2010/06/14

Canfran-Canfrac "maratoia"n Oscar Perez txapeldun!


La Raca ( 2284 m ) mendiko elurtegietatik jeisten aurtengo Canfranc-Canfrac mendi "maratoian ". Argazkia: Carlos Crespo / www.cansamontes.blogspot.com

Canfranc-Canfranc 2010 - ekainak 12.
Fitxa teknikoa:
-Luzera: 35 km
-Desnibel +: 2500 m
-Parte hartzaileak: 40
-Ibilbidea: Canfranc ( 1041 m ), La Moleta azpia ( 2300 m ), Coll Ladrones ( 1200 m ), La Raca ( 2284 m ), Astun ( 1700 m ), Somport ( 1500 m ), Canfranc ( 1041 m ).


Oscar Perez aragoarra, irabazlea, Somport-eko portutik igarotzen. Bere denbora helmugan 3:45:33 izan zen.
Aurtengo Canfranc-Canfranc maratoiak ibilbidean 7 km-ko murrizketa izan du eguraldi txarra dela eta. Azkenengo mendi malda igo gabe utzi genuen, eta horrela 35 km egin genituen 42 km izan beharrean. Antolakuntzakoek azkenengo zatia harriskutsua ikusten zuten, nahiko pasabide labainkorrak bait daude eta lainoarekin galtzeko harriskua areagotzen zen.

Ibilbidearen perfila; desnibel metatua: 5000 m.

Hasieran, goizeko 8:30etan 40 parte hartzaile bildu ginen Canfranc-eko udaletxe parean.

Hasieran denok pozik eta fresko irten ginen. Eguraldia ez genuen lagun izan, euria eta lainoa ibilbide guztian zehar gure gainean izan baikenuen.


Parte hartzaileak, Carlos aurrean doalarik, La Moleta mendian gora.

La Moleta azpi aldetik igaro ondoren Izas bailarara jeitsi behar ginen ( 1350 m ), paisaia ederrarekin asko gozatu genuen.

La Raca ( 2284 m ) menditik behera jeisten ziztu bizian elurtegiak zeharkatuz.

Somport-eko portuan ( 1500 m ) indarrak berrizten eta azalpenak entzuten, helmugarako 8 km-ko jeitsiera besterik ez zen falta!

Somport-eko portua ( 1500 m ). Azkenengo jeitsierari ekiteko prest platanoa eskuetan!

Azkenengo jeitsiera errepide ondotik eta Santiago bidetik egiten da.

Helmugara iristen.

Edu Uribe helmugan; 20., 5:05:28.

Gerardo Uribe-rekin; sirdarra!

Eulogio Bello ??? ( 2., 3:52:39 ).

David Gimenes madrildarra helmugan ( 5., 4:03:30 ).

www.cansamontes.blogspot.com -eko Carlos helmugan. Mendizale honek diabetisa du, baina horrek ez dio murrizten bere zaletasuna. Hala ere, glucemia maila ( azukrea odolean ) ondo kontrolatu behar du; horretarako gorputza egoki indarberritu behar du, batez ere gozaltzeko momentuan. Argi dago, nahiak oztopo guztiak gainditzen dituela, eta hal ez bada egoera berrietara egokitzen jakin behar dela. Animo Carlos eta diabetisa duzuen beste guztioak!

www.monrasin.blogspot.com -eko Ramon Carlos-i argazki bat ateratzen.

Bi Edu helmugan.

Antolakuntzako partaide batzuk. Eskumaldean Toni ageri da, Gijon aldeko mendizale honek, lagun talde batekin, "La Travesera de Picos de Europa" deritzon mendi lasterketa ospetsua antolatzen du, eta aurtengo irailaren 11rako Collarada-ko 1. Kilometro bertikal bikoitza ( 2000 m gorantza ) antolatuko dute Villanua herrian!

Sailkapena 21. parte hartzailea iritsi zen arte; oraindik 18 falta ziren.


2010/06/07

Joseba Altuna eta Pilar Arriola txapeldunak Galdaramiñon

GALDARAMIÑOko igoera ( Urki -Eibar ) 14,5 km / 1000mD+
              Informazio + izen ematea



Oskar Gisasola.

Edu Uribe, Iñigo Trokaola, Igor Fernandez, Jose Aristondo, Josu La Hidalga eta German Amuategi.

Arkaitz Irureta, Mikel Prieto, Iñaki Arosa eta Gorka Gallastegi.

Jose Luis Gisasola eta Gorka Gallastegi.

Joseba Altuna (Azpeitia) irabazlea Galdaramiño tontorrera iristen; 24:24 marka berria eginez!

J. Carlos Garcia ( Ermua ) Galdaramiño-n: 26:31

Jose Mª Bernedo ( Zaldibar ) Galdaramiño-n: 26:55

Roberto Gartzia ( Eibar ) Galdaramiño-n: 27:09

Zigor Esnaola ( Soraluze ) Galdaramiño-n: 27:25. Zigorrek jeitsiera azkarra egin zuen, 15:07 denbora eginez, lehenengoa izan zen jeisten. Horrela Galdaramiñon 5. izan bazen Urki auzora 2. iritsi zen!

Oskar Gisasola ( Eibar ) Galdaramiño-n: 28:19

Edu Uribe ( Elgoibar ) Galdaramiño-n: 28:34

Iñigo Trokaola ( Eibar ) Galdaramiño-n: 28:35

Igor Fernandez ( Eibar ) galdaramiño-n: 28:59

Josu La Hidalga ( Eibar ) Galdaramiño-n: 29:32

Jose Aristondo ( Eibar ) Galdaramiño-n: 30:13

German Amuategi ( Eibar ) Galdaramiño-n: 31:27

Jose Luis Gisasola ( Eibar ) Galdaramiño-n: 31:33

Arkaitz Irureta ( Elgoibar ) Galdaramiño-n: 32:16

Galdaramiñora iristen 3 eibartar lehia estuan:
Mikel Prieto: 32:40, Gorka Gallastegi: 32:41 eta Iñaki Arosa: 32:52.

Iñaki Arosa ( Eibar ) Galdaramiño-n: 32:52

Fran fernandez ( Eibar ) Galdaramiño-n: 34:28

Pilar Arrila ( Elgoibar ) emakumezkoen artean txapelduna; Galdaramiñon-n: 35:25

Patxi Blanco ( Mungia ); Galdaramiño-n: 36:06

Patxi Blanco eta Julenekin helmugan.

Urki-Galdaramiño-Urki mendi lasterketako 2. urtean 21 parte hartzaile animatu ziren ia 8 km-ko ibilbidea burutzera.
Argazki gehiago hurrengo egunetan ipiniko ditugu.
Sailkapena:
Izena = denbora guztira / igo / jeitsi
1-Joseba Altuna ------= 40:37 / 24:24 / 16:13
2-Zigor Esnaola ------= 42:32 / 27:25 / 15:07
3-J. Carlos Garcia ---= 43:00 / 26:31 / 16:29
4-Jose Mª Bernedo ---= 43:27 / 26:55 / 16:32
5-Roberto Gartzia ----= 44:16 / 27:09 / 17:07
6-Oskar Gisasola -----= 45:17 / 28:19 / 16:58
7-Eduardo Uribe ----= 45:50 / 28:34 / 17:16
8-Iñigo Trokaola ---= 46:38 / 28:35 / 18:03
9-Josu La Hidalga --= 46:48 / 29:32 / 17:16
10-José Aristondo --= 48:48 / 30:13 / 18:35
11-Arkaitz Irureta --= 50:47 / 32:16 / 18:31
12-Igor Fernandez --= 50:47 / 28:59 / 21:48
13-German Amuategi = 51:18 / 31:27 / 18:35
14-J. Luis Gisasola --= 51:22 / 31:33 / 19:49
15-Mikel Prieto -----= 51:46 / 32:40 / 19:06
16-Iñaki Arosa ------= 52:37 / 32:52 / 19:45
17-Jorge Frontaura -= 53:53 / -(1)- / -(2)-
18-Gorka Gallastegi -= 55:02 / 32:41 / 22:21
19-Fran Fernandez --= 55:56 / 34:28 / 21:18
20-Patxi Blanco ----= 56:13 / 36:03 / 20:07
21-Pilar Arriola ----= 56:50 / 35:25 / 21:25

Jorge Frontaurak ibilbideko goiko zatian gaizki ulertu bat izan zuen. Ondoren, txirrindulari baten laguntzarekin ibilbidearekin berriro bat egin zuen Galdaramiño tontorretik igaro gabe. Hau dela eta, bere denborak, bai igoerakoa (1) bai jeitsierakoa (2) ezin zaizkio kalkulatu.

Mila esker denoi! eta hurrengo urterarte!

2010/06/01

2. GALDARAMIÑO-KO MENDI LASTERKETA


Galdaramiño ( 669 m ) mendiaren ikuspegia Iturburutik.
Fitxa teknikoa:
-Data: 2010-ekainak-6, igandea.
-Ordua: 12:30etan / mendi martxa 11:30etan hasiko da.
-Izen ematea: doainik / 11:00 - 12:15 bitartean.
-Luzera: 7,6 km / igoera: 3,4 km eta jeitsiera: 4,2 km.
-Desnibel +: 510 m.
-Tokia: Eibar-ko Urki auzoan ospatzen da, Galdaramiño mendira joan etorria eginez.
-Ibilbidea: hasiera eta amaiera Urki kalean / Cepa tabernaren parean )
--Igoera = Urki kalea - Arrateko ama herri eskola - autopistako zubia gainetik - Urkiko txabolak - Altamira baserria - Azurtzako bidea - Galdaramiñoko tontorra
--Jeitsiera: Galdaramiñoko tontorra ( anoa-edariak / denbora kontrola ) - Unbe aldeko pistak - Altamira baserria - Unbe aldeko bideko bihurgunea - Polonia Etxeberria kalea - Urki kalea.
Denbora onenak:
-Gizona: Joseba Altuna (azpeitiarra/2009)= 37:39´ /igo=24:44´/jeitsi= 12:55´
-Emakumea: Pilar Arriola (elgoibartarra/2009)= 52:28´ /igo= 34:34 /jeitsi=17:54´

Iazko ( 2009 ) parte hartzaileak Urki kalean, probari hasiera emateko prest!

Igor Azurmendi Galdaramiño tontorretik jeisten. Animo Igor!