh ( UK )
2017 Tom Hollins ( UK ) / Carol Morgan ( IRL )
2018 Pavel Paloncý ( CHE ) / Carol Morgan ( IRL )
2019 Eoin Keiyh ( IRL ) / Jasmin Paris ( UK ) 1 overall

Gogoratu proba ikaragarri honek bi distantzia dituela:
  • Challenger ( 191 km, from Edale to Hawes )
  • Spine Race ( 431 km, from Edale to Kirk Yetholm ) 





THE SPINE RACE 2019 - CUT OFF TIMES

000 km / 00 km Edale ( start ) = 00 hrs / SUN 8:00 a.m.
012 km / 12 km Mill Hill ( peak, 531 m )
016 km / 04 km Snake pass ( road A  57 )
020 km / 04 km Bleaklow Head ( peak, 633m )
026 km / 06 km Torside ( reservoir / urtegia / presa )
035 km / 09 km Black Hill ( peak, 589m )
038 km / 03 km Wessenden passage ( road A 635 )
046 km / 08 km Harrop passage ( road, A 62, parking )
058 km / 12 km Blacstone Edge reservoir ( Halifax road A 58 / parking / pub )
066 km / 08 km Stoodley peak ( peak, 376m, WWI&II monument )
074 km / 08 km Hebden Bridge CP1 = 24 hrs / MON 8:00 a.m.
084 km / 10 km Walsshaw resrvoir ( urtegia, presa )
087 km / 03 km Withins Height ( peak, 445m )
093 km / 06 km Cragg Bottom ( road, A 6068 )
111 km / 18 km Colne road passage ( road A 6068 )
113 km / 02 km Lothersdale ( little town / pub /
118 km / 05 km Gargrave ( little town A 65 )
124 km / 06 km Thornton in Craven ( town A 56 )
128 km / 04 km Malhan ( little town )
134 km / 06 km Malham Tarn ( lac )
140 km / 06 km Pen y Ghent ( peak, 686m )
143 km / 03 km Horton in Ribesdale ( pub, parking )
166 km / 23 km Cam High road
176 km / 10 km Hawes CP2 = 60 hrs / TUE 8:00 p.m.
191 km / 15 km Thwaits ( little town / road B 6270 )
201 km / 10 km Tan Hill ( pub / IN )
212 km / 11 km Hightway passage A 66
219 km / 07 km Balderhead reservoir
230 km / 11 km Middleton in Teesdale CP3 = 84 hrs / WED 8:00 p.m.
249 km / 19 km Cow Green reservoir
263 km / 14 km Dufton ( little town )
276 km / 19 km Cross Fell peak ( 893 m )
278 km / 02 km Greg´s HUT ( refuge )
288 km / 10 Girrigill ( little town / road  B 6277 )
296 km / 08 km Alston CP4 = 110 hrs / THU 10:00 p.m.
306 km / 10 km Burstone ( little town A 689 )
325 km / 09 km Green head ( Walltown parking B 6318 / start Hadrian´s wall )
338 km / 13 km ( finish Hadrian´s wall )
347 km / 09 km Northunberland National Park ( big forest )
368 km / 21 km Bellingham CP5 = 136 hrs / FRI 12:00 p.m.
383 km / 15 km Byrness CP5.1 = 148 hrs / SAT 12:00 a.m.
400 km / 17 km HUT 1 ( little refuge )
414 km / 14 km HUT 2 ( little refuge )
426 km / 12 km Kirk Yetholm CP6 ( finish ) = 168 hrs / SUN 8:00 a.m.





Spin Raceko parte hartzaileak orientazioa lantzen.











 Hadrian´s wall











  Hadrian´s wall

  Hadrian´s wall


  


Tommi Sulander finlandiarra ( 219 zbk. ) ere aurrera darrai.
Jarraipena egin diezaiogun:

000 km Edale REFUGE---------------SUN 08:00
026 km Torside -------------------------SUN 12:37
046 km Harrop--------------------------SUN 16:41
074 km Hebden Brige CP1------------SUN 23:30 / rest 5h14
128 km Malham -----------------------MON 15:48 / rest 0h54 
134 km Malhm Tarn REFUGE-------MON erretiratua!!!
140 km Pen Y Ghent 698m-------------TUE 
143 km Horton in Ribesdale---------- TUE 
176 km Hawes CP2---------------------TUE 
201 km Tan Hill pub REFU-----------WEN
230 km Middleton in Teesdale CP3-WEN
263 km Dufton REFUGE-------------WEN
276 km Cross feel 893m -------------THU
278 km Greg´s HUT REFUGE-------THU
296 km Alston CP4--------------------THU
325 km Green Head REFUGE-------THU
335 km Hadrians wall-----------------FRI
368 km Bellingham CP5--------------FRI
383 km Byrness CP5.1----------------FRI
400 km Cheviot HUT1 812m--------SAT
414 km Cheviot HUT2 REFUGE----SAT

426 km Kirk Yetholm REFUGE------SAT

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina