2011/01/14

COLLARADA 2XKB martxa onean!

COLLARADAKO IGOERA AURRERA DOA!

Villanuako alkateak Collaradako igoera udaletxetik 2011ko udan antolatzeko asmoa dutela aipatu digu. Hau dela eta, entrenatzen hasi gaitezke, ez da izango eta bat ere ez makala 2000 metroko desnibela igotzea pare bat ordutan! Gogoratu, Jon Bikendik 2010eko abuztuan 2 ordutan igo zuela, eta hori aurreko egunean paliza hartuta zegoela ( Monte Perdidora Torlatik 10 ordutan egin genuen joan etorria ), bere lehen aldia zela Collarada igotzen eta bakarrik joan zela! Beraz, ondo prestaturik, ibilbidea ezagutirik eta proba baten tentsio puntuarekin 1h40´tik jeistea posible ikusten du azpeitiarrak.

Collarada ( 2886 m ) Villanuatik ( 956 m ).

 Collarada tontorrean antxitxika.

 Lazkaotarrak eta Jexus ibarratarra Collaradatik jeisten.

 Collarada ( 2886 m ).

Collaradako igoeraren perfila; 8,5 km-tan 2000 m igotzen dira!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina