2014/11/15

Karakateko igoera-2014: Nahia Quincoces eta Iñigo Lariz txapeldun eta errekor berriak!

                                                           Argazkia: Julen Ansola

Zaleak beti atzean
eusten, animatzen
begirunez, txaloka,
gizakiaren esfortsuarekin
liluratuta, harrituta
ondotik pasatzen ikustean,
basapiztia izango bazina
Iñigo.


Nahia Quincoces Karakate igoera-2014ko txapelduna
( argazkia Asier Orbea; elgoiBARREN.net )
Zorionak Nahia!



http://www.youtube.com/watch?v=gVazcTZWv0E

Iñigo Lariz Karakate-2014ko txapelduna
Zorionak Inigo!

 Arkaitz Irureta

Josu Maguregi " Karakate is different "

Nahia Quincoces lekeitiarra ( 34´21"´) eta Iñigo Lariz elgoibartarra ( 27´37´´ )
Karakate igoera-2014ko txapeldunak izan dira, eta biek errekorra ondu dute;
Nahiak Maite Maiorak 2010. urtetik zuena ( 35´43´´) eta
Iñigok berak iaz (2013) eginikoa (27´38´´).

Guztira 123 parte hartzaile gerturatu dira Elgoibarrera 2014ko edizioan; inoizko handiena.
Eguraldia lagun, ibilbidea lehorra eta jendearen animoak ibilbidean zehar,
aldagai garrantzitsuak izan dira aurtengo XXI. edizioa borobiltzeko.

Morkaiko mendizale elkarteak antolatzen duen mendi igoera honek gero eta arrakasta handiagoa du mendi lasterketarien artean, eta lan finaren ondorioz gero eta partaidetza handiagoa lortzen ari da. Bejondeizuela!

Hurrengo egunetan argazki eguneratuak eta sailkapena ikusgai izango dira.


Beste edizioetako informazioa ikusgai hemen.

KARAKATEKO IGOERA 2014
Elgoibarko Karakate igoerak jadanik 21 edizio bete ditu. 1993an antolatzen hasi zenetik partaidetza handituz joan da, eta gaur egun ehundik gora mendi lasterketari elkartzen gara urtero Karakateko malda gogorretan. Aurten 123 izan gara eta denok aldarte onean igo dugu 715 metroko desnibela duen aldatza. Baina denok ez dugu bide berdina erabili, ibilbidea ez baitago markaturik eta norberak erabakitzen du nondik jo.

Elgoibartik (47m) Karakatera (742m) igotzeko bide ezberdinak:
-Horiz: ohiko bidea.
-Urdinez: gasaren bidea.
-Gorriz: soken bidea.

BIDE MOTZENAREN BILA
Aurten "soken bidetik", 3,38 km-rekin biderik motzena, partaide ugari abiatu dira. Bide hau baso añubitsu baten barrenetik dihoa eta orain dela 4 bat ediziotik hona azkarrena bihurtu da.

2010. urtea zen eta Karakateko igoera hurbiltzen ari zela, azaroaren erdialdean, Arkaitz Iruretak ahalik eta distantziarik motzena lortu nahian Elgoibarko enparantza nagusitik ( 47 metrotara ), irteera puntutik, Karakateko tontorrera ( 742 metro ), helmugara, baso itsu eta ezezagun batean sartu zen GPS eta guzti. Abentura zalea den aldetik, Arkaitzek bere irudimen osoa jarri zuen martxan. Karakateko igoerako ohiko bidea ( 4 km ) alde batera utzi, eta beste berri baten bila abiatu zen. Balentria izan behar zen orduan sastrakaz betrik zegoen baso itxi hartan sartzea, baina aintzindari guztiek bezala Arkaitzek ez zion amore eman eta Karakateko tontorrean agertu zen ikerketa saio haren ondoren. GPSa begiratu eta 3,38 km!

Horrela 2010eko edizioan inork gutxik jarraitu zion Arkaitzi baso galdu baten barrena zihola ohartu ginenean. Baina bere denbora hobekuntzak zer pentsatua eman zigun guztioi. Ordutik aurrera "soken bidea"k zale gehiago ditu eta aurtengo edizioan (XXI. - 2014) partaideen erdiak edo bertatik jo dute.

Karakateko igoera - 2010 edizioko kronika: "Nondik igo da Piru?"

Karakate igoera 2014ko argazki bilduma ( Asier Orbea elgoiBARREN, Aitoz Zabala DV ):


Iñigo Lariz

Mikel Beunza

Josu Uriarte

Julen Martinez de Estibariz

Xabier Lekue

 Tedy Garzon


Julen Aranguena

Iban Murua


Jorge Gonzalez

Anartz Etxeberria

Mikel Nabarro


Igor Urionabarrenetxea


Gorka Agirreazaldegi

Iban Gonzalez

Gotzon Idirin

Jon Irazabal


 Nahia Quincoces

Jose Mari Fernandez " Suso "

Julen Lizarraga

Loren Galeano

Arkaitz Irureta " Piru "

Igor Agirregomezkorta

Jesus Arrieta


Aitor Arbulu


 Igor Rey

Enrique Zamora

Rafa Urbizu

Akaitz Garai

Josu Maguregi


Asier Jauregi

 Fernando Mitxelena


Imanol Larrañaga " Txino "


Josu Zubiaurre eta Igor Quintano

 Edu Uribe

 Jose Antonio Salgado


Beñat Bollar eta Aitor Hernandez

 Jon Garate

 Roberto Rekalde

 Agote

Amets Maiztegi eta Iker Panizo

Javier Fernandez

Mikel Amuriza

Pello Errasti

 Ainhoa Lendinez bere ahizpa animatzen: "aupa Nerea!!!"

Iñigo Pascual eta Iñaki Gabilondo

 Iñaki Laskurain

Jon Alberdi

Aritz Cebidanez eta Ivan Fernandez atzean

Julen Hernandez

Asier Ormaetxea

Denis Maiz

Jesus Fariña

Jose Mari Elola

Arkaitz Gonzalez eta Carla Martinez de Albornoz

Aitor Igarategi

Asier Basurto

Karakateko tontorra ( 742 m )

Itsaso Pamies

Diego Martin


Zaleak mendi lasterketariak animatzen!

 Iñigo Lariz eta Nahia Quincoces txapeldunak

 Iñigo"Mausitxa" gazta saria jasotzen Eiderren eskutik

 Nahia "Mausitxa" gazta saria jasotzen Eiderren eskutik

 Sarituak: Eiderrekin Nahia Quincoces (1. emakumea), Ainhoa Lendinez ( 1.emakume elgoibartarra), Iñigo Lariz (1. postua eta 1. elgoibartarra) eta Carla Martinez de Albornoz( aurpegi onena )

 Euskadiko ski taldekoak ere Karakaten egon ziren

Ikusle andana bildu zen Karakate tontorrean 123 mendi lasterketariak animatzeko.
Mila esker guztiei!


Karakateko igoera 2014ko parte hartzaile gehienak.

Izan untxa!

2014/10/12

Limone Extrem Sky Race: Maite Maiora eta Petro Manu txapeldun!

Maite Maiora Zaid-ekin Limone-ko helmugan.

Zorionak Maite!

Limone Extrem Sky Race - neskak:
1. Maite Maiora: 2or.46´
2. Stevie segunda: 2or.49’
3. Desco:
4. Laura Orgue:


Petro Mamu eta Kilian Jornet Limone-ko helmugan.

Zorionak Petro!

Limone Extrem Sky Race - mutilak:
 1. Petro Mamu 2or.14'25" (record)
2. Kilian Jornet 2or.14'55"
3. David Schneider 2or.19'58"


Italian ospatu den "Limone Extreme Sky Race" 23,5 km-ko munduko kopako proba Maite Maiorak irabazi du. Garaipen honekin Maite Munduko Kopa 2. postuan bukatu du.

Bestalde, Lanzaroten ospatu berri den Espainiako kopa parte hartzerik ez badu izan, aste-bukaera berdinean baitziren Limone eta Lanzaroteko probak, Maiteri inork ez dio aurrerik hartu Espainiako Kopako sailkapen orokorrean, eta horrela Maite 2014ko Espainiako Kopako txapelduna ere bihurtu da. 
Zorionak Maite! 

 Kilian Jornet Chamonix-eko KBan.

 Kilian Jornet-ek berriz 2014ko denboraldi historikoa osatu du:
KB, Sky Race eta Ultra Trailen munduko txapelpekak bereganatu ditu.
Zorionak Kilian!

2014/10/05

Goldsteig Projekt500-2014: Joel Casademont txapeldun!

Joel Jaile Casademont-ek 661km-ko ultra alemanarra irabazi du!
Goldsteig Projekt500 ( 661 km / 19.000 mD+ ) proba Alemanian ospatu berri da,
eta hasieratik 2 kataluniar, Eugeni Rosello eta Joel Casademont, aurretik joan izan dira, Jin Cao txinatarra atzetik zutelarik. Matthias Schramn alemana ere gertu izan dute.


Alemaniako Baviera herrialdean ospatu den proba honetarako 55 ultra trailer izan ziren aukeratuak, aurretik distantzia luzeetako beste proba batzuetan parte hartu izan dutelarik ( Tor des Geants (330km/24000), The Spine Race (429km/11500mD+) ... ).

430. km bete zituztenean Eugenik proba bertan bera utzi behar izan zuen arazo fisikoengatik.
Bere hitzak orduan hauek izan ziren: ‘Estoy mejor gracias a los ánimos de los aficionados. Hasta el km 430 he ido muy bien de ritmo haciendo un buen equipo con Joel. Al pararme en este control se me han inflamado los pies, la zona tibial y las rodillas. Ha sido todo muy rápido y no entendía nada. Me ha pasado algunas veces pero no nunca de manera tan bestia como esta vez. Estoy un poco triste porque me sentía fuerte y motivado pero ahora toca recuperarse para volver a correr kilómetros y kilómetros. ¡Ahora toca seguir, apoyar y animar a tope a Joel!’

Antolatzaileek 168 orduko epea eman zuten Europako ultrarik luzeena bukatu ahal izateko.
Baina Goldsteig Projekt500 probaren gogortasunak aurreikusitako denbora hankaz gora jarri du.
Irabazleak, Joel Casademont-ek adibidez, 170 ordu eta 7 minutu behar izan ditu.

 2014ko urtarrilean catalanekin The Spinne Race ( 429 km ) proba ingelesean.
Joel Casademont erdian ( 045 ) eta Eugeni Rosello eskuman.