2010/02/11

EHUNMILAK - Elgoibarko taldea aurrea


Ehunmilak Elgoibartik igaroko denez, herriko hainbat mendizale elkartu gara probako antolatzaileei laguntzeko. Jadanik ibilbidea zehaztuta dugu. Argazkian Hirukurutzeta maldetan behera bidea nondik-nora izango den erabakitzen ageri dira Andoitz, Arkaitz eta Roberto. Galdu ere egin ginela esan behar!
Elgoibartik 3 bat km igaroko da Ehunmilak eta Bergarako Elosutik sartuko da. Hirukurutzeta tontorretik igaroko da ondoren, eta Zargoatetik Azkarateko porturuntz joko du. Hemendik Madarixara abiatuko da Azkoitiko lurrtean sartuaz. Gero Erlo aldera joko da, eta Xoxoteko aterpe ingurutik igaro ondoren ( Erloko tontorrera igo gabe; azken informazioen arabera ), Azpeitiruntz jeitsiko da.
Elgoibarko Udalak laguntza ere eskeiniko digu, kiroldegiko balaibideak eskeiniz eta udaltzaingoko laguntza emanez. Mila esker!

EHUNMILAK - Antolaketan aurrea


2010eko urtarrilaren 26an beste bilera bat izan genuen, oringo honetan Beasainen.
Bertan hitzegindako gaiak honako hauek dira:
Segurtasuna: ibilbidea portu ezberdinetatik pasatzen denez, eta istripurik egon ez dadin, Eusko Jaurlaritzako trafiko sailetik baimen ezberdinak lortu behar dira; gero beraiek bideratzeko balaibideak.
Ibilbidearen markaketa: ibilbidea guztiz zehaztuta dago jadanik, horretarako www.ehunmilak.com web orrian mapa eta deskribapen guztiak ageri dira. Ibilbidea proba hasi ( 2010-07-16an 18:00 p.m. ) baino egun bat lehenago markatuko da, inork aurretik kendu ez dadin.
Izen emateak: martxa onean doaz. Jadanik 230 inguru proba luzerako ( 167 km ) eta 80 bat proba ertainerako ( 88 km ). Pentsatzen dugu beste proba batzutan izen ematerik ez duenak izan eta probaren eguna hurbiltzen ari den neurrian mendizale gehiagok izena emango duela ehunmilak-en. Honetaz gain, Ultra Trail Mont Blanc ( UTMB ) antolakuntzakoek laster erantzungo digute Ehunmilak proba beraien puntuazioetan sartu duten edo ez; baietza izan ezkero, jende gehiago animatu zen izen ematera, eta asko atzerritik.
Komunikabideak: ETBrekin 30´ko erreportai bat egiteko adostasunera iristear dago.
Bestalde, eskualde ezberdinetako astekari eta egunkarietan Ehunmilaken informazio zabalketa burutzen ari gara. Argazkian Xabierri ( Bergarakoa ) Goinkarian eginiko elkarrizketa ageri da.

2010/01/26

TRAIL BLANC 2010 - AX LES THERMES / FONT ROMEU-koa gogoratuz


Ax les Thermes-eko proba bukatu ondoren herriko terma publikoen aurrean. Gero hankak bertan sartu genituen; nola ez!

Iaz ( 2009 ) Font Romeu-ko trail blac-ean parte hartu ondoren, denboraldirako prestaketa bikaina iruditu zitzaidan. Iaz 51 km egiteko 10h23´ behar izan banituen, aurten ( 2010 ) Ax les Thermes-en 35 km egiteko 6h04´behar izan ditut.


Aurtengo trail blanch proba, elurretako mendi lasterketa, Ax les Thermas herrian burutu dugu. Pirineoetan kokaturik dago, eta bertatik irten eta amaitu ondoren tartean Plató de Beille sky gunean pare bat buelta eman genituen. Orotara 35 km izan ziren, hasiera batean 50 km baldin baziren. Elur-jauzien harriskua zela eta distantzia murriztu zuten. Beste bi froga ere izan ziren; 23 km eta 13 km-koak.
6h04:37: denbora behar izan nituen 35 kmk egiteko.
Argazkia Karakate tontorretik aterata dago, ez Ax les Thermes-en!!!

2009/12/15

EHUNMILAK 167 km / 12.500 d+ / Izen emateak erritmo onean


Argazkia: Elgoibarko Karakate ( 742 m ) menditik Irukurutzeta ( 895 m ) aldera dagoen ikuspegia. Ehunmilak azken mendi honetatik igarotzen da.
Ehunmilak frogarako izen emateak aurrera doaz.
2009ko abenduaren 1ean ireki zen eta jadanik, abenduaren 15ean, 130 parte hartzaile gara.
Erritmo honetan 1000 parte hartzaileen topea laister gaindituko da.

Gogoratu Ehunmilak uztailaren 16-17 artean ospatuko dela. Beasain herrian irteera eta amaiera izanik. 167 km / 12.500 m d+ izango duelarik froga luzeenak; motzagoak berriz 82 km / 6.000 m d+.

2009/11/23

Alkortako igoera-2009: Iñigo Lazkano txapeldun!




ALKORTAko IV. IGOERA-2009:

Iñigo Lazkano (21´07´´), Joseba Plaza (21´18´´) eta Joseba Altuna (22´35´´)


Edu Uribe ( 25´41´´) eta Sugar (25´46´´).


Javi Fernandez ( 26´32´´ )




Aitor Ibabe ( 27´26´´)


Juradn Ezenarro, atzean Aitzol eta Beñat Urain.


Parte hartzaileak aldarrikapenarekin.

Alkorta-ko IV.  igoera-2009 / Sailkapena:

1 IÑIGO LAZKANO Mendaro 21'07''
2 JOSEBA PLAZA Markiña 21'18''
3 JOSEBA ALTUNA Azpeitia 22'35''
4 OSCAR ONCALA Bergara 22'54''
5 RUBEN ARRIZABALAGA Mutriku 23'23''
6 IGOR URIONABARRENETXEA Aulesti 23'42''
7 JOKIN URRESTI Markiña 24'12''
8 IGOR REY Mendaro 24'50''
9 EDUARDO URIBE Elgoibar 25'41''
10 SUGAR ETXANIZ Elgoibar 25'46''
11 JAVI FERNANDEZ Elgoibar 26'32''
12 ROBERTO OSORO Mendaro 26'52''
13 AITOR IBABE Elgoibar 27'26''
14 IBON VILLANUEVA Elgoibar 28'00''
15 ILLART URAIN Mendaro 28'56''
16 ADUR JUARISTI Elgoibar 28'57''
17 JURDAN EZENARRO Mendaro 29'42''
18 AITZOL URAIN Mendaro 29'54''
19 BEÑAT URAIN Mendaro 29'54''
20 MIKEL ETXABE Elgoibar 30'27''
21 GONZALO SAEZ Elgoibar 31'21''
22 RUBEN RIOS Mendaro 31'25''
23 XABI AULESTIARTE Markiña 31'39''
24 ENEKO SALEGI Mendaro 35'48''

2009/11/16

" Ehunmillak "eko izen ematea abenduan irekiko da!


Ezkerretik eskumara: Gorka Azkarate, Jon Bikendi, Mikel, Xabier, Andoitz Agirregomezkorta eta Eduardo Uribe. 2009-11-12an Bergaran eginiko bilera elkarturikoak.

Bertan "Ehunmilak"ko gora beherak errepasatu genituen eta egon daitezkeen zailtasunak bideratu. Ibilbidearen markaketari garrantzi handia ematen diogu, baldintza ugari kontutan hartu behar baiditugu, baina batez ere eguraldiak ( euritsua, lainotsua ... ) eta gauaren iluntasunak arduratzen gaitu. Horretarako indarrak eta balaibideak ez dira mugatuko; Azpeitia aldean 100 m-ko tarteetan pertsona bat egongo da. Aralar aldean bestalde, lainuaren harriskua aurreikusten denez, bonbilatxo erreflektatnteak ipiniko dira.

Aipaturiko beste gai bat laguntzaile edo bolondresena da. Proba honetarako 1.300 bolondres behar ditugu. Apirilerako lortu behar ditugu. Amezketa herrian ( Aralarren magaletan, Txindokiren oinetan ) 60 bolondresek beraien burua eskeini dute; gogoratu 300 bat pertsonako herria dela!

Gorka Azkaratek Sasieta anaiekin ( Zumarragakoak ?) ibilbide osoa burutu dute; guztira 51 ordu behar izan dituzte. Honetarako janari guztia beraien soinean eraman dute, agian larregi beraien iritsiz. Jon Bikendik ere ibilbidea burutu izan du etapaka. Bai Gorkak eginiko neurketak bai Jonek eginikoak berdintsu irtetzen zaizkie: ibilbidearen luzera = 168 km, eta desnibel + = 11.000 m.

Datorren abenduan izen emateak irekiko dira eta parte hartzaile entzutetsu batzuk egongo direlakoan gaude: Iker Karrera eta Asier Irazabal-en kasu. Kilian Jornet-ek parte hartzeko asmoa azaldu du baina duen agendarekin eta sponsorren eskaerekin agian ezin izango da etorri.