2011/08/29

UTMB: Joserra Sousaren adierazpenak bukatu berritan

UTMB-2010eko argazkia: Joserra Sousa 2. eskumatik.
Besteok: Javier, Edu eta Adur.
Joserrak demaseko balentria egin du aurten; Ehunmilak-2011 37 ordutan bukatu zuen uztailaren 17an, eta UTMB-2011 37 ordutan ere abuztuaren 28an! 6 asteko epean! eta orkatila erdi-purdi!

Joserra Sousaren adierazpenak UTMB bukatu eta hurrengo egunean ( 2011-08-29, astelehena ) :
Oso gogorra izan da. Uste det ez dudala inoiz hainbeste sufritu. Azkenengo 2 km-etan aldapatxo bat zegoen eta ezin nuen berarekin. Ez zait horrelakorik inoiz gertatu. Oso gogorra benetan, oinez joan behar izan nintzen momentu horietan.

Hasierako lehen 3 denbora kontrolak oso exigenteak izan ziren; uste det 1200 bat parte hartzaile pasatu ezinik gelditu zirela. Antolakuntzakoek galbaea oso gogorra jarri zuten. Gainera 46 orduko epea izan beharrean, azkenean 43 orduko izan dugu.

Kontrol batean, 100. km-an, ez dakit zer gertatu zen baina bertatik irten eta botaka hasi nintzen, bertan sopa, coca-cola eta kafea hartu nuen, eta aurreko gaueko hotz handia gehi ondorengo beroak agian gorputzean erreakzio txarra eragin zidan.

Ekaitzaren irudiak grabaturik dauzkat, gero Morkaiko mendizale taldekoek ( Elgoibar ) ikustea nahi badute bertan botatzeko ( udaberriko mendiko astean ).

Orkatila primeran ( gogoratu Ehunmilak-en kriston bihurritua izan zuela Joserrak eta medikuak eskaiola ere jartzea nahi ziola, baina Joserrak ezetz esan zion. Medikuari ez zion aipatu UTMB zuela handik hilabete batera, bestela ez zion utziko parte hartzen! ). Koloretako bendajea ipini izan det, nire kabuz, eta ondo eutsi dit. Hala ere denbora guztian orkatila kontrolatzen joan naiz.

Gasteizko Jorge-rekin parte hartu det, eta ostiralean ( probaren hasierako egunean ), 18:00an hasiko zelakoan han hurbildu ginen gu Chamonix-eko irteera gunera. Jendeak nahiko arraro begiratzen gintuen, gizon bat azaldu zen arte. Honek proba gaueko 23:30ak arte atzeratu zela aipatu zigun. Gero apartamentoan, telebista ikusten askoz ere informazio gehiago jaso genuen antolakuntzakoen aldetik baino. Horrela probaren hasieran siestarik bota gabe eta erdi lotan irten nintzen, aho zabalik!

Antolakuntzakoeei esango nieke dorsaletan banderatxoa kentzeko ( begiratu goiko argazkia ). Banderatxoaren asuntoa ona edo txarra izan daiteke, nongoa zaren identifikatzeko balio baitu. Italian bandera españolarekin ikustean animatzen zuten, eta probako informazio transmititu, " aurrean 3 español doaz " esanez. Frantzia aldean berriz pike handia nabari da españolekin, eta kontrol batean gertatu zitzaidana nahiko adierazgarria izan zen. Osasun zerbitzuko ohe bat ikusi nuen eta bertan etzan nintzen 140 km egin ostean. Osasun taldeko emakume bat hurbildu zitzaidan eta badirudi ez zitzaiola gustatu ni zuzenean ohean etzatzea ezer esan gabe. " Bonjour " esan nion ohean nengoela ikusi nuenean, berak berriz " Bonjour ?" frantzesez ondo ahoskatuz erantzun zidan, nire formak ez zitzaizkiola gustatu argi dago, baina parte hartzaile bat guztiz nekaturik iristen denean lagundu egin behar zaio eta formak alde batetara utzi.

Hala ere esan beharra dago beste jende batekin harremana primerakoa izan zela, beti laguntzen, beti animatzen, exquisito!

Helmugaratzea izugarria izan zen. Ekaini ( semea ) dorsala ipini nion eta han sartu zen bera poz pozik eta aita zer esanik ez! Gero helmugan elkarrizketatxo bat egin zidaten, eta ea bietariko nork parte hartu zuen galdetu zidaten, nik berriz semea ikasten ari dela ( mini-finisher izan zen aurreko astean ) beste batean ere Chamonix-era etortzeko. Azkenean 37 ordu behar izan ditut UTMBa bukatzeko, Ehunmilak-en bezala ( 2500 parte hartzailetik 265. sailkatu delarik! ).

Asko eskertzea nahi det lagunek eman didaten animo guztiengatik. Telefonoz deitu izan didazuenean asko animatzen nintzen eta lagunen babesak asko lagundu dit.

Mila esker guztiei!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina