2018/12/18

Barcelonako 24 orduak pistan

Barcelonako 24 orduak

 Barcelonako 24 orduak pistan, ultrafondoko erronka ahaztezina!

 Herrialde ezberdinetatik etorritako jendearekin:
Finlandiarrak, catalanak eta euskaldunak bat eginez!

-Fitxa teknikoa:
-Luzera: 24 /12 / 6 ordutan egiteko gai garena
-Tokia: Can Dragó atletismoko pista - Barcelona
-Antolakuntza: Corredors.Cat
-Data: abenduaren erdi aldean

Azken urteetako txapeldunak:

-Emakumeak:
2018 Viktorija Tomaseviciene 232,930
2017 Monika Biegasiewicz 228,551
2016 Antje Krause 235,228
2016 (3) Eva Esnaola 217,537
2015 Antje Krause 212,547
2014 Karen Hathaway 221,560
2013 Jen Salter 217,753
2013 Eva Esnaola Agesta 210,860
2011 Heike Christ 215.590
2010 Emily Gelder 222,455
2010 (2) Eva Esnaola 214,666
2009 Edit Berces 179,499
2008 Cristina González 178,055
2007 Alexandra Panayotou 163,718
2006 -------------------------------
2005 -----------------------------
2004 Marta Oliveró 152,578

-Gizonak:
2018 Grant MacDonald 251,373
2017 Ruben Delgado Gil 240,756
2016 Grant MacDonald 239,791
2015 Marco Consani 256,531
2014 Stephane Ruel 252,271
2013 Pedro Serna 230,701
2012 Oliver Leu 245,314
2011 Horschig Kai 242,128
2010 José Manuel Rodríguez 223,702
2009 Horschig Kai 236,000
2008 Angel Marcos de la Mata 222,890
2007 Salvador Reig 215,373
2006 José Luis Posado 217,580
2005 José Luis Posado 223,200
2004 Edward Gallen 207,235


Edu Uribe azken km-etan

Kronika:
24 ordu korrika badira orduak,
eta atletismoko pista batean,
zer esanik ez!
Baina hori zen gure erronka,
gustoko tokian aldaparik ez!


Bada, 2018. urteko denboraldia bukatzeko
ultrafondoko beste proba mitiko baten parte hartu behar genuen,
oraingo honetan Barcelonako 24 orduak pistan.

Can Dragó izeneko pista urdina berezia da,
hiri handi bateko auzo baten erdian kokatzen baita,
eta bertan auzokideek entrenatzen baitute.
Ondoan igerilekuak ere badaude.
Kirol instalakuntza guzti hauek 1990. urtearen bueltan eraiki ziiren,
Barcelona´92-ko joku olinpikoen bueltan hain zuzen ere.

Ordutik kirolaren praktikak goruntz egin du,
eta jadanik aste-buru guztietan lasterketa ugari ditugu egutegian.

Barcelonako 24 orduak lehen bizikoz 2004. urtean antolatu ziren,
guztira 8 parte hartzaile soilik izan zirelarik.

Parte hartzaileen kopurua urtez urte:
2004 = 8
2005 = 14
2006 = 19
2007 = 28
2008 = 33
2009 = 52
2010 = 48
2011 = ??
2012 = 91
2013 = 76
2014 = --
2015 = 98
2016 = 111
2017 = 131
2018 = 121

Beraz, ultrafondoak gaur egun badu bere zoro koadrila!
Gogoratu Sparthatlon greziar probak adibidez
( 246 km / 36 orduko epean )
zaletu ugari erakartzen dituela,
eta bertan parte hartzeko hurrengo baldintzatariko bat bete behar da:
(g) gizonak / (e) emakumeak

100 km = 10 h (g) / 10h30´ (e)
120 km = 12 h (g) / 12h30´ (e)
24 ordu = 180 km (g) / 160 (e)

Baina goazen zentratzera Barcelonako 24 orduak pistan.
Proba larunbat eguerdian hasten da ( 24h / 12h ),
eta dorslak larunbat goizean banatzen dira; 9:30etatik aurrera.


Pistan antolakuntzak ano nagusi bat ipintzen du,
helmugatik 200 metrotara,
eta helmugan karpa batzuk prestatzen dituzte, mahai eta guzti,
parte hartzaileek beraien gauzak uzteko.
Bestalde, 3 orduero norabide aldaketa izaten da,
beti alde berdinera korrika egiten ez ibiltzeko.

Aurten Paco Robles lagunarekin bat egin eta Can Dragó estadioan elkartu ginen.
Pacoren helburua 180 km-tara iristea zen,
berak edizio guztietan parte hartu baitu,
eta duen esperientziarekin bere gorputza ondo ezagutzen du.

Nire helburua berriz disfrutatzea lehenik,
eta 24 ordutan zenbat km egin nezakeen konprobatzea zen;
ahalik eta baldintza egokienetan: aldaparik gabe eta ibilbide lau batean,
kasu honetan atletismoko pista batean.

Larunbat goizean gure txiringitoa antolatu ostean,
karpa, mahaia, aulkiak, janaria, edaria, erropak, mugikorra ...
eta dortsala + txipa jaso ondoren,
Paco eta biok kafetxo bat hartzera hurbildu ginen alboko tabernara.

Bide batez ondoko janari denda batean ( Condis )
azken erosketak egin nituen,
ogi-tarteko batzuk prestatzeko urdai azpikoa eta tomate batzuk
ogian buztitzeko: " pan con tomata " errezeta catalana hain zuen ere.

Kafetxoaren orduan denboraldiko abenturak elkarri kontatu berritan
Can Dragó-ra bueltatu ginen, tabernatik 100 metrotara.
Bertan jadanik parte hartzaile ugari zeuden
herrialde ezberdinetatik etorritakoak:
finlandiarrak, norveiarrak, ingelesak, frantzesak,
ukraniarrak, chekoak, alemanak,
greziarrak, italiarrak, portugaldarrak ...
eta euskaldun bat ere, nola ez!

Eguerdiko hamabiak jo berritan tiro hotsak hasiera eman zion probari.
Hasiera batean erritmoa nahiko arina zen,
eta horrela lehen orduz ordu km-ak betetzen joan nintzen,
gerora berriz gorputzari energia emateko jana eta edana eman nion,
eta alde honetatik ezin naiz kexatu,
sabela ondo landu bait nuen,
une oro 200 edo/eta 400 metroro zerbait irentsiz,
urdaiazpiko eta tomatez buztitako ogi-tarteko txikiak alde batetik,
esne-kondentsatua, arroz esnea eta yogurtak bestaldetik,
eta fruitu lehorrak ere noizean behin.
Pacoren tortilak ere probatu nituen,
eta edateko ura magnesio eta caltzioarekin.
Gauean berriz salda beroa eta kafesne ontzi batzuk noizean behin,
beti ere hotzari eta loari aurre egiteko.


Aipatu bezala, gaueko hotza kontutan hartu beharreko aldagaia da,
gorputza babestu ezean energiarik gabe gelditzen baita.
Hori dela eta bi beroki jantzi nituen, haizea mozteko bat
eta plumifero fin bat.
Horretaz gain buruan eta lepoan buff bana eraman nituen.

Estadioan speaker-ak bere lana ondo betetzen zuen,
une oro informazioa eta musika animosoa jartzen.
Baina gaueko 22:00etatik goizeko 9:00ak arte
auzokideen loa errespetatu nahian megafonia ixildu arazi zuten.
Beraz, etxetik eramandako MP3a gehi tlf mugikorraren musikarekin
belarrietan kaskoak jantzita ordu batzuk egin nituen.

Hala ere proba luze honetan beste parte hartzaile batzurekin
hitzegiteko parada izaten da,
eta herrialde ezberdinetako jendearekin ingelesez aritu ginen.

Joan Pere Gironís catalanak
12 orduko proban 82,36 km burutu zituen.

Hona hemen nire partzialak orduz ordu:

01h00´ = 9,95 Km / 9,95 km/h
01h06´= 10,94 Km /                 
02h08´= 21,45 Km / 10,51 km/h
03h08´= 30,20 Km / 8,75 km/h
04h08´= 38,08 Km / 7,88 km/h
05h08´= 45,08 Km / 7,00 km/h
6h00´= 51,30 km / 8,550 km/h azken 6 orduak
06h08´= 52,52 Km / 7,44 km/h
07h08´= 58,65 Km / 6,13 km/h
08h08´= 66,09 Km / 7,44 km/h
09h08´= 72,22 Km / 6,13 km/h
10h08´= 79,22 Km / 7,00 km/h
11h08´= 84,91 Km / 5,69 km/h
          12h00´= 89,10 Km / 7,43 km/h azken 12 orduak   
12h07´= 90,17 Km / 5,26 km/h
13h09´= 95,42 Km / 5,35 km/h
14h09´= 100,67 Km / 5,25 km/h
15h09´= 106,36 Km / 5,69 km/h
16h09´= 111,61 Km / 5,25 km/h
17h09´= 117,30 Km / 5.69 km/h
18 h00´= 121,30 km / 6,74 km/h azken 18 orduak
18h09´= 122,12 Km / 4,82 km/h
19h09´= 126,93 Km / 4,81 km/h
20h09´= 132,62 Km / 5,69 km/h
21h09´= 139,63 Km / 7,01 km/h
22h09´= 147,94 Km / 8,31 km/h
 22h55´= 154,95 Km /
 23h00´= 155,30 Km /
23h09´= 157,13 Km / 9,19 km/h
  23h25´= 159,32 Km /
  23h40´= 161,07 Km /
  23h55´= 164,14 Km /
24h00´= 165,48 Km / 10,18 km/h
24h00´= 165,48 Km / 6,895 km/h azken 24 orduak

Bataz beste lehen 6 h = 51,30 km / 8,550 km/h
Bataz beste bigarren 6 h = 37,80 km / 6,300 km/h
Bataz beste hirugarren 6 h = 32,20 km / 5,366 km/h
Bataz beste laugarren 6 h = 44,178 km / 7,363 km/h

Bataz beste 06h = 8,55 km/h
Bataz beste 12h = 7,43 km/h
Bataz beste 18h = 6,74 km/h
Bataz beste 24h = 6,895 km/h

Datuetan ikusten den bezala hasieran arintxo joan nintzen;
lehen 6 orduetan bataz beste 8,55 km/h eginez.

Ondoren dosifikatze fasea etorri zen,
bigarren 6 orduetan bataz beste 7,425 km/h eginez.

Gaua iritsi zenean loari aurre egin behar genion,
hirugarrenean 6 orduetan bataz beste 6,74 km/h eginez.

Bukaeran berriz, egunsentiarekin batera,
gorputzak berpizkunde bat izan zuen,
proba bukatzeko gogoekin indarrak berreskuratuz,
laugarren 6 orduetan bataz beste 6,895 km/h eginez.

Horrela 24 ordutan 165,5 km burutu ahal izan nituen;
100 milia hain zuzen ere.

Gustora eginiko km kopuruarekin,
baina zoriontsu bertan bizitako giroarekin.

Jaana finlandiarrarekin.

Oraindik gogoan det Jaana finlandiarrarekin bizitako ordauk,
larunbat arratsaldeko 17:00etatik 22:00ak bitartean berarekin joan bainintzen.
Baina Jaanak gauerdi aldean proba bertan behera utzi behar izan zuen,
belauneko minak ez bait zion aurrera egiten uzten.

Jaanaren erreleboa Ana portugaldarra izan zen,
baina honek ere igande gaueko 5:00ak aldera
erretiroa hartzeko erabakia hartu zuen.

Bukaeran berriz Barbara Campos eta Eva Pareja
emakumeen erritmoa jarraituz bataz besteko itxurosoa lortu nuen.
Barbarak 205,715 km bete zituen,
Evak berriz 180,602 km.

Paco Robles eta Carmen Botella

Paco Robles catalan lagunak 181,210 km bete zituen,
eta nik berriz 165,478 km aipatu bezala.


Izan untxa!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina