2023/05/27

Alsace-ko ultran Maite Maiora txapeldun!

Trail Alsace Grand Est by UTMB 2023

Ultra-Trail des Chevaliers

Maite Maiora Alsaceko helmugan domina lepoan zeula. 

Maite Maiorak ultra distantziako proba berri irabazi du: 

TRAIL ALSACE GRAND EST 100 (175 km / 6200 mD+),  20h20'35'' denborarekin, 1st women & 6th overall.

Lehen edizio honetan, Alsaceko ultran (Frantzia) distantzia ezberdinak izan ziren, eta guztira 53 herrialde ezberdinetako 4600 parte hartzaile. 

Lorpen honekin gainera, Maitek UTMBrako txartela eskuratu du. Beraz, abuztuaren amaieran Chamonixen ikusiko dugu berriro goi mailako korrikalariekin lehiatzen. Gogoratu Chamonixen lorpen handiak eskuratu izan dituela, besteak beste CCCn (92 km) 2. postua 2018. urtean, eta UTMBn (167 km) 3.a 2019ean.

Trail Alsace Grand Est perfila (6200 mD+) eta luzera (175 km)

Maite, helmugara iritsi berritan atsedena hartzen.  

Maiten hitzak bukatu berritan: "EGINA. Trail Alsaziako 175 kilometroak irabazi, nahiko itxura ona, asko ikasi, bide guztian maitatua sentitzea, nire Vibram familiagatik, nire laguntzailea oso "flipaoa" eta UTMB Montblanc zenbakia irabaztea nire merituengatik.... Etorri daitekenerako prest uzten nau, ESKERRIK ASKO babesle eta kolaboratzaile guztiei”.

Alsaciako basoetatik antxikika.




Helmugako besarkada Josu eta Maiteren artean.
Konplizitatea.


Gudako pasarteak elkar banatzen.

Dena eman ostean ...



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina