2010/10/04

TRENKAKAMES 2010 Catalunyako mahastietan saltaka!






 
Berta, la segonda noia mahastietan zehar saltaka. Zorionak txapelduna!


Bigarren eta hirugarren ( Jose Maria ) sailkatuak helmugara iritsi berri (La Lira-ko egoitza, El Vendrell herrian, Catalunya ). 81 km egiteko 10h31´behar izan zituzten!
Irteeran sirdarrarekin. Aupa Gerardo, ondo zaintzen gaituzu!

Trenkakames-eko irteera unea oso berezia izaten da, danok elkarrekin neutralizatuta dultzaineroen atzetik joaten gara El Vendrell herritik zehar.


Sant Salvador-eko hondartza ondotik igarotzen, 6.km. Oraindik fresko gaude!


Sant Antoni-ko anoa, 19. km. Sargori egiten zuen, eta beroari aurre egiteko ondo hidratatu beharra zegoen, baina pasatu gabe, bestela sabelak likido larregi ezin du ondo asimilatu. Bidean zehar likidoak piskanaka piskanaka edan behar diar.


Masarbonés, 26. km. Laguntzaileak beti irribarre batekin aurpegian parte hartzaileak animatuz. Mila esker! Batzuetan besarkada bat ere eman izan digute!


Joan ( samarreta urdinduna ) Masarbonés-era iristen. Trenkakames-en elkarren ondoan ibili ginen.


Masllorenc, 29. km. Iaz hemen despistatu eta km 1 atzera egin genuen. aurten ibilbidea ezagutzen genuen.


Bidea ondo adierazita zegoen. Antolakuntza primerakoa da!

Mahastietan zehar saltaka egiteak duen harrisku bakarra, mahats batzuk irenstea da. Hori egin nuen nik eta gero gerokoak; botaka ibili nitzen. Mahatsa Penedes aldean urriaren bukaeran batzen da, gurean baino hilabete beranduago. Gainera mahastietatik zuzenean jatea ez da ona aurretik dituen sulfato eta beste produktuak garbitzen ez badira!

Pera, adinean gora ikuspegia zabalagoa!
Josep, Montmell aldera abiatzen, 38. km.


Joan Montmell alderuntz ezpelen artean, 40. km. Ibilbideko zati hau malkartsuena da, baina ederrena ere bai!


Natalia Montmell aldean. 3. emakumea izan zen amaieran. Zorionak!


David esfortzu betean.


Montmell parez pare.


San Miquel-eko baseliza erromanikoa, XIII. mendekoa.


Montmell, 856 m. Trenka Kames-eko punturik gorena, 44. km.


Sant Marc, 47. km. Beheruntz egin beharra dugu; orain belaunak zaindu behar ditugu.


Selma herrixkako baseliza, Selma abandonatua dago.


Selmako kontrol gunea.


Berta-k Natalia pasatu zuen unea. La segona i tercera noia.


Plana de Cal Gasó, 67,5. km. Iazko lagunak, kontrol berean animatzen! Felicitats i gracies!


Azkenengo tontorra ( 500 m ).


Helmuga, El Vendrell-en, 81. km. Visca Catalunya!


Trenka kames ( Rompe piernas ) bukatu ostean, hurrengo egunean gorputza berpizteko itsasoan igeri egitea baino gauza hobeagorik ez dago! Salou izan zen gure oinarrizko kanpalekua.















2010/10/01

EHUNMILAK 2011 martxan da!


Imanol Aleson, Ehunmilak-2010eko irabazlea, helmuratu berri. Ea 2011ko edizioan hire marka ontzeko gai haizen; 25h15´, egin zuan eguraldi euritsuarekin!

Adur Juaristi Irukurutzeta aldean ( Elgoibarko itzulian ). Ehunmilak Irukurutzetatik 35. km-an igarotzen da, gabez.

Ehunmilak-en 2. edizioak 2011-07-16an emango dio hasiera.

Beasainen eginiko bileran (2010-09-29), argi gelditu zen datorren urtean Ehunmilak berriro ospatuko dugula. Ibilbideko herri ezberdinetako partaideek aho batez hartu zuten erabakia, bi urtean behin egiteko planteamendua mahai gainean jarri bazen ere. Lehenengo edizio hauetan urtero egiteko arrazoi nagusia Ehunmilak proba mendi lasterketetako egutegian asentatzea behar duela aipatu zen, eta horretarako sponsorrekin eta kontaktu ezberdinekin eginiko lanak jarraipena izan behar duela.

Bestalde, izen ematea Azaroaren erdi-bukaera aldean irekiko dela baloratzen ari da. Izena emateko orduan, parte hartzaileen kopurua 1000tik 600era jeistea bi frogetan ( "Ehunmilak" eta "Goiherriko 2 haundiak" ), probako egunetan mendizale guztiak hobeto kontrolatu ahal izateko.

Ibilbideari dagokioenez, eguraldi txarrari aurre egin ahal izateko ( aurten Aralarren gertatu den bezala ) ibilbide alternatibo bat ezartzea aipatu zen, erabiliko ahal izango dena lehen parte hartzailea ibilbide nagusitik igaro ez bada betiere.

Amaieran, Ehunmilaken inguruan dokumental bat egiteko asmoa dagoela azaldu zen. Mendi lasterketarien egunerokotasuna jasoaz ( entrenamenduak, iritziak ... ), ibilbideko imaginak e.a.

2010/09/27

NEREA AMILIBIA eta ASIER CUEVAS San Migueleko ( Elgoibar ) IV. igoeran irabazle

Asier Cuevas eibartarrak San Migueleko ( Elgoibar ) IV. igoera irabazi zuen. Asierrek gainera probako errekorra egin zuen 18:35´tan, aurreko marka Josu Arregi azpeitiarrak zuen 19:38´tan. Zorionak Asier!
Kronika honetan agertzen diren argazkiak, azken biak ezik, http://www.elgoibarren.net/ -etik ateratakoak dira.


Iñigo Lariz esfortzu betean. Aurten Iñigo Euskadiko km bertikalean 6. postuan bukatu du sailkatua, eta Haritz Arrieta 7.ean. Zorionak bioi txapeldunak.


Mutilen podiuma: Igor Mancisidor, Asier Cuevas eta Iñigo Lazkano. Zorionak txapeldunak!



Nesken podiuma: Nera Lendinez, Nerea Amilibia eta Ainhoa Lendinez. Zorionak txapeldunak!


















Ochoa eibartarra, urtetan dihardu lasterketa ugarietan parte hartzen. Asko ikasi dugu berarengandik. Aupa txapeldun!














Josu Arregi.




Xabier Bergaretxe.




Edu Uribe.






























Jon Agirrebeña.
















Igor Mancisidor.




Igor Manzisidor debarra.










Sugar





Pilar Arriola.




Nerea Amilibia ( eskuman ) Yolandarekin Olazti-Urbasako proban. Nereak San Migueleko igoeran lehen postua lortu zuen azken urteotan bezala, eta hori aurreko egunean Olaztin 23 km pasatxo egin zituela, Olaztin 2. gelditu zen Alizia Olazabalen atzetik. Aurreko astean gainera Italiako nazio-arteko beste proba batean egon zen. Nerea munduko txapelketan 3. postuan dago, eta azken proba egitera aste honetan Malasiara abiatuko da Euskal selekzioko beste partaide batzurekin. Zorionak Nerea, eta gorantziak Jose Mariri!


Asier Cuevas ( ezkerrean ) Gazteluko lagunarekin San Migueleko igoera hasi baino lehen, Elgoibarren.