2010/05/10

DIDIER ZAGO eta NEREA AMILIBIA irabazle III. Anbotoko KBn


Parte hartzaileak Anboton gora

II. Anboto KmB - 2009
III. Anboto KmB - 2010


Nerea Amilibia (Txapelduna, 50:16´).
 
2010eko maiatzaren 8an, III. Abotoko kilometro bertikala ospatu zen Arrazolan.
Arrazolatik Anbotora 1093 metroko desnibel positiboa dago, eta luzera 3,8 km-koa da.
Lurra buztita bazegoen ere eguraldia lagun izan genuen.
Aurtengo txapeldunak: Didier Zago eta Nerea Amilia izan dira. Bai Didier bai Nerea punta puntan dabiltza aurtengo denboraldian; gogoratu bestirk ez dago, Nerea Amiliak Arratzun ospaturiko Euskadiko txapelketa irabazi zuela. Oraingo Anbotoko KBn, Nereak zalantzak zituen Monica Ardidekin, Europako txapelduna baita kilometro bertikaletan, baina Nereak aurten ez du aurre egingo dionik! Didier aldiz, orain arte parte hartu duen proba guztietan garaile izan da.
Zorionak denei! eta eskerrik onenak antolatzaileei, Brinean taldekoeei eta nola ez Arrazolako herritarrei!
Parte hartzaileak guztira 210 izan ginen. 19 emakumezko eta 191 gizonezko, hauetatik 4 gazte mailakoak.

Sailkapenak:
Gizonezkoak: 1.Didier Zago (39:28´), 2.Roc Amador (40:23´), 3.Raul Garcia (41:21´).
Emakumezkoak: 1.Nerea Amilibia (50:16´) 2.Oihana Azkorbebeitia (51:43´) 3.Monica Ardid (53:54´).
Ezagunak: Iñigo Lariz (46:47´), Haritz Arrieta (47:05´), Igor Irionabarrenetxea (50:09´), Gotzon Zulaika (51:43´), Oskar Gisasola (52:48´), Adur Juaristi (53:59´), Irene Sarrionaindia (59:05´), Jose Luis Gisasola (1:00:35) eta Raul Fernandez (1:00:41´).

Oihana Azkorbebeitia (2., 51:43´). Argazkia: Eñaut Izagirre.

Zigor Ibañez (57:05´).

Javier Garduño (49:31´), Hassan Aitchaou (4., 43:06´) eta Pedro Garduño (48:02´). Aupa Garduño anaiak, aupa Hassan!

Aitor Uriarte (57:36´). Egurraaa!


Denbora kontrolak.


Elkartze gunean janaririk ez zen falta izan.


Oscar Gisasola (52:48´) eta Jose Luis Gisasola (1:00:35´). Ze enborra a ze ezpala!


Iñigo Lariz (46:47´), Edu Uribe (57:41´) eta Haritz Arrieta (47:05´).


Irene Sarrionaindia (59:05´). Adinean gora, ikuspegia zabalagoa.


Iñigo Lariz (46:47´) eta Jose Lizundia Lariz (50:34´). Eutsi Lariz lehengusuak!


Oscar Gisasola lagun batekin.


Raul Fernandez (1:00:41´) eta Ibon Vega. Ibon Eibartik oinez eta saltaka etorri zen, 6 ordutan Egoarbitza, Udalaitz, Tellamendi eta Anboto igoaz.


Anboto Arrazolatik.


Trikitilariekin girona ona izan genuen.


Alfonso Vidal (1h02:55´). Aupa Santurtzi!


Edu Uribe (57:41´). Argazkia: Eñaut Izagirre.

2010/05/03

IONUT ZINCA eta NEREA AMILIBIA 2010eko Euskadiko mendi lasterketen txapeldunak Arratzu Urdaibain


Gizonezkoen podiuma: Fernando Etxegarai 2. (2:40:21), Ionut Zinca txapelduna (2:36:09) eta Walter Becerra 3. (2:44:01). Arratzuko mendi lasterketan 2. sailkatua Aitor Osa izan zen (2:38:25) eta 4. Michel Rabat (2:42:11), baina Euskadiko txapelketako podiumean ez ziren egon ez daudelako Euskadiko mendi federazioan federatuak.


Emakumezkoen podiuma: Elena Calvillo 2. (3:34:45), Nerea Amilibia txapelduna (3:21:55) eta Oihana Azkorbebeitia 3. (3:39:27).


23 urte azpikoen mutilen podiuma:


Mutil gazteen podiuma:


Neska gazteen podiuma:


Emakumezko beteranoen podiuma: Elena Calvillo eta ?


Gizonezko beteranoen podiuma:


Helmugako denboren kontrola.
Arratzuko mendi lasterketan Euskadiko txapelketa ospatzen zen, bai bakarka bai taldeka. Guztira 30 km izan ziren eta 2000 m-ko desnibel positiboa izan genuen. Eroñozar, Illuntzar eta Arroia mendiak igo behar izan genituen. Lokatzarekin komeriak izan genituen, baina bukaeran denok pozik eta berriketarako gogoarekin izan ginen.


hernaniarrak betzi bezala indartsu!


Albert Lapeira ( 128., 3.36:26). Katalanak ugari etorri ziren. gazteetan 3., 4., 6. eta 9. postuak lortu zituztelarik. talde indartsua dute Kiku entrenatzailearen laguntzarekin.


Jose Vicente Benito


Erdi biluzik ere parte hartzen dueneik badago. Animo!


Zigor Iriarte (170., 3:46:51).


Gotzon Ansoleaga (171., 3:46:56) semearekin. Aupa txapeldunak!


Sonia Regueiro (201., 3:56:37). Aizkorriko eta Gasteizko maratoietan parte hartzeko asmoa du. Egurra eman Sonia!


Ibilbidean zehar janaria eta edaria ez zen falta izan. Guztira 7 ano egon ziren 30 km-tan banaturik. Antolakuntza bikaina izan zen.


Isidro Moreno (185., 3:50:57) eta Andoni Garcia (186., 3:50:59).


Parte hartzaileak helmugara iristen.


Tomas Laso helmugara iristen (190., 3:53:25).


Arratzuko lasterketan lokatz handia egon zen, eta bukaeran garbitu beharra zegoen, mangerarekin bizkorrago!


Hernaniko promesa.


Ruben Larrinaga? (45., 3:11:10), Aitor Osa (2., 2:38:25) eta Jabi Olabarria (44., 3:11:10).


Arratzuko mendi lasterketan giro ona non nahi egon zen, trikitilariak eta guzti!


Edu Uribe eta Aritz korbarria. Azken honek Elgoibarko Karakate igoerako errekorra du: 29:00.


Ionut Zinca, Jose Mari, lagun bat eta Nerea Amilibia.


Oihana Kortazar eta mutil laguna. Oihana haurdun dagoenez ez zuen parte hartzerik izan. Zorionak bioi!


Zenarruzabeitiatarrak Nerea Amilibiarekin.


Nerea Amilibia, Alicia Romero, Oihana Azkorbebeitia eta Elena Calvillo etorkizunarekin eskuetan!


Aspaldiko lagunak berriro elkarrekin: Ignacio, Javier Ugalde eta Edu Uribe.

2010/04/27

ALOÑAKO VI. IGOERA - Walter Becerra eta Nerea Amilibia txapeldun!


Walter Becerra txapelduna; 1h14:00 / Aloñan: 49:38.

Nerea Amilia txapelduna; 1h29:59 / Aloñan: 1h00:49.

Arkaitz Letamendi ( Oñati ); 1h18:24 / Aloñan: 51:52.

Jon Bikendi ( Beasain ); 1h21:02 / Aloñan: 53:06 3. postuan.

David Conde ( Elgoibar ); 1h24:49 / Aloñan: 55:39.

Aitor Osoro; "Poto" ( Elgoibar ); 1h30:52 / Aloñan: 1h01:52.

Gotzon Zulaika ( Mendaro ); 1h32:49 / Aloñan: 59:09.

Edu Uribe eta beste parte hartzaile batzuk.

Edu Uribe (1h37´)eta Oscar Gisasola (1h39´) etorkizunarekin alboan.

2010eko apirilaren 25ean Aloñako VI. igoera ( Oñati ) ospatu zen.
Irabazleak Walter Becerra (1h14´00´´) eta Nerea Amilibia (1h29´59´´) izan ziren. Zorionak biei!
Guztira 258 parte hartzaile izan ginen.
Ibilbidea 15,5 km-koa da; 7,9 km gora eta 7,6 km behera.
Desnibel positiboa: 1.100 m ingurukoa da.