2022/07/30

Pirineoetako zeharkaldia GR11 2022

GR11aren 1. zatia: Higer - Candanchú

GR11aren 2. Zatia: Candanchú - Cap de Llauset

GR11aren 3. zatia: Cap de Llauset - Refugi d´Illa

GR11aren 4. zatia: Refugi d´Illa - Cap de Creus



Ibilbidea GR11an oinarrituta::

00 Higer / Hondarribia
01 Elizondo 62 km / 16 h
02 Orbara 52 km / 14 h 25´
03 Zuriza 50 km / 15 h
04 Candanchú 40 km / 11 h
05 Ibones Azules 45 km / 14 h 20´
06 Goriz 45 km / 16 h 20´
07 Ordiceto 58 km / 16 h
08 Cap de Llauset 59 km / 15 h 20´
09 Colomers aterpea 40 km /11 h35´
10 Estaón 46 km / 13 h20´
11 Baiau aterpea 46 km /13 h 15´
12 Illa aterpea (Andorra) 50 km / 13 h 10´
13 Planoles camping 60 km / 16 h 25´
14 Setcases 42 km / 13 h 00´
15 Albanyá 57 km / 15 h 45´
16 Cap de Creus 82 km / 20 h 05´
Guztira: 830 km / 233 ordu (h) 16 egunetan banaturik


Ulldeter aterpea (2220 m, Girona)
Pirineoetako zeharkaldiak lo egiteko gune ugari ditu,
horien artean mendiko aterpeak, albergeak, canpingak eta herrixkak ageri dira.


Pirineoetako zeharkaldia burutzeko GR11 bidea aukeratu genuen. Hondarribiko Higer lurmuturrean lehenengo pausoak eman genituen, beti ere ekialderantz, eguzkia sortzen den lekurantz. Lehen urratsak, horiek dira zailenak; urduritasunez jantziak, zalantzez eztaliak, baina abentura handi batí hasiera emateko gogoak mamu guztiak uxatzen zituen.

Ibilbidea: GR11 bideaz gain, Pirinioak zeharkatzeko beste bi bide daude; GR10 (Frantziatik) eta HRP (Hight Route Pyrennees / Alta Ruta Pirenaica) delakoak. Horrela, etapa batzuetan HRP bidearen zati batzuk burutu ditugu; Ordesa aldean adibidez Bujaruelotik Pinetara igarotzeko, Brecha de Roland (2780 m) lepora igo nintzen.

Etapen bataz bestekoa 50 km eta 13 bat ordukoa izan da, zeharkaldiko 835 km-ak 17 egunetan banatuz. Egunaren argitasunak irauten zuen bitartean oinez ibili gara, elikadurari, hidratazioari eta atsedenari beraien uneak utziz.

Eguraldia: meteorologiak etapen itaupena baldintzatu bait dezake. Horrela, distantzia luzeko etapask egin nahi baditugu, zeharkaldia burutzeko garairik egokiena uda da. Hala ere, uda garaian beroak eta arratsaldeko ekaitzek daramagun martxa geldotu dezakete. Cap de Creus aldean adibidez, Mediterraneo itsaso inguruan, udan klima beroa eta sargoria izaten da. Kontuz beroarekin eta eskura izan hidratazio guneak; herriak eta iturriak.

Experientzia: jadanik 6 aldiz igaro ditut Pirineoak:

5. aldia da GR11 ibilbidea jarraituz:

 1994an (30 egunetan), 

2002an (22 egunetan eta bikotearekin), 

2018an (17 egunetan, ikusi erreportaia)

 2021ean (17 egunetan, ikusi erreportaia)

2022 (16 egunetan, ikusi erreportaia)

 Bestalde GR10 ibilbidea, Frantziatik doana, burutu genuen:

2003an, Mirenekin osatu nuen (22 egunetan). 

Guzti honek Pirinioetako bide eta aldaki ezberdinak hobeto ezagutzeko aukera ematen digu, etapa ezberdinetako anoak (avituallamiento, dendak), aterpeak eta aldakiak (variantes) ondo aprobetxatu ahal izateko.

Bakarrik: ibilbidea bikotearekin eginda badut ere, aurten uztaileko lehenengo asteetan egiteko aukera suertatu zitzaidan eta horrela nire kabuz burutu nuen, nahiz eta bidean zehar mendizale ugarirekin topo egin. Bakarrik joateak autonomia handia ematen du, eta erabakiak hartzeko momentuan norberaren ardurapean gelditzen dira, aldagai honek ere etapa batzuk luzatzeko aukera ematen du, nahiz eta gaueko ordu txikietan ibili, bekokian frontala daramagula.

Motxila eta pisua: pertsonaren pisuaren % 10a ez gainditzea, hori da zeharkaldi luze batean bete beharreko araua, bestela motxila zama handi batean bihurtzen da, eta experientzia gogaikarri batean bihurtu daiteke. Bestalde, zeharkaldi luze honetan eraman beharreko materiala kontutan hartu beharrekoa da, ez bait da berdin neguan edo udan egitea. Neguan elurra eta izotza dagoenez pioleta eta granpoiak behar dira, baina udan lepo batzuetan salbu, Tebarray edo Brecha de Roland aldean adibidez, biak 2.870 metrotara kokatuak, ez da goi mendiko materialik behar. Beraz, motxilaren pisua 6,5 kg inguruan ibili izan da zeharkaldi guztian zehar. Motxilan ez dut janari eta ur kantitate handirik eraman, bidean zehar "errepostatzeko" aukera bait dago, bai aterpeetan, bai errekastoetan.

1. eguna: 2022/07/12
Higer itsas muturra - Elizondo 
62 km / 16h 

Higer itsasmuturra



Hondarribia

Bidasoa ibaiaren itsasaratzea Kantauri itsasoan

Hondarribiako hondartza

Hondarribiako pasealekua

Irun

Irungo udaletxeko enparantza

San Martzialeko gaina

San Martzialeko komunak (w.c.)

Aiako Harriak


San Antón-eko urtegia

Olaberri jatetxea



Larrun mendia (901 m)

Bera Bidasoa

Bidasoa ibaia


Lizarreta lepoa

Lapurdi






Elizondoko Mendi tabernan ederto afaldu genuen,
mila esker Josean eta familia!

2. eguna: 2022/07/13
Elizondo - Orbara
52 km / 14h 25´








Urkiaga lepoa

Saioa mendia (1408 m)

Sorogain aterpeko ogitartekoa







3. eguna: 2022/07/14
Orbara - Zuriza
50 km / 15 h

Hiriberri Aezkoa


Anarekin


Abodi (1506 m)


Muskilda

Otxagabia


Zatoia ibaia



Idoia

Izaba



4. eguna: 2022/07/15
Zuriza - Candanchú
40 km / 11 h

Zuiza eta bertako kanpingna



Alanoak


Petrafitxa lepoa (2130 m)



Ansebere horratzak

Hecho bailara




Aguas Tuertas aldeko aterpetxoa




Aguas Tuertas




Ibón de Estanés







La Zapatilla (2290 m)



Candanchú (1580 m)




5. eguna: 2022/07/16
Candanchú - Ibones Azules
45 km / 14h 20´


Anayet (2548 m)




Ibón de Anayet





Formigal Ski Station




Formigal (1580 m)





La Sarra




Respumoso urtegia (2150 m)


Respumoso aterpea atzean (2220 m)


Frodellas (3032 m) eta Balaituz (3144 m)


Ibón de Llana Cantal (2510 m)



Tebarray (2780 m)




Infierno mendia (3082 m)


Ibón de Tebarray (2710 m)



Vignemale (3298 m)


Vivac

Ibones Azules (2430 m)

6. eguna: 2022/07/17
Ibones Azules - Goriz
45 km / 16h 20´

Ibón de Bacimaña (2180 m)


Refugio de Bachimaña (2220 m)




Algas (3021m), Argualas (3041 m), Garmo Negro (3051
eta Infierno (3082 m)





Pantocosa



"Tubería" aldakia / variante GR11






Ibón de Bramatuero (2340 m)


Vignemale (3298 m)

Vignemale (3298 m)

Valle de Ara

Taillón (3144 m)

San Nicolás de Bujaruelo (1338 m)



Collado de Bujaruelo (2210 m)



Cara norte del Taillón (3144 m) ipar aurpegia

Collado de Tentés (2120 m)



Refugio de Serradets (2555 m)

Circo de Gavarnie eta Monte Perdido (3355 m)

Refugio de Serradets (2555 m)



Brecha de Roland (2807 m)













7. eguna: 2022/07/18
Goriz - Ordiceto
58 km / 16h

Refugio de Goriz (2220 m)


Cañón de Ordesa




Cañón de Anisclo




Paso de las cadenas / kateen bidea (Añisclo)




Collado de Añisclo (2480 m)

La Munia (3130 m)


Collado de Añisclo (2480 m)


Joan eta Dunken




Añisclo Pinetatik

Valle de Pineta (1210 m)

Refigio de Pineta (1220 m)


Collado de Petramula (2380 m)



La Munia (3130 m)


Chisagüés



Parzán

Central hidroeléctrica de Ordiceto


8. eguna: 2022/07/19
Ordiceto - Cap de Llauset
59 km / 15h 20´

Cabaña de Ordiceto

Posets (3375 m) eta Eriste (3043 m)






Camping El Forcall


Refugio de Viadós (1740 m) eta Posets (3375 m)

Refugio de Viadós (1740 m) 


Collado de Chistau (2580 m)

Posets (3375 m)

Valle de Estós


Refugio de Estós (2220 m)

Refugio de Estós (2220 m)

Clemens

Puente de San Jaume (Benasque)


Valle de Ballivierna


Refugio de Coronas o de Pescadores (2005 m)




Aneto (3404 m) Salenques lepotik (2809 m)

Refugio de Llauset (2438 m)


9. eguna: 2022/07/20
Cap de Llauset - Colomers
40 km / 11h 35´








Refugio de Llauset (2438 m)





Refugio de Llauset (2438 m)






Pico Alba (3180 m)



Cabaña de Sañenques (2180 m)



Noguera Pallaresa

Conangles (1555 m)



Port de Rius (2380 m)




La Restanca (2220 m), refugi i llac


Refugi de La Restanca (2220 m)


Aigüastortes





Refugi de Colomers (2220 m)

Madrid eta Barcelonako familia eder batekin afaldu nuen

10. eguna: 2022/07/21
Colomers - Estaón
46 km / 13h 20´


Antic refugi de Colomers (2200 m)












Les Encantats (2748 m)

Estany de San Maurici




Espot




Jou

La Guingueta de Aneu


Dorve






Les Encantats (2748 m)














11. eguna: 2022/07/22
Estaón - Baiau
46 km / 13h 15´












Boldís Sobirá


Coll de Tudela (2384 m)

Pica de Estats (3141 m)





Areu


Jacob

Jacob Chequiako Stanislas eta Elenarekin














Baiau (2517 m)


Pablo canariarra Baiauko aterpean



Afaria prestatzen


12. eguna: 2022/07/23
Baiau - Illa
46 km / 13h 15´

Refugi de Baiau ( 2517 m)

Coll de Baiau (2740 m)



Andorrako mugan 






Pica de Estats (3141 m)

Llac Negre (2384 m)

Beroak elurtegiak urtzen ditu


Jacob, Olga eta Judithekin

Refugi de Comapedrosa

Refugi de Comapedrosa (2262 m)



Stephen

Lasterketari gazteak prestatzen

Tabaco landaketa


Enok, gazte mailan Españako txapelduna



Alberto, Jacob eta Pablo indarrak berreskuratzen

Camí Ral

Andorra la Vella hiriburua

"El Gautxo" dendan janaria erosi genuen

Valle del Madriu bailaran




Illako aterpea

Refugi d´Illa (2488 m)

13. eguna: 2022/07/24
Illa - Planoles
60 km / 16h 25´




Alberto












































14. eguna: 2022/07/25
Planoles - Setcases
42 km / 13 h
















Santuari de Núria (2005 m)







Coll de Nou Creus lepoa (2809 m)
















Refugi de Ulldeter (2220 m)


Joan belgiarrarekin

Sergi i Montse




Setcases

15. eguna: 2022/07/26
Setcases - Albanyá
57 km / 13h 45´






Molló





Molló












Beget



















Talaixa (765 m)












Sant Aniol de Aguja (s. IX)







Coll de Bassegoda (1100 m)





Can Galán





Camping de Bassegoda

La Vaquería de Albanyá


16. eguna: 2022/07/27
Albanyá - Cap de Creus
82 km / 20 h

Albanyá






Iglesia de (s.XI)



Embalse de Darnius





Alcornoque


Sant Andreu de Oliveda (s. XVIII)




Molí dén Robert






Enbalde de Darnius

Darnius

















Capmany


Capmanyko igerilekuan beroari aurre eginez




Mollet de Peralada


Garriguella




Llançá eta Mediterraneo itsasoa



port de la Selva


Monasterio de Sant Pere de Rodes

Parc Natural de Cap de Creus

La Selva del Mar


Port de la Selva





Cap de Creus (02:00 a.m.)

Hurrengo goizean, esnatu berri!

Egunsentia (06:30 a.m.)


Izan untxa!

Sara Alonso

 

Sara Alonso Chamonixeko helmugan lehen emakumea izan zen, 
Mont Blanceko maratoia irabaziz. BERRIA. 


2022ko ekainaren 30a

«Golden zirkuituan hirugarren amaitzea amesten dut»

Bi urte bakarrik daramatza mendi lasterketak korritzen Alonsok, baina onenen mailan lehiatzen ari da. Sinetsi ezinda dago asteburuan Mont Blanceko maratoia irabazi ostean.

Ibilbidea aproposa zen harentzat, eta sasoiko zegoen. Baina gero lasterketan erakutsi behar da. Hala egin zuen Sara Alonso mendiko korrikalariak (Donostia, 1999) asteburuan, Mont Blanceko maratoian. Oinak lurrean ditu, baina anbiziotsua da: «Oraindik lan asko dut egiteko. Baina ez dut hemen geratu nahi». Hurrengo erronkak Australian, Suitzan eta Norvegian izango ditu.

Zer sentitu zenuen helmuga lehen postuan zeharkatzean?

Helmuga baino kilometro bat lehenago aita zain neukan. Azken urtean askotan amestu izan dugu Golden Trail Serieseko helmugako zintarekin. Aurreko denboraldian hamargarren postuaren inguruan ibili nintzen, eta, nahiz eta bi lasterketetan podiumean sartu, irabaztea beste kontu bat izan da. Ezin nion irribarreari eutsi! Okerrena zera izan zen: helmugan ez zegoela zintarik!

Nolako lasterketa izan zen Chamonixko maratoia (42 kilometro eta +2.400 metro)?

Astebete lehenago joan nintzen Chamonixera, lasterketa ondo ezagutzeko asmoz. Azkar batean konturatu nintzen korrika asko egiteko lasterketa izango zela. Hegan egiteko moduko lasterketa iruditu zitzaidan. Lehen hamar kilometroetan 400 metro positibo bakarrik igotzen dira. Esaterako, Sierre-Zinalen [Suitza, 31 kilometro eta +2.200 metro] antzeko desnibela igotzen da, baina 11 kilometro gutxiagorekin. Asko gustatu zitzaidan ibilbidea. Igoera gehienak korrika egitekoak ziren, eta jaitsierak ere ez ziren batere teknikoak. Horrez gain, ordekako eremuetan ere azkar egin zitekeen korrika. Niretzako ibilbide ezin hobea zen.

Zegama-Aizkorri jokatu eta gero zenuen sasoi ona luzatzea lortu zenuen. Espero zenuen?

Urteko helburu nagusia Zegama-Aizkorri zen. Entrenamenduetako karga handiena Zegamara begira egin nuen, eta banekien handik lau astera ere ondo egongo nintzela. Tartean Espainiako Txapelketa ere jokatu nuen, eta han ere sasoiko ikusi nuen neure burua.

Zein izan zen estrategia lasterketari begira?

Banekien Dani Moreno amerikarra eta Anais Sabrie frantziarra oso azkar aterako zirela, eta, jakinik Sabrie igotzaile oso ona dela, hari jarraitzeko asmoarekin abiatu nintzen. Igoeran eutsi egin nahi nion, eta lehen jaitsieran arriskatzen nuen buruan. Hori egin nuen. Abantaila pixka bat atera nien jaitsiera horretan. Aita behean nuen, eta esan zidan nahiz eta igoeran berriro harrapatu oraindik ere beste jaitsiera luze bat neukala aurretik. Espero bezala atera zen dena.

Zegama-Aizkorrin lehen bi postuetan sailkatu ziren Maude Mathys suitzarra eta Nienke Brinkman herbeheretarra. Bertan ez zeudela jakiteak presio handiagoa eragin zizun? Faborito ikusten zeuen zeure burua lasterketa irabazteko?

Egia da Zegaman hirugarren amaitu ondoren jendeak asko espero zuela niregandik. Presioa sentitu nuen azken egunetan, baina nik Sabrie ere irabazle ikusten nuen. Pentsa, iazko lasterketa guztietan 10-15 minutuko tartea ateratzen zidan. Banekien aurrean ibiliko nintzela, baina ez nuen neure burua irabazle argi gisa ikusten. Lehia estuagoa izango zela aurreikusten nuen.

Azken kilometroetan zeundela, erorikoa izan zenuen jaitsiera batean. Zer pentsatu zenuen? Arriskuan ikusi al zenuen garaipena?

Kasualitatea izango da, baina mutiletan irabazi zuena, Jonathan Albon ingelesa ere leku berean erori zen! Halere, jaiki bezain laster, konturatu nintzen ez nuela minik hartu, eta korrika jarraitzeko ez nuela arazorik. Jaiki bezain pronto neure buruari zera esan nion: 'ez da ezer! Segi korrika!'.

Zirkuituko lehen bi lasterketak jokatu ondoren, Golden Trail Serieseko lidergoan jarri zara. Nork esan behar zizun orain dela bi urte…

Oraindik ez naiz jabetzen lortutakoaz. Bi urte baino gutxiago dira mendi lasterketen mundura iritsi nintzela, eta lehen postuan izateak izugarrizko poza ematen dit. Kilian Jornetek berak ere zoriondu nau! Laino batean bezala nago, baina oraindik lan asko daukat egiteke. Ez dut hemen gelditu nahi. Korrika egiten jarraitzeko oso gogotsu nago.

Zirkuitua irabaztearekin amesten al duzu?

Zirkuitua irabaztea oso-oso zaila ikusten dut. Urte hasieran lehen bostetan sailkatzearekin amesten nuen, eta hori ere oso urruti ikusten nuen. Oraindik ere oso zaila ikusten dut lehen bostetan sailkatzea, baina, orain arte lortutako postuekin, lehen hiruretan sartzearekin amesten dut. Amestea libre da!

Zein izan da gakoa bi urte hauetan halako bilakaera izateko?

Gauza askoren batuketa izan dela esango nuke. Unibertsitatean Lleidan nengoenean gehienez ere 700 metro positibo entrenatzen nituen; orain, berriz, 3.500-4.000 egiten ditut. Jaitsieratan ere, zenbat eta gehiago entrenatu, gero eta beldur gutxiago daukat. Horrek asko laguntzen dit jaitsiera teknikoetan. Kilometro kopurua ere 90etik 129ra igo dut, baina errepidean egiten nituen denbora berak egiten ditut oraindik ere. Baliteke entrenamendu aldaketa izatea gako nagusia.

Zegamako eta Chamonixko emaitzei esker babesle berriak iritsi al zaizkizu?

Bai. Dei batzuk jaso ditut dagoeneko, baina gauzak lasai hartu nahi ditut. Asko daukat eskertzeko egun ditudan babesleei, bai Salomon taldeari, baita, Domusa Teknik enpresari ere. Azken horiek apustu argia egiten ari dira mendi lasterketetako munduan, eta alde horretatik oso pozik nago. Albiste ona da babesle berriak iristea mendi lasterketen mundura.