2022/06/25

Nahaste Borraste 2022: Elgoibarko triatloi herrikoia

 

XXXVI. NAHASTE BORRASTE 2022

Bizikletan = 7 km

25 kg-ko zakua lepoan = 400 metro

Antxitxika = 1,5 km

Mendian gabiltzanok beste kirol batzuk ere uztartzen ditugu, batzuetan bizikletarekin entrenatzen dugu, beste batzuetan antxitxika eta badira egunak igerian ibiltzen garela. Hiru kirol, hiru jarduera fisiko, helburu batekin; izerdi piska bat botatzea eta disfrutatzea. Mendian ibiltzeko oinarrizko forma lortzen dugu horrela eta eremu ezberdinetan jarduteak prestaketa integral bat ematen digu.

Elgoibarren, itsasoa faltan zaku bat hartzen dugu lepoan, eta 25 kg-ko zamarekin kaleetatik zehar 400 metro egiten ditugu, hau da 1984. urtean kirolari zoro batzuk asmatutako proba berezia. Horrela triatloi herrikoi baten historiari hasiera eman ziotelarik. 

Gerora Kimetz Elkarteak hartu zuen lekukoa, eta gaur egun tradizioari jarraituz antolatzen jarraitzen du, kirolarien eta herritarren animoen artean giro bikaina sortzen delarik.

Aurtengo 36. edizioan 30 parte hartzaile izan gara, eta txapeldunak Ainhoa Lendinez eta Iñigo Lariz izan dira.





































































36. NAHASTE BORRASTE 2022

Sailkapena:

  1. Iñigo Lariz Azkue (18:06)
  2. Ander Ariznabarreta Burunza (18:59)
  3. Gorka De La Horra (19:10)
  4. Ioritz Leiaristi Egaña (19:19)
  5. Borja Aranzabe Olano (19:33)
  6. Gorka Iriondo Alberdi (19:49)
  7. Iñigo Iturbe Ortiz de Zarate (19:56)
  8. Andoni Zubiaurre Usandizaga (19:58)
  9. Ander Arambarri Rumayor (20:07)
  10. Ion Fernandez Arakistain (20:13)
  11. Julen Cid Alcibar (20:24)
  12. Mikel Gurrutxaga Barruetabeña (20:31)
  13. Aitor Aranzamendi Iriondo (20:38)
  14. Mikel Agirrebeña (21:05)
  15. Jon Agote Larramendi (21:43)
  16. Gorka Cebrian Arregi (21:54)
  17. Antxon De La Arada Kortazar (21:59)
  18. Asier Agirregomezkorta Unamuno (22:07)
  19. Iosu Iriondo Elorza (22:22)
  20. Jabi Del Rey Eizagirre(22:23)
  21. Asier Basurto Albizu (22:25)
  22. Gorka Mir Oñederra (22:38)
  23. Iñaki Ulazia Iraolagoitia (22:56)
  24. Kepa Kastro Etxeberria (23:23)
  25. Ainhoa Lendinez Garate (23:41)
  26. Josu Zubiaurre Jauregi (24:58)
  27. Edu Uribe (25:54)
  28. Aitor Romera Irizar (26:17)
  29. Arkaitz Irureta Arrieta (26:17)
  30. Alberto Zelaia Alzola (26:18)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina