2013/03/11

Bandolero-2013: Andaluciako Grazalemako zerran euripean


Fitxa teknikoa:
-Data: martxoko 2. aste-bukaera
-Tokia: Prado del Rey ( Cadiz )
-Luzera: 146 km
-Desnibel+: 5456mD+
-Parte hartzaileak: 277 irten / 114 bukatu ( % 41 )
-Antolatzailea: Club Triton

"Bandoleroak"
2013ko II. edizioan eguraldi euritsua izan genuen.
2012ko I. edizioan Jandro-k parte hartu zuen.
Prado del Rey ( Cadiz ),
UT Bandolero-ren hasiera/helmuga.

Bandolero UTaren mapa eta perfila

Bandolero UTaren datuak

Bandolero UTko ibilbidea

Parte hartzaileak dortsalak jasotzen

Parte hartzaile batzuk Prado del Rey-ko polkiroldegian sartzen

Ultreroak atsedena hartzen proba hasi aurretik,
siesta baten beharra izaten da hurrengo egunetako lo faltari aurre egiteko.

Legionarioen jarraitzailea

Paco-rekin,
74 urteko ultrero andaluza

Irteera gunea

Iganaciorekin

Camaron opilak

Pablo-rekin

Abel-Atalanta-rekin

Zeruko lainoetan euria antzematen zen

Parte hartzaileak antolatzaileen oharrak eta gomendioak adi adi entzuten.

Irteerako unea

Isidro ultreroa

El Bosque-rako bidean

Bolondres honek guk baino km gehiago egingo zituen,
2 egunetan zehar balizak kentzen eta berrizten ibili ostean.

 Paco 74 urterekin denoi erakustaldi bat ematen,
37 ordutan bukatu zuen.
( Paco-ren semearen argazkia )

Euriari eta hotzari aurre egiteko konpainia onean joaterik bezala ez dago.

Montejaque ( Malaga ) chunberoen atzean

Montejaque-tik bueltan

Egunsentia

Potzuak non nahi

Astoak alkornokeen artean

Jesus Libar aldeko "cortijo" batetik irtetzen haizeari aurre egiten.

Bolondresak sua zaintzen.
mila esker zuen berotsaunagatik!

Bolondres bat anoa zaintzen

Bolondres bat parte hartzaileen zerrendak kontrolatzen

Errekastoa nonbaitetik igaro behar,
hanka uretatik libratzeko aukera gutxi, ezta?

Libar aldeko zelai urtsuak,
arroza ereiteko apropsak.

Libar mendia ( 1265 m )


Cortés de la Frontera
Cortés de la Frontera herritik irtetzen, 70. km-an,
Libar-eko mendi zerraruntz bueltan.

Lokatza bide guztian zehar lagun izan genuen
 ( Paco-ren semearen argazkia )

Mendia urez gainezka
( Paco-ren semearen argazkia )

Paco ekaitzaren erdian
( Paco-ren semearen argazkia )

Grazalemara berriro bueltan

Jesus ubriquetarrak Jesulin gutxi ezagutzen zuen.
Mila esker zure kontu eta istorioengatik "pixa"!

Grazalema mendi zerra

Villaluenga del Rosario


Grazalema zerrara hurbiltzen
( Paco-ren semearen argazkia )

Grazalema mendi zerra ( 1500 m ), Cadiz.

Paco bigarren gauean sartuta, lokatza eta errekaren artean
( Paco-ren semearen argazkia )
Helmugan, berez 34h29´14´´ izan ziren,
argazkia geroxeago aterata baitago.

Abel-Atalanta-rekin helmugara iritsi berritan,
gure arropa bustiak ikuskatzen.

Gonzalo, Bandolero UTko 2 edizioak bukaturik, Iganaciorekin

Toreroen kartela

Mantilla bat eta Camaron-en erretartu bat

Almondigak patatekin

Arco de la Fronterako balkoia

Arco de la Fronterako eliza nagusia

Kale estuak eta horma zuriak

Eliza kaleetan sarturik


Arco de la Fronterako turistentzat denda

Andalucia bere handitasunean

Ignaacio indarrak berreskuratzen.
Mila esker txapeldun!

BANDOLEROS ULTRA TRAIL 2013

Oraingo honetan bandoleroen lurraldea aukeratu dugu mendiaz disfrutatzeko; zehazki Grazalema aldeko mendi zerra, Cadiz.

Horrela bada Andaluciako berotasuna eta argitasunarekin bat egiteko irrikitan abiatu ginen Ignacio eta biok, Bilbotik Sevillara hegazkinez, eta alokairuan hartutako kotxe batean Prado del Rey herrira.
"Bandolero Uktra Trail"eko II. edizioan parte hartzera goaz, 146 km eta 550mD+.
Ignaciok soldauzka Cadizen egin zuen, eta bertako oroitzapenak gogoratzeko parada izango du.
Baina gu "lanera" etorri gara eta aste-bukaeran denbora gutxi izango dugu "pescaito frito" edo "camarones" daztatzeko.

Prado del Rey-ra ostegun gauean iritsi ginen olibondoen usainen artean. Caicu hotelean lo egin eta hurrengo goizean, ostiralean, dortsalak hartzera hurbildu ginen hoteletik 100 metro eskasera.
Herriko enparantza nagusian kokatzen da logistika puntoa; dortsalak, irteera eta helmuga.
Horrela arratsaldeko 18:00etan irteeraren aurretik siesta luze bat botatzera joan gara herriko polikiroldegira.

Bazkaltzeko "Gallo d´Oro" pizzeria aukeratu dugu, eta bertan  Abel-Atalanta-rekin bat egin det, Ignacio lankide batekin geratu baita arratsalde pasa. Abelekin ultra ezberdinetan topo egin det, azkena iazko (2012) "Los diez mil del Soplao"n ( 125 km / 4800mD+ ). Abel mendizalea izateaz aparte kultura munduan zeharo murgildurik dabil, musika eta literatura jarraitzaile amorratua delarik.Beraz Abelekin hizketan hasi ezkero, iturri amaigabe baten aurrean aurkitzen zara. Zenbat kontu eta zenbat amets!

Pasta jaten ari ginela Baeza aldeko Fran hurbildu zaigu. Franek Leondik Cadizera kotxez egin du bidea, eta 52 urteko ultreroa gure hitz jariora lotu da. Hirurak aldarte onean bazkaldu eta herriko polikiroldegira hurbildu gara lokuluxka botatzera. Bertan Mario peruarra eta Paco malagarra bat egin det. Latinoarekin jadanik 4 ultretan bat egin det ( Peñalara-107km, Soplao-125km, Ehunmilak-168km-2011/2012 ).
Mariok Madriden dihardu biharrean, eta Nerea Martinez-en lagun handia da. Pako berriz pertsonai berezia da. 74 urterekin, bere semearen laguntzarekin, ultra ezberdinetan parte hartu du; Bandoleros-146km-2012/2013, UTMB-167km, Ronda-101km eta beste hainbatetan.

Pakoren adinari erreparatuz gorputzaren erresistetntzia urteetan asko luzatu daitekeela demostratzen da. Marco Olmo italiarra honen adibide aipagarriena da, aurtengo Transgrancanaria-83km-2013an 11. postua lortu zuelarik 66 urterekin!Gogoratu Marcok UTMB-167km 2005 eta 2006an irabazi zituela 58 eta 59 urterekin.

Erresistentziea eta adina urteen poderioz hobetzen doala dirudi, ardoa bezala. Esperientziak zerbaitetarako balio du eta.

Bandolero ultraren atarian gaude, eta parte hartzaile guztiak gure saltsan, egindako ultrak komentatuz eta aurtengo denboralirako proiektoak elkar trukatuz gabiltza.
Siesta hala nola bota dugu, eta 17:00etan plazara hurbildu gara. Lankide eta etxekoeei betiko legez, postalak idazteko erritualarekin bukatu ostean, beste ultreroekin batera herriko plazako artaldean sartu naiz.
Materiala errebisatu digute: bekokiko argia-frontala, aldatzeko pilak ( 2 gauetarako ), manta termiko, benda elastikoa ( bihurrituentzat ), txiribitoa, ur bidoia, janaria, praka luzeak edo piratak eta ganorazko gorrodun txamarra ( euriari eta hotzari aurre egiteko ) daramazkit.

Bapatean "bandolero" batzuk mozorroturik agertu dira eta petardoak botatzen hasi dira. Eskopeta, trabuko eta labanez armaturik etorri dira.
Ultra bakoitzak bere beritasuna du, eta Grazalemako honek garai bateko Robin-hood-ei omenaldia egiten die. Guda-errepresioa, bandoleroak-inbaditzaileen lapurrak eta beste historiako hainbat konturekin buruan, gaurko etxeko-lanei arreta jartzen saiatu naiz.

Hasteko eguraldi euritsua izango dugularen aurreikuspena dagoela ohartarazi digute antolakuntzatik. Beraz oraingo honetan ere txamarra jantzita eramango det.
Eguraldiaren baldintza kaskarrek, eta aurreko asteetan botatako euri jazen poedrioz ingurune guztia potzuz josita dago, Ronda ingurua batez ere. Hori dela eta Rondako tartea saihestea erabaki dute antolatzaileek, bertako errekak gainezka baitaude.
Beraz 146 km izan beharrean azkenean 129 km inguru egingo ditugu, potzu batetik bestera, plisti-plasta mela-mela eta blai-blai txiktan abesten genuen bezala.

18:20etan hasiera eman zaio Bandoleros frogari petardoen zarata lagun geneuela. Animoak osorik ditugu hasieran, baina gaua eta euria iritsi orduko panorama beste bat izango da.
Ibilbidea ederra da eta igaro beharreko herriak hurrengo hauek dira:

Bandolero UT-2013ko ibilbidearen zati bat ( Ronda-Benaojan-Jimena de Libar ) saihestu egin zenez, ibilbide berriak eremu batean ( Libar mendi zerra-Montejaque-Cortes de la Frontera ) atzera aurrera batean bihurtu zen. Horrela, aipatu bezala, batetik kendu eta besterik gehitu ostean, 129 km ingurukin konformatu behar. Kontu guzti hauek buruan dauzkagula Grazalemako mendi zerran murgildu gara iluntasunean, frontalaren argia eta MP3aren musikarekin.

Halako batean zas! Ezkerreko orkatila bihurritu det. Ez dut min handirik nabaritzen eta okerdura txiki bat izango dela pentsatu det. Baina handik gutxira pun! Ezkerreko orkatila, tibiaren hezurraren bukaeran, haitz baten kontra jo det goruntz igotzen nindoalarik. Min handia nabaritu det, baina nire pausoen erritmoan ez dute eraginik izan. Hala ere gauaren iluntasunean, sorua erreka bihurtuta nire animoak gorenean daude; disfrutatzen esango nuke. Nahiz eta ezkerreko orkatilak atentzioa eskatzen didan, momentuz ez dit trabarik egiten.

Proba hasi eta 7 ordutara ( gaueko 01:30etan ) Ignacioren telefono deia jaso det; 25. km-an proba bertan behera uztea erabaki duela jakinarazteko, euriaz eta hotzaz naskatuta. Ignacio Andaluciako giroaz disfrutatzera etorri da eta ez ultra bateko momentu zailak pasatzera.

Antolakuntzakoek Villaluengan ( 32.km ) parte hartzaileen laurdena erretiratu egin direla komentatu dute. Hau anabasa, iaz ( 2012 ) I. edizioan 300 lagunetik 2/3ak bukatzea lortu zuen, eguraldi onarekin, aurten berriz (2013) herenak bukatuko duela jakingo dugu, 277etik 114k.

Mendian eguraldiak okerrera egiten duenean baldintzak zeharo aldatzen dira, eta urte batean egun eguzkitsu batekin 100 km-ko martxa bat 15 bat ordutan egitea normaltasun batean sartzen denean, eguraldi kaskarrarekin beste 10 ordu behar dira. Euriarekin oinak bustitzen dira, hidratazioa eta jana ez da behar bezala zaintzen, hotzak giarreak gogortzen ditu, eta egun gozagarri bat zena tortura batean bihurtu daiteke.
Beraz oraingo honetan sufritzea suertatzen zen; oinak batez ere majo kolpatuak izango dira. Babak, golpeak eta bihurrituak mingarriak dira. Baina gogorrena lokatzaren eraginez ez erortzeko ahaleginak eragiten duen tentsioak asko erretzen duela da.

Libar aldeko "cortijo"an, 40.km-an, ano bat zegoen, eta bertan festa ederra izan degu. Ultraren lehen postuetan zebiltzatenekin bat egin dugu, beraiek ibilbidean bualtan baitzetozen. Guretzat 40.km-a zena, beraientzat 60. km-a zen.

Sailkapeneko lehen bostak Libarreko cortijotik Cortés de la Fronterara bidean, 60.km-a eta 66.km-earen tartean, galdu egin dira.
Berriro cortijora bueltatu dira eta antolatzaileen ordezkariekin eztabaida izaan dute: " non daude markak? " parte hartzaileak, " guk ipinita utzi genituen, agian animaliek edo hartzainen batek kendu dituzte " antolatzaileek. Azkenean, antolatzaile bat beraiekin irten da eta balizak birkokatu ditu.

Puntaren puntan ibiltzen direnak haserre zeuden, galduta ibili diren denborari cortijoan erabaki baten zain egon diren denbora gehituz 2-3 orduko atzerapena dute. Gu berriz lasai asko gabiltza, sutondoko berotasunean kafetxo bat sobao batzurekin daztatzen. Gutxitan izaten dugu ultretako izarrak gertutik ikusteko aukera, eta beraien tentsioa eta gure patsada olioa eta ura bezalakoa zen, nahastu ezinak.

Cortijotik irtetzean haizearen zurrunbiloak aurpegia jotzen ninduen, baina Montejaque-ra ( 50. km ) egunsentiaren aurretik iristea nahi nuen eta 7:00tarako Malagako herri dotorean sartu ginen.
Montejaquetik ere "Los 101 de Ronda" pasatzen da. Proba hau legionarioek antolatzen dute, eta jende andana hurbiltzen da 24 orduren epean burutzeko. Ultreroez gain BTTkoek ere parte hartzen dute, eta jadanik proba entzutetsua bihurtu da, XX. edizioa bete dutelarik. Egunen batean egin beharko dugu, eta bide batez legionarioen mistika guztia ezagutu; kornetaren tokearekin goizean esnatu, ahuntzari agurtu ... .

Malagan gaude eta pena det Ronda-tik pasatzeko aukera eguraldi kaskarrak saihestu izana. Ronda erromatar garaiko herri garrantzitsu bat izan zen. Horren lekuko bere zubi erraldoia ageri da. Rondan aurki genezakeen beste eraikuntza esanguratsua zenzen plaza oktogonala da, eta adituen ustetan Espainiako zaharreneteraikoa.

Toreroak alde batetara utziaz aldapan gora goaz, euriak bere horretan jarraitzen du eta egunsentiko lehen printzak nabari ditugu.

Bikote batekin gurutzatu naiz, eta bietako batek ingleak urratuta zeuzkalako kantzontziloak kentzea nahi zuen, baina laban batekin moztuta. Horretarako bandoleroek sarri erabiltzen zuten tresna eskatu dit.
Beste egoera batean zapatilak eta prakak erantzi eta momentu batean kendu dezakezu arropa intimo hau, baina geneukan ziklo-genesiarekin potroak izozteko gogoa inori ez zaio burutik pasatzen.
Beraz bere nahaia ondo ulertu diot, baina labanaren faltan "Mitosil" krema eskeini diot, erredurentzat oso ona baita. Uko egin dio nire eskeintzari eta handik gutxira beste ultrero batengandik lortu du bere tresna preziatua. Bejondeiola!

Lehengo cortijoan bueltan naiz. Goizeko 9:20ak dira, eta kalkuloak ateratzen hasita erritmo motela daramadala konturatu naiz: 60 km egiteko 15 ordu pasatxo! 4km orduko abiadura daramat! Martxa honetan 129 km egiteko 32 ordu beharko ditut! Baina euriak eta lokatzak erritmoa asko moteltzen dute. "Pazientzia eta inguruneaz distfrutatu" esaten diot niere buruari.

Grazalema aldean ezkerreko orkatilan izandako bihurrituak eta golpeak faktura pasatzen hasi dira. Mina areagotzen hasi zait eta aldapa beheretan haginak estutuz nihoa. Oin azpiko babek ere sufrikario honetan parte hartzea nahi izan dute, eta azken 40 km-etan robokop batean bihurtu naiz.
Horrela bada orkatila zaintzeko erritmoa jeitsi det. Momentuz ondo nihoa baina gelditzen diren 66 km-ak ondo dosifikatu behar ditut.

Cotijotik Cortés de la Fronterarako bidea urez gainezka dago, arrozal batetik igarotzen ari gara, eta gure hankak une oro blai blai daude. Jeitsieran Gonzalo ultrero euskaldunarekin gurutzatu naiz. Ordu beteko aldea ateratzen dit, eta hori 65 urte dituela. Iaz ere Bandolero proba bukatu zuen, eta majo sufrituta, gerriko minarekin ibilbide osoa oker oker egin baitzuen, baina bukatu!

Gonzalok Ehunmilak eta Euskalerriko martxa gehienak eginak ditu, lau-pabost aldiz gainera. Bere laguna den Jazinto alboan duela mendi martxalari ezaguna da, beti elkarrekin eta beti martxetan murgildurik. Irteeretan, gazteen artean daudenean, badakit gazte asko baino lehenago iritsiko direla, martxa berdina daramatelako une oro eta geldi une motzak egiten dituztelako.
Beraiengandik asko ikasi beharra dugu.

Cortés-era iristean ( 70. km-a ), eguerdi aldean ( 18 orduren bueltan ), kafesne pare bat sobao batzurekin jan eta bueltan goruntz abiatu naiz.

Jesus ubriquekoarekin topo egin det. Ez du Jesulin ezagutzen, bere lehenengo erantzuna, bistaz besterik ez. Askotan galtu oi diote prentsa arrosako pertsonai famatuagatik. Berak familiaren diru nahiak pertsonaia irentsi duela esan dit, "el padre se lo ha roabao to!"

Jesus hizlaria da, eta hurrengo 25 km-ak elkarrekin egingo ditugu aldarte onean. Jesusen kontakizunek nire via-crucis-a arindu dute, baina batez ere eman didan hibuprofenoak!

Villaluenga del Rosario-ra iristen geundelarik paprez pare Grazalema mendi zerra ageri da. Ubriqueko lagunak, Jesuek, bere arbasoen istorioekin XIX. mendearen hasierara garraiatu nau.
"El Tempranillo" izeneko bandoleroa oso famatua egin zen frantsezen aurkako ekintzetan. XIX. mendearen hasieran ( 1802-1820 ), Napoleon garaian, frantsezek Espainiako lurralde asko beraien esku zuten.
Herritarrek baina ez zituzten gogoko, frantsezek herrixka ugari erre baitzituzten Andalucian batez ere.
Honen aurrean "El Tempranillo" eta enparauek justizia beraiek aplikatzea pentsatu zuten. Horrela herri xehearen gertutasuna lortu zuten, eta frantsezak azkenik 20 urte ostean beraien herrialdera bueltatu ziren, bertakoak pakean utzita.

Jesus abeltzaina da, zaldi eta behi batzuk gobernatzen dituelarik bere lur sailetan. Baina abeltzainen bizi modua gogorra dela egiaztatu dit; datu bat besterik ez, behor batek 80 euro besterik ez du balio, animalien zaintza eta janan diru gehiago xahutzen delarik.

Hemengo nekazaritzak ere gutxi ematen du, arroza landatzeko eremuak ez baitira ugariak eta eguraldiaren menpe bizi baitira. Baina injustiziaren handiena lurrak ematen duen produktuen salneurriak merkatuek inposatzen dutela da, eta beti ejekutibo batzuen onerako, inoiz ez delarik kontutan hartzen nekazarien lana.
Gure baserritarrek ere egoera berdina bizi dute, beraz Jesusen kexak ez zaizkit arrotzak egin.

Villaluengara larunbat arratsaldeko 16:00etan iritsi gara. Grazalemako mendi zerraren bigarren pasaera falta zaigu, eta zailena egina dugu. Horretarako gaua iritsi aurretik berau igarotzea garrantzitsutazt jotzen dugunez Villaluengan salda pare bat eta kafetxo bat besterik ez dugu hartu.

Grazaleman euriak gogor bota du, azkenengo 24 ordutan bezalaxe, baina oraingo honetan 1450 metrotara goaz eta haize hotzak kaka egiteko astirik ere ez digu ematen. Baina beharra nuen eta pinu handi baten babesean, euria barra barra bazegoen ere prakak jeitsi eta Grazaleman opari bat utzi det, ia datorren urtean ongarri honek bere fruituak ematen dituen. Jesusek esan dit konifera hori Pinsapo duela izena. Bertako zuhaitz bat da, hau da endemikoa, Grazalemako zerran jaio eta bizi dena bakarrik. Jende asko etortzen da, batez ere botanikoak, zuhaitz honen berezitasunak ezagutzera.

Iluntzen hasia da. Jesusek esku larruak ateratzeko gelditu da eta bere zain gelditu naiz. Baina aurrera jarraitzeko eskatu dit, hoztu ez nedin. Arrapatuko ninduela erantsi dit.
Horrela bakarrik, Grazalema zerraren bihotzean, bandoleroen lurraldetann, ultra honetako bizipen ederrenak bizi izan ditut. Zelako lurralde ederra familiarekin txango bat egiteko. Zein berezia bere landaretza. Zein harrigarria bere publiometria; Andaluzian uretan blai!

Lepo batera iritsi naiz eta haizea guztiz harrotu da. Badakit asko ez duela iraungo, jeisten hasi orduko baretuko dela. Beraz martxa arindu eta Grazalema herriko lehen argiak iluntasunean nabaritzen hasi naiz.
Konturatu orduko Jesusen presentzia atzean galdu det. Ohiu egin diot baina ez det erantzunik jaso. Aurrera egin det, hurrengo anoan bat egingo dugulakoan.

Horrela izan da. Grazalema herrian 20:00etako kanpai hotsetikn sartu naiz. 30 bat ordu daramatzat 100 km-tan. 26 km barru nire hankek atsedena hartuko dute. Baina oraindik gau beltza eta lokatz labaina nire lagun izango ditut. Jesus laguna berriz nigandik asko urrundu da, eta anoko sartu irteeran topo egin badugu ere aurrera jarraitzeko esan dit, berak oraindik zopa bero bat atseden luze bat hartzea nahi zuen eta.
Jesus berriro ikusiko ez dudalako sentsazioa det. Xelebrea ubriquekoa, bere "pixa" eta bere abeltzain ardurekin ultretan gozatzen dakiena. Gerora jakingo det nigandik pare bat ordutara iritsiko zela.

Puerto del Boyar igaro ostean Benaoman herrixkaraino 9 km-ak luze egin zaizkit. "Ez da posible" esaten diot buruari. Beheruntz nihoa eta herrixka galdu hori ez da agertzen. Bigarren gauen sarturik gaude eta logurea ere nekeari gehitu zaio. Eskuekin makilak gogor estutzen ditut, batez ere lokatz artean ez jauzteko. Baina pare biz-pahiru alditan ipurdiak lur bustiarekin bat egin du.

Aldamenetik errepidea doa, baina antolakuntzakoek berau saihestu nahian lurrezko pistatik bidali gaituzte. Lokatzaz kokoteraino nagoenez errepidera irten naiz eta km baztean bertatik joan naiz lasai asko, aldamenetik baliza errellektanteak antzematen nituealarik.

Benaoman, 110. km-a. Iritsi naiz. Ignaciok aldiz orain dela ordu erdi alde egin du. Anokek esan didate nire zain egon dela Grazalematik igaro naizela informatu denean. Baina 12 km egiteko 4 ordu beharko nituela ez zuenez espero Prado del Rey-ra kotxez bueltatu da, bertakoei ni iristean telefonoz deitzeko aipatuz. Nire mobila bateriarik gabe gelditu da eta ezin nuen berarekin komunikatu. Beraz Benaoman-eko anokoek berarekin kontaktuan jarri naute. Ainimoak luzatu dizkit eta laister helmuga gertu nuela aipatu dit. Ibilbidea goitik behera lokaztuta dagoela esan diot, nire erritmo motelaren arrazoia agertuz.

Ignacio ez nuen arduratu nahi eta ez diot aipatu orkatilaren gora behera. Horrela azken 16 km-ak patxadaz egin det, hankak gehiegi estutu gabe.

El Bosquerako bidea erreka baten ondotik egin dugu. Ura gainezka zetorren eta une batzuetan harriskutsua ere. Errekako urek bidea bustitzen zuten eta ur jauziek iluntasunean zarata handia egiten zuten.

Bukaera ederra bezain gogorra izan da. Azken aldapa amaigabea zirudien. km batean 400 metroko desnibela igo dugu eta ultra honi amaiera emateko txapel dotorea izan da.
Prado del Rey herrira sartzean biztanleak lo zeuden, faroletako argiek bakarrik eman didate ongi-etorria. Antolakuntzako bolondresek zorionak eman didate eta argazki bat etara didate helmugako erlojuarekin.
Beraiek ere nekatuta daude. Miguel Angel antolatzaile nagusia ordenagailu mahaian burua makurtuta zeukan, lotan. Hauentzat ere bi egun luze izan dira pentsatu det.

Diploma, finisher txaketa eta domina jaso ditut. Opari hauekin eta jendearen txantxen artean hotelera abiatu naiz. Eskerrak 100 metrora besterik ez zegoela, bestela plazan bertan lo zerraldo geldituko nintzen.
Antolkauntzakoek kiroldegira lotara joateko aukera ematen zuten hotelen batean oherik gordeta ez zuenarentzat. Detaile aipagarria iruditu zait, kanpotik datorren batentzat eremu egoki bat izatea oso baliogarria da; motxilak usteko eta lo egiteko.

Hotelean sartu naizenean Ignaciok zorionak eman dizkit. Dutxan erropa lokaztu guztiak kendu eta gorputza ur epeletan botata utzi det. Babak handiak dira, eta ezkerreko orkatila zertxo bait handituta det.
Hau dela eta Ignaciorekin anbulategira hurbildu naiz, eta bertakoek bada ez-para tibia nola dudan jakiteko aldameneko herrian plaka batzuk ateratzeko proposatu didate. Villamartin-en tibia ondo dudala aipatu didate. Orduan lasaitu naiz guztiz.

Hotelera bueltatu eta hurrengo 6 ordutan lotan gelditu naiz. Ignaciok Arco de la Frontera bisitatzeko gonbidapena luzatu dit, eta arratsalde pasa hegazkina gauen baikenuen Andaluziako herri tipiko bat bisitatzeko aparada izan dugu.

Arco de la Fronterako kale estuak eta zuriak paseatu ditugu, flemenkoaren gorenera iritsi zen Camaronen irudia eta mantillak tabernetan ikusi, baina batez ere jatordu eder bat egin; entsalada fresko bat, "Camaron" opilak eta almohondigak jan ditugu. Indarrak berreskuratzen hasiak gara, hurrengo ultretan pentsatzen dihardugun bitartean. Ez dugu erremediorik!

Sevillarako bidean, aireportura iritsi aurretik, azken kuriositatea; " el papa Clemente" eta "la orden de la buena Faz" bisitatu dugu, kanpotik izan bada ere. Ignacio eta bere emaztea, Elsa, orain dela dozena bat urte gune erlijioso extremista honen goterlekua barrutik bisitatzeko aukera izan zuen.

Orduan Elsak burua zapi batekin estalia eraman behar izan zuen, gonak belaunetik behera, eta alkandorako botoi guztiak goraino lotuta. Apaizak meza altarera begira eta sinisduneei bizakarra emanez ospatu zuen. Gizonak alde batean eta emakumeak bestean kokaturik, eta latinez, nola ez.

Clemente-tarrenzat gaur egungo eliza katolikoa Jesuen benetako bidetik aldendu zen, beraiek zintzoenak direlarik, eta ez dira gutxi. Munduan zehar Suitza, FRantzia, Malasia, Kanada eta Estatu Batuetan jarraitzaileak dituzte, bai eta diru sarrerak ere.

Bandoleroek irrifarre bat lapurtu digute Andaluciataz agurtu garenean.
Lurralde hau magikoa da, kontratstez betea;
historia aberatsa, arabeen konkistatik Napoleonen inbasiora;
kultura herrikoia, flamenkoa eta zezenak;
erlijioa, Aste Santua, pasoak eta "la virgen de la Macarena";
ingurumen ikusgarria, landa zabalak, pinsapoak, arrozalak, olibondoak eta eguraldi beroa, nahiz eta batzuetan topikoa ez bete, gurera lokatz piska bat ekarri baitugu.
baina batez ere jendea, andaluz peto petoak; ikusi arte Jesus! Ondo izan "pixa"!


Ultra trail Sierras del Bandolero-2013 ibilbidean (*) eginiko denbora:

-Prado del Rey = 00 km -> 18:10 / 00h00´
-El Bosque = 10 km -> 19:00 / 01h00´
-Grazalema = 25 km -> 01:00 / 6h50´
-Villaluenga del Rosario = 32 km -> 03:00 / 8h50´
-Libar zerrako "cortijo"a ( lehen pasaera ) = 40 -> 05:01 / 10h51´
-Montejaque = 50 km -> 07:00 / 12h50´
-Libar serrako "cortijo"a (2. pasaeran )= 60 km -> 9:22´ / 15h12´
-Cortes de la Frontera =  66 km -> 11:50´ / 17h40´
-Libar mendi zerra =  71 km -> 13:10 / 19h00´
-Villaluenga del Rosario =  78 km -> 16:00 / 21h50´
-Grazalema mendi serra =  80 km -> 19:00 / 24h50´
-Grazalema ( herria ) =  98 km -> 20:00 / 25h50´
-Benamoan =  110 km -> 24:00 / 29h50´
-El Bosque = 116 km -> 01:45 / 31h35´
-Prado del Rey = 129 km -> 04:39 / 34h29´

(*): Eguraldi euritsuak sortutako ur potzuek eta luiziek ibilbidea 20 km-tan murriztea eragin zuten. Horrela Ronda ( 60. km  ), Benaojan ( 62 km ) eta Jimena de Libar ( 75 km ) herrietatik igarotzea saihestu zen. Horren ordez, Libar zerrako cortijora atzera aurrera bat burutu zen, guztira 129 bat km osatuz.

4 iruzkin:

  1. Oso gustora irakurri dut. Zorionak edu!!

    ErantzunEzabatu
  2. Aupa Natxo!
    Zu ere gustora ibiliko zinateke Andalucia aldean!

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo Edu, aspaldiko!

    Zure kronika irakurri dut. Zuk bai potroak"

    Zorionak eta laster arte.
    Albertxo.

    ErantzunEzabatu
  4. Aupa Albertxo!
    Jadanik mendi martxetan hasiko zinen ba! Billabonan adibidez? Eguraldi ezin hobea izan zela aipatu zidan emazteak, lujo bat Andaluziako azken abenturarekin konparauta.
    Ia aurten ultraren batean bat egiten dugun!
    Hurrengoa UT Muntanyes de la Costa Daurada-ra noa, 95km, 5000mD+, Prades ( Tarragona ). Salou ondoan dagoenez, eta bertan familiarekin egoteko asmoa dugunez, gertu izango det. Gainera gure laguna den Enric eta bere emaztea Montse ( txikira ) bertan izango dira, beraiek Tarragonakoak baitira.
    Gero Xtrem-Apuko ( 83km, 6300mD+ ), eta aurtengo potoloa-> Andorrako "Ronda dels cims" ( 170km, 13500mD+, 13 lepo 2500m-koak, Carros de Foc x 3 bezala ), % 20ak bakarrik bukatzen du!!!
    Uztailean Ehunmilak ( 168km, 11100mD+ ) nola ez!
    Zein da zure aurtengo egutegia?
    Ondo izan!

    ErantzunEzabatu