2023ko Barkley marathonek hiru finisher izan ditu:
- Aurélien Sanchez (FRA) 58:23:12
- John Kelly 2. aldiz (USA) 58:42:23
- Karel Sabbe (BEL) 59:53:33
Estatu Batuetako EE.UU) Tennessee estatuko Frozen Head parke naturalean ospatzen den proba entzutetsu honek 180 km-ko luzera eta 25.000 mD+ desnibela du. Ibilbidea arantzez eta aldapa tentez beteta dago, eta bukatzeko 60 orduko epea ematen dute.
Aurtengo (2023) 3 korrikalariekin, jadanik 17 finisher ditu Barkley Marathonek. 1986. urtetik gaur egun arte 1.000 parte hartzaileetatik 17k soilik bukatzeak, probaren gogortasuna erakusten digu.
Jasmin Paris britaniarrak 3. itzuli osatu zituen beste behin, "Fun Run", eta 4. itzuliaren bukaerara denbora muga igarota iritsi zen, 2 ordu beranduago hain zuzen ere. Bere hitzetan "aurten inoiz baino gertuago ikusi dut emakume batek Barkley bukatu dezakeela". Aurreko edizioetan orain arte ez da emakumerik izan 5. itzulian, baina etorkizunean langa hau ere beteko da.
Edizio bakoitzean 40 mendi lasterketarik soilik dute parte hartzeko aukera. Horrela, 40 hauetatik 10-12 korrikalarik maila handiko curriculama dute eta beste 28-30ak antolatzaileak aukeratzen ditu, Gary Cantrell edo bere ezizenaz ezagunagoa den "Lazarus Lake" mitikoak.
Aurten (2023) gurean ezaguna den Albert Herrero catalanak parte hartu du, jadanik bere bigarren aldia izan delarik iazkoarekin (2022) batera. 2022. urtean, hain zuzen ere, ipar horratza galdu zuen, eta 2. itzulian (5 itzuli dira guztira) kanpoan gelditu zen. Aurten berriz (2023) ur hotza edateak eragin zion eztarriko minak erretiratzeko bidera eraman du. Herrerok 4. itzulian hasteko aukera izan badu ere, datorren urtean berriro probatu beharko du. Argi dago 2023ko edizioan lehenengo hiru itzuliak bukatu izanak, "Fun Run" delakoak, finisher izateko esperantza emango ziola.
Territorio Trail irratian eginiko elkarrizketa
Albert Herrero korrikalariari.
Barkley marathon probako finisherren zerrenda historikoa:
- 1995 Mark Williams (UK) 59:28:48 (new record) (1. finisher)
- 2001 David Horton (USA) 58:21:00 (new record) (2. finisher)
- 2001 Blake Wood (USA) 58:21:01 (3. finisher)
- 2003 Ted "Cave Dog" Keizer (USA) 56:57:52 (new record) (4. finisher)
- 2004 Mike Tilden (USA) 57:25:18 (5. finisher)
- 2004 Jim Nelson (USA) 57:28:25 (6. finisher)
- 2008 Brian Robinson (USA) 55:42:27 (new record) (7. finisher)
- 2009 Andrew Thompson (USA) 57:37:19 (8. finisher)
- 2010 Jonathan Basham (USA) 59:18:44 (9. finisher)
- 2011 Brett Maune (1) (USA) 57:13:33 (10. finisher)
- 2012 Brett Maune (2) (USA) 52:03:08 (current record)
- 2012 Jared Campbell (1) (USA) 56:00:16 (11. finisher)
- 2012 John Fegyveresi (USA) 59:41:21 (12. finisher)
- 2013 Nick Hollon (USA) 57:39:24 (13. finisher)
- 2013 Travis Wildeboer (USA) 58:41:45 (14. finisher)
- 2014 Jared Campbell (2) (USA) 57:53:20
- 2016 Jared Campbell (3) (USA) 59:32:30
- 2017 John Kelly (USA) 59:30:53 (15)
- 2023 Aurélien Sanchez (FRA) 58:23:12 (16. finisher)
- 2023 John Kelly (2) (USA) 58:42:23
- 2023 Karel Sabbe (BEL) 59:53:33 (17. finisher)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina