2018/11/17

XXV. Karakateko igoera (2018): Mayi Mujika eta Iñigo Lariz txapeldun!

Karakateko 25. igeora ( 2018 )
Arkaitz Irureta + BARREN.EUS + MORKAIKO M.E


Maji Mujika eta Iñigo Lariz elgoibartarrek
Karakate igoeraren 25. edizioko txapela jantzi dute.



Zorionak bioi!

Fitxa teknikoa:
-Luzera: 3,75 km
-Desnibel +: 700 mD+
-Antolatzailea: Morkaiko M.E. ( Elgoibar ) 
-Data: Azaroaren erdi aldean.

Aurreko edizioak hemen 
( 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 )

Karakate igoera 2018 sailkapena / clasificación


 Ainhoa Lendinez (2) eta Mayi Mujika (1)
esfortsuaren ostean berbetan.

 Iñigo Lariz aurten ere bikain!

Mayiren poztasuna eta indarra aurpegian eta eskumuturrean!

Mayi Mujika eta Iñigo Lariz elgoibartarrek erakustaldi aparta 
eman dute Karakate ( 742 m ) mendiko malda tenteetan. 
Goiz paregabea igaro dugu Elgoibarko mendi maitatu honetara 
gerturatu garen guztiok, parte hartzaile zein animatzaileak.

Aurtengo edizioak gainera 25. aldia betetzen zuen, 
80. hamarkadaren bukaeran Morkaiko Mendizale Taldeko kide batzuk 
Karakate tontorrera saltaka igotzearen ideiari bueltak ematen hasi zirenetik. 
Gogoratu lehenago, 1981. urtean Elgoibarko bi laukotek apostua egin zutela, 
ea taldekide bakoitzaren denborak batuta nor izango zen txapeldun adostuz.

Gerora, 1992. urtean, gaur egun ezagutzen dugun 
lasterketari hasiera eman zitzaion; Karakate igoera 
edo Km bertikaleko world championship. 
Ordutik hona urtero urtero azaroaren erdialdean, 
igoera gogor honek Euskal Herriko mendi lasterketari ugari erakarri ditu. 

Karakateko igoera berezia egiten duena apaltasunez egina dagoela da,
eta era berean bere aldapa gogorrak amaigabea egiten du. 
Ez dago bide jakinik, norberak nahi duen bidea hartu dezake. 
Horrela urteen poderioz hasierako distantzia, 4 km, murrizten joan da, 
eta gaur egun 3,6 km-tan dago biderik motzena, 
baina aurten Arakaitz Iruretak bide berri bat ireki du; 
" Guene " bidea, Guenetxeberri baserritarraren omenez. 
Bide honek beste 100 bat metro jango dizkio oraingo directissimari, 
beraz, datorren urteen super-directissima izango dugu probaleku berri.

Bestalde, ez dago ezer ordaindu beharrik, doan da, 
eta bukaeran txapeldunei txapelaz gain, Mausitxa gazta oparitzen zaie.
Ahaztu gabe taldeko argazkia, bai parte hartzaile bai gailurrera
gerturatu diren mendizale guztiekin.
Giro osasuntsua eta lagun artekoa ezpairik gabe!













Karakateko igoera EUSKARALDIArekin bat.

Antolatzailea: Morkaiko Mendizale Elkartea ( Elgoibar ).






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina