2011/11/14

Karakateko igoera azaroaren 19an, larunbata, 11:00etan!


Karakate ( 742 m ) Elgoibartik.


Karakateko igoeraren berezitasuna ibilbidea librea dela da; ez dago markaturik.
Argazkian ohiko bidea horiz margoturik agertzen da, gorriz "Piru"ren bidea eta urdinez gasbidea; zuzenagoa baina malkartsuagoa!
Baldintza bakarra tontorrera iristea da!

Jadanik ate joka dugu Euskal Herriko mendi lasterketarik zaharrenetarikoa; 1993an sortua.
Aurten Elgoibarko Karakateko igoerak XVIII. edizioa betetzen du.
Errekorra mutiletan Haritz Kortabarria ( 29:00´ ) arrasatearrak du ( 2006 ),
eta nesketan Maite Maiora ( 35:45´ ) mendaroarrak ( 2010 ).
Denboradari amaiera emateko parada ezin hobea da Karakateko igoera.
Zatozte Elgoibarrera disfrutatzera.
Bukaeran Morkaiko MT-ak bazkari eder bat prestatzen du parte hartzaile guztiontzat.
Doan da!!!

XVIII. Karakateko igoeraren fitxa teknikoa:
-Data: 2011-11-19 / 11:00tan
-Luzera: 4 km ( ohiko bidetik )
-Desnibel +: 700 m
-Irteera tokia: Foruen enparantzan, Elgoibar.
-Izen ematea: Foruen enparantzan, gutxienez 30´ lehenago, doan.
-Antolatzailea: Morkaiko MT ( Elgoibar )
-Informazio +: http://www.morkaiko.net/

Karakateko igoeraren errekorrak hauek dira:
-Emakumeak: Maite maiora ( 2010 ) = 35´45´´
-Gizonak: Aritz Kortabarria ( 2006 ) = 29´00´´
Animatu zaitezte! eta bertan ikusiko gara!





2011/11/09

Oihana Kortazar 2011an puntaren puntan!

Oihana Kortazar semearekin Aizkorriko maratoian helmugan sartzen.

Oihana Kortazar, 1984-06-29, Elgeta jaio eta Mutriku ( http://www.burumendi.org/ mendizale elkartekoa ) herrian bizi den euskal mendi lasterketariak 2011ko urtea betirako gogoan izango du. Euskal Selekzioko partaidea den Oihanak 2010ean haurra izan ondoren 2011an lehiaketara bueltatu eta 19 mendi lasterketa irabazi ditu.
Horrela txapelketa askotan txapelduna izan da;
bai kopa, txapelketa, KB edo eta konbinatuetan ( skyrace + KB ):

Mendi lasterketen txapelketak:
España-ko txapelduna ( mendi lasterketa )
Europa-ko txapelduna ( mendi lasterketa )

Mendi lasterketen kopak:
España-ko kopako txapelduna
Munduko kopako txapelduna

Kilimetro bertikalak ( KB ):
Euskal Herri-ko txapelduna ( KB )
España-ko txapelduna ( KB )

Konbinatuen (Skyrace-mendi lasterketa + KB ):
Europa-ko txapelduna

Oihana Kortazar-en curriculuma:
2008
1ª Herri Krosa de Mutriku
1ª Arno-ko mendi lasterketa
1ª Torrelavega-ko duatloia
1ª Lakuntza Mendi Lasterketa
2ª Aramotz Mendi Lasterketa
2ª Sorginen Lasterketa
1ª Belatxikieta-ko igoera – Zornotza
1º Peña Cancias (errekorra: 2:55:50)
3ª Aubisque-ko igoera
3ª Angliru-ko igoera
2ª Olatzagutia Urbasa
1ª Karakateko igoera - Elgoibar

2009
1ª Bera-ko mendi maratoi erdia (errekorra: 2:05:35)
5ª Segovia-ko serrako mendi maratoi erdia (Copa de España)
7ª Zegama Aizkorri (Copa del Mundo)
España-ko txapelduna ( mendi lasterketa ) (Fondeguilla) (errekorra 4:14:11)
1ª Anboto KB ( errekorra 49:41)
1ª Taga 2040 (España-ko kopa) ( errekorra 2:43:37)
5ª Dolomites KB
1ª Zumaia Flysch Trail
1ª Trail Rai
4ª Canón do Sil ( España-ko kopa)

2010
Haurdunaldia

2011
1ª Alto Sil
1ª Aginagako mendi lasterketa
1ª Sara Korrika Trail
1ª Izarraitz Mendi Lasterketa
1ª Orio-ko mendi lasterketa
1ª Bera-ko mendi maratoi erdia
1ª Sierra Elvira (Copa de España)
1ª Cara Amón ( KV-en España-ko kopa ) ( errekorra: 1:03:44)
1ª Pagoeta Mendi Lasterketa (Record 1:12:01)
1ª Zegama-Aizkorri (Copa del Mundo)
Europa-ko txapelduna ( mendi lasterketa ) (1ª Valmalenco-Valpochiavo)
1ª Artenara Trail (Copa de España) (14ª Absoluta)
España-ko txapelduna (1ª SkyMarathon Ribagorza Románica)
2ª Dolomites Skyrace (Copa del Mundo)
1ª Aramotz Mendi Lasterketa (Copa de España)
1ª Sierra Zinal (Copa del Mundo)
1ª Canon do Sil (Copa de España)
España-ko txapelduna ( mendi lasterketa ) 2011
1ª KB Alp
2ª Sentiero dell Grigne ( Munduko kopa )
Munduko kopako txapelduna 2011
1º KB Anboto ( KB-en España-ko kopa) ( errekorra 47:10 )
Euskal Herriko KB-en txapelduna (Anboto) 2011
1ª KB Peñalara (Copa de España KV)
España-ko KB-en txapelduna 2011
2ª KB Puigcampana (Campeonato de Europa KV)
Konbinatuen Europa-ko txapelduna (KB + Skyrace) 2011






2011/10/17

Goierri garaia-2011: Izaskun Zubizarreta eta Ionut Zinca txapeldun!

Nesken podiuma:
Nerea Amilibia (2.), Izaskun Zubizarreta (txapeldun) eta Elena Calvillo (3.)
Mutilen podiuma:
Imanol Goñi (2.), Ionut Zinca (txapeldun) eta Jabi Olabarria (3.)

Gazteak gogor datoz!

Fitxa teknikoa:
Izena / tokia / Data: Goierri Garaia / zumarraga / urriak 16 
Luzera: 23,5 km
Desnibela: 1500 mD+
Antolatzailea: Goierri Garaia Mendi Lasterketa Taldea
Informazio +: www.ggmltaldea.com/


Goierri Garaia mendi lasterketako perfila.
Guztira 1500mD+ 23km-tan.

EUSKAL KOPA 2011

GIZONEZKOEN SAILKAPENA:
1. WALTER BECERRA 519 p
2. ARITZ KORTABARRIA 488 p
3. AITOR CONDE 487 p
4. JESUS MARTIN 484 p
5. FELICISIMO SOLANAS 456 p

EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA :
1. AITZIBER IBARBIA 519 p
2. MONTSE VAZQUEZ 515 p
3. ANA CARCAMO 462 p

TALDEKAKO SAILKAPENA:
1. SESTAO ALPINO-GRAFSESTAO 1887 p
2. KIROLAK-GAZTEIZ 1007 p
3. GAIKAR-ZORTZIETAKO 781 p

Ionut Zinca txapeldun!

Imanol Goñi (2.)

Jabi Olabarria (3.)

Euskal kopa 2011-ko nesken podiuma:
Montse Vazquez (2.), Aitziber ibarbia (txapeldun) eta Ana Carcamo (3.)


Euskal kopa 2011-ko mutilen podiuma:
Aritz kortabarria (2.), Walter Becerra (txapeldun) eta Aitor Conde(3.)

Beteranoen podiuma: Alberto Zerain (2., 50 urte), ? (txapeldun, 45 urte) eta Jexus Zelaia (3.)

Euskal kopa-2011ko taldeen podiuma:
SESTAO ALPINO-GRAFSESTAO (txapeldunak).,
KIROLAK GAZTEIZ(2.), eta
GAIKAR-ZORTZIETAKO(3.)

Alberto Zerain mendizalea.
Aurten Mazeno mendilerroan ibili dira Nanga Parbat aldean.Bide berri bat ireki dute eta pelikula bat ere prestatzen ari dira: " Dragoi zuria? ". Ea Gasteizko Mendiko Zinemaldian ikusteko aukera dugun!

Irteera gunea.


Iñigo eta arreba.

San Migelekoa.

Marce.

Lehenengo aldapak


Antiguako baselizan jendea animatzen!

Betelu mendia.

Aupa Manttale! Aupa Iosu!

5-10´berandu iritsi zen irteerara, baina erdi bidean arrapatu gintuen!

Izazpiko aldapetan.

Izazpi parez pare.

Mendi lasterketariek arrastoa utzi zuten.

Izazpira iristen.

Izazpi ( 967 m ).

Izazpitik jeisten hurrengo helburua begi bistan: Irimo ( 901 m ).




Irimo ( 901 m )

Zumarragako helmuga

Txiparekin denborak kontrolatu ziren une oro.

Antolakuntzakoek lan handia egin zuten. Mila esker!

Aupa Gorka! Speaker moduan asko balio dezu!

Federazioko ordezkariak ere hurbildu ziren Goierri Garaia mendi lasterketara, Euskal Kopako azken proba izaki, saraik ere banatu zituzten. Mila esker!

Nerea Amilibia.
Munduko kopan 8. postuan bukatu du aurten! Ikaragarria! Zorionak Nerea!

Parte hartzaileek izerdia majo bota zuten!

Jabi Olabarria.
Munduko kopan 3. postuan bukatu zuen.
Zorionak txapeldun!

Aupa aitatxo!

Oihana Azkorbebeitia lagunekin!

Jabi eta bere kuadrila.

Jesus Martin sestaoarra 5. sailkatua izan zen.

Marce

Aritz eta Jone Urkizu azpeitiarra


Grnikarrak gogor ibili ziren!

Bukaeran festa izan zen! Aupa Ionut eta Walter!

Javi Dominguez ( Ehunmilak-2011-eko irabazlea eta Felicísimo aldageletan proba bukatu ostean.