2016/01/18

The Spine Race 2016: Inglaterran Pennine Way zeharkatzen





-Part one: from Edale to MIddleton in Teesdale

Part two: from Middleton in Teesdale to Kirk Yetholm

Pennine Way - the route -

The Spine Race 2014

The Spine Race 2016
  
The Spine Race 2017 

The Spine Race 2018

The Spine Race 2019

The Spine Race 2020

Pennine Way FKT John Kelly 2020


The Spine Race 2016 - kronika:

2016ko urtarrilaren 15a, ostirala, arratsaldeko 5ak. Byrness herrixkara iritxi naiz, 375. km-a.
Jadanik mendi lerro bat igaro eta Kirk Yetholm helmugara iristeko 48 km soilik falta zaizkit.
Hau poztasuna, azkenik " Spine Race " proba bukatzeko zorian nago.
Guztira 6 egun daramatzat oinez, gau eta egun, elurretan, harlauza amaigabeetan zehar, tundretan oinak bustita, nekaturik, hoztuta ... baina gozatzen, 423 km-ko proba abentura bat baita.





Baina esan bezala, Byrness-era iritsi naiz, eta antolakuntzako Scott-ek zera esan dit:
" Hi Eddy! There is a lot of snow in the mountains of Cheviot and we had to rescue two participants ... therefore if you have time to get to Kirk, I have to ask you to stop here . You have done almost the entire distance (268 miles), but safety comes first ".

Eddy: " Can we go down the valley and across the Cheviot hill directly ? "

Scott: " No Eddy, we have to ask you to stop here ". 

Eddy: " Ok Scott, you don´t worry, the safety is firt. No problem. 
So I have to come back again to this race ... " - smilingly.

Scott: " Yes Eddy, you have to come back again ... ja-ja-ja ... for the third time ".

Egoera bapatean aldatu da; proba bukatzeko zorian izatetik, proba 48 km-ren faltan gelditzera. Antolakuntzatik altoa eman digute segurtasuna medio, eta guk onartu beharra dugu, ez dago beste aukerarik. Komentatu diet ea goiko mendi lerrotik egin beharrean 30 km, bailararen behe aldetik egiterik dagoen. Baina erabakia hartuta dago; proba bertan behera utzi dute Byrness-en. Hasieran 85 parte hartzaile ginen, orain 31, baina 24-k bakarrik lortu dute igarotzea azken koska hau.
Falta zaigun mendi-lerroan bi parte hartzaile erreskatuta behar izan dituzte eta arrisku gehiago hartzerik ez dute nahi.

Aipatu bezala Byrness ibilbideko 375. km-a da, eta hemen gauden 5 parte hartzaileak ixil ixilik gelditu gara; Spine Race-ko dominak eskuetatik ihes egin digu.

Antolatzaileek janari beroa ematen digute, eta edateko nahi beste likido ... coffe, tea ...
Gauden etxetik kanpo iluntasunak elurtutako zelai zuria irentsi du.
Kotxeetan sartu eta helmugara eraman gaituzte; Kirk Yetholm ( 423. km-a, Scotland ).

Kirk-eko aterpean, iritsitako parte hartzaile batzuk lo seko daude.
Gauza bera egingo nuke, lo sakuan sartu eta ametsetan atsedena hartu, baina aurretik lan handia det. Erropa eta zapatila lokaztuak garbitu eta berogailuetan lehortzeari ekin diot, bitartean makarroiak boloinesa erara prestatu ditudalarik. Afaldu berritan, staf edo antolakuntzako jendea etortzen hasia da gimnasio honetara. Argiak itzalitza badaude ere, sukalde txikiko lanpara pizturik dago, eta horrek ingurukoa ikusteko aukera ematen digu. Gure ibilkera geldoa hanketan dugun nekearen islada da.

Pozik nago egindako 6 egunetako jarduerarekin, nahiz eta ibilbide osoa borobiltzeko gutxi falta izan. Gure esku balego lortuko genukeen sentzazioa dut, baina ultretan askotan gertatzen dira horrelakoak.
2015 urtean egin ditudan azken bi ultretan, Canfranc-en ( 100km/8000mD+ ) eta Malagan ( UT Gran Vuelta Valle del Genal 130km/6000mD+ ), gauza bera gertatu zitzaidan; azken 20 km-etan altoa eman ziguten segurtasunaren izenean.

Beraz, egoera hauekin ohituta nagoela esan beharra daukat.
Eskarmentua badut aurretik, eta antolatzaileek egiten duten esfortzua baloratu beharra dugu.
Gure ametsak eta ilusioak alde batetara utzi behar ditugu,
hobe baita denok onik eta salbu egotea, ezbehar bat gertatu baino lehen.

Garbiketak eta afaria bukatu bezain pronto, motxilatik sakua atera eta barruan sartu naiz.

Aurten ( 2016 ) Spine Race proban ondo baino hobeto ibili naiz.
Orain dela bi urte ( 2014 ) berriz erdi galdurik ibili nintzen, GPSarekin arazoak izan ostean.
Gogoratu proba honetan ez dagoela balizarik, eta parte hartzaileok GPS, mapa eta brujularekin orientatu behar garela 423 km-tan zehar, gehienak gainera iluntasunaren sabelan eta elurraren magalean.


Day 1


Day 2


Day 3



Day 4


Day 5


Day 6


Day 7



Day 8

Azken egun hauek Inglaterrako Pennine way bihotzean merezi izan dute,
 eta hona hemen kontaketa:


Hasteko datuak: " The Spine Race " ( 423 km / 12.000mD+ ) proba
Pennine way ibilbidean oinarritzen da:







Irteera unean, Edale herrixkan, Eugeni-rekin.

 Eugeni Roselló catalana, 2013. urteko txapelduna.


Edu Uribe, Esteban Gaona, Pedro Bonias eta Roger Gaona semearekin.

Anna Bukingham-en motxila, lehen emakumea


 Start / Edale

 Harlauzen gainetik Peninne way zeharkatzen



Hotzari aurre egiten

 Esteban Gaona

Estebanen jarraipen taldea




Lo gutxi egiearen aztarnak aurpegian;
egunean pare bat ordu egingo genituen lo.

Sean Powers


Middleton in Teesdale; 225. km.

 Anna Bukingham; lehen emakumea

 Bruce bolondresa,
mila esker laguntza eta animoengatik!



Dufton herrixka; 260. km

DUfton-eko aterpea

Sean




 Dufton



 Cros Fell agilurra urrutian.









 Cross Fell mendebaldeko gailurreko antena militarrak


 Cross Fell gailurra ( 893m, 285. km ); -15º!

Sean, Tateno & Edu,
Cross Fell aterpean.

Tateno japoniarra


Cross Fell aterpea

 Alston ( CP-4) atzean utzi ostean Adrian´s wall zain geneukan.


 Mike




 Tundra zeharkatzen oinak blai!








 Sheep




 Castle

 Adrian´s wall urrutian; 330. km.

 Adrian´´s wall-eko turismo sarrerako aterpea


 Adrian´s wall

 Erromatarrek inguruko harrobietatik lortzen zituzten harriak
harresi famatua eraikitzeko.



 Adrian´s wall-en gaua iristen

Adrian´s wall erromatar harresian
familiarekin 2 urte lehenago ( 2014 ) egon ginen;
oraingoan ( 2016 ) elurtuta zegoen.

 Bellingham; check point 5; 360. km.

 Parte hartzaileak lo,
azken egunerako indarrak berreskuratzen.

 Bellingham herrixka



 Izotza goizean goiztik






 

 






Bernyess herrixkara, 375.km, arratsaldeko 5 p.m.-tan iritsi ginen.

Cheviot peak ( 814 m )



Kirk Yetholm; check point - 6


Kirk Yetholm herrixka ( Scotland )


 " The Border " público eskoziarra,
Pennine Way eta The Spine Race lasterketaren helmuga, 423.km.
 Collins and Edu ( Eddy inglesentzat )

 Maggie ( doctor ) & ...

 Matthias Schramm alemana

 Tom Jones



 Wonder & Dunk


 James






 Anna Bukingham

 Andy Semple





 Sara


 Ben

 Stewart

 Harsham Gill

 Edu & Harsham


 Tom

Philip and Robert

 Darren




 Mike

 " Pennine way " topoguia

 John Dufty

 Eddy and Kevin






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina