2011/12/06

XTREM APUKO ultra trail berria EH-an!

Pagasarri ( 679m ) menditik igaroko da Ultra Trail Xtrem Apuko mendi lasterketa luzea.

Euskal Herrian beste ultra trail bat dugu 2012rako: "Xtremapuko".
Maiatzaren 5ean iragarri dute antolatzaileak eta egun hauetan ibilbidea track-ean sartzen ari dira desnibela eta beste datu guztiak denon eskuragai egon daitezen. 

Fitxa teknikoa:
-Izena: Ultra Trail Xtrem Apuko
-Tokia: / Zaramillo ( Gueñes / enkarterriak )
 -Luzera: 85 km
-Desnibel +: 4000mD+ (?)
-Data: maiatzak 5 ( 06:00-22:00 )
-Izen ematea: abenduaren 15etik aurrera
-Prezioa: 50 euro (abenduak 15-apirilak 1) / 80 euro (apirilak1-20)
-Antolatzaileak: http://www.apukoigoera.com/

Animatu eta bertan ikusiko dugu elkar!

Oscar Nieto

Oscar Nieto-rekin elkartu ostean elkarrizketa aberasgarria izan genuen. Zaramilloko mendi lasterketaria eta Apuko igoeraren antolatzaileak ultra trail berri baten berri eman zigun. 85 km-ko ultra bat Euskal Herrian.

Beraz 2012rako ultren urtea izango da EHan:
-Xtremapuko (85km): maiatzak 5ean.
-Hiru Haundiak (100km): ekainaren 2an.
-Ehunmilak (167km): uztailaren 13, 14 eta 15ean.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina