2011/02/07

ALTITOY 2011 - LARIZ eta IRURETA 3.ak!!!

Iñigo Lariz eta Arkaitz Irureta elgoibartarrak 3. postuan sailkatu ziren Altitoy proba entzutetsuan! Zorionak txapeldunak!
Informazio gehiago: http://pirukeriak.blogspot.com/ Ikusi aristan batean grabatutako irudiak, ikusgarria eta beldurgarria!!!

Jendea badabil bai, jo ta ke, alde batean edo bestean urte hasiera honetan prestakuntzan buru belarri. Batzuk mendi zeharkaldiak egiten, eta beste batzuk elurretan, zeharkaldietarako sky-ekin  fondoa hartuz!

Lerro hauetan agertzen diren argazki guztiak goian aipaturiko blogetik hartuak dira. Mila esker Piru!

 Kanal batetik gora!

 Morkaiko ( Elgoibarko mendizale elkartea ) taldeko 12 partaideak. 

Kilian Jornet txapeldunarekin!


2011/01/31

EIBAR - ELGOIBAR

Neguko prestaketekin aurrera gabiltza. Oraingo honetan Eibartik Elgoibarrerako mendi zeharkaldia egin dugu. Hona hemen datuak:

-Ibilbidea: Eibar, Urko (791m), Aitzketa (709m), Akondia (749m), Garagoitxi (749m), Kalamua (770m), Morkaiko (530m), San Migel, Elgoibar, Karakate (742m), Elgoibar.

-Luzera: 25,2 km

-Desnibela: 1810mD+ / 1880mD-

-Perfila:


Eibar – 117 m ( +/- 0 m ) – 0 km - 0h00´


Urko – 791 m ( + 674 m ) – 4 km - 0h50´

Ixua lepoa – 545 m ( - 246 m ) – 5´5 km

Aitzketa – 709 m ( + 164 m ) - 8 km - 1h30´

Aitzketa lepoa – 680 m ( - 29 m ) – 8,1 km

Akondia – 749 m ( + 69 m ) – 8,8 km

Akondia lepoa – 675 m ( - 74 m ) – 9 km

Garagoitxi – 720 m ( + 45 m ) – 9,1 km

Kalamua lepoa – 667 m ( - 53 m ) – 9,4 km

Kalamua – 770 m ( + 103 m ) – 9,8 km - 2h00´

Iruiturri – 521 m ( - 249 m ) – 10,8 km

Morkaiko aurrea – 572 m ( + 51 m ) – 11,2 km

Morkaiko lepoa – 524 m ( - 48 m ) – 11,6 km

Morkaiko – 530 m ( + 6 m ) – 11,7 km - 3h00´

San Miguel – 350 m ( - 180 m ) – 13,2 km

Elgoibar – 47 m ( - 303 m ) – 17 km - 3h30´

Karakate – 742 m ( + 695 m ) – 21,1 km - 4h10´

Elgoibar – 47 m ( - 695 m ) – 25,2 km -4h30´


 Urko tontorrean ( 791 m )

Karakateko tontorra ( 742 m ), atzean Anboto ( 1331 m ) ikusten da.



2011/01/28

VILLANUA-COLLARADA-2886 KM BERTIKAL BIKOITZA - DOBLE KM VERTICAL


KM BERTIKAL BIKOITZA – VILLANÚA ( 956 m ) -COLLARADA ( 2886 m )

Badirudi aurten, Villanúako herrian ( Huesca ) km vertical bikoitz bat egiteko aukera izando dugula. Udaleko arduradunek Collaradako igoerari bultzada eman eta antolakuntza sartzeko asmoa dute.
Villanúako herriko jenedea, batez ere El Juncaral ( www.eljuncaral.com ) taldekoak lan handia egiten dute urtean zehar kirol proba ezberdinak antolatzen, hala nola: Fuente del Paco igoera ( abuztuan ), El Juncaraleko krossa ( urrian ) eta San Silvestrea ( abenduan ). Ea beraiek ere Collaradako antolakuntzan sartzen diren, eta denon artean uda garaian, Collaradako igoeraz disfrutatzeko parada dugun.

DOBLE KM VERTICAL - VILLANÚA ( 956 m ) -COLLARADA ( 2886 m )
Por fin este año, en el Pirineo parece que vamos a tener la oportunidad de celebrar un doble km vertical: “ Subida al Collarada“ en Villanúa ( Huesca ). El ayuntamiento de esta localidad oscense, cercana a Jaca y enclavada en el valle del Aragón, está valorando dar el paso en la organización de esta prueba tan significativa.
Recordemos que en toda Europa hay pocas pruebas que reúnan estas características: subir 2000 metros desde un núcleo urbano, cubriendo una distancia tan corta; 8,4 kms.
 Collaradatik jeisten dagoen ikuspegia

Barranco de Azus aldetik doan bidetik aurkitzen den kotxe abandonatua

Ahora bien, todavía el proyecto está tomando forma y quedan por definir muchos aspectos: la fecha, el recorrido, si se va a cronometrar sólo la subida, etc. Aún así Villanúa cuenta con un club de lujo: El Juncaral ( www.eljuncaral.com ), el cual organiza a lo largo del año tres pruebas conicidas: Subida a la fuente el Paco ( agosto ), cros del juncaral ( octubre ) y la san Silvestre ( diciembre ). Esperemos que los del juncaral se animen también en la organización de la Subida al Collarada, y así en la época estival podamos compartir la belleza de los paisajes de Villanúa y la amabilidad de sus gentes.



2011/01/18

EIBAR - DURANGO zeharkaldia

Urko ( 791 m )

Aurtengo denboraldian distantzia luzeko mendi lasterketetan parte hartzeko asmoa dugunez, entrenamenduak ere horiei begira eginak daude. Mendi zeharkaldiak atletismoko saioekin uztartzen hasiak gara, batik bat belaunak zaintzeko. Hona hemen, San Anton egunean, lanean libre genuelarik, eginiko mendi zeharkaldia:

 

EIBAR-DURANGO

 

EIBAR – 0 km – 0h00´

URKO – 4 km – 1h05´

TRABAKUA – 12 km – 2h30´

ZENGOTITAGAINE – 13,5 km – 3h00´

OIZ – 15,5 km – 3h43´

DURANGO – 30 km – 5h30´


 Urko azpiko lepoko azka

 Trabakuara joateko adierazlea

 Ireki berri duten pista berria. Beste bat!

 Trabakua ( 440 m )

 Zengotitagaina ( 814 m )

 Oiz-erako bidean, haize errotez inguraturik; orain dela urte batzuk ez zegoen halako erraldoirik!

 Oizerako bidean dagoen iturria.

 Oiz ( 1026 m )

 Urdaibai urrutian.

 Durango


Haize errotak, garapen iraunkorra ala mendiaren suntziketa?











2011/01/14

COLLARADA 2XKB martxa onean!

COLLARADAKO IGOERA AURRERA DOA!

Villanuako alkateak Collaradako igoera udaletxetik 2011ko udan antolatzeko asmoa dutela aipatu digu. Hau dela eta, entrenatzen hasi gaitezke, ez da izango eta bat ere ez makala 2000 metroko desnibela igotzea pare bat ordutan! Gogoratu, Jon Bikendik 2010eko abuztuan 2 ordutan igo zuela, eta hori aurreko egunean paliza hartuta zegoela ( Monte Perdidora Torlatik 10 ordutan egin genuen joan etorria ), bere lehen aldia zela Collarada igotzen eta bakarrik joan zela! Beraz, ondo prestaturik, ibilbidea ezagutirik eta proba baten tentsio puntuarekin 1h40´tik jeistea posible ikusten du azpeitiarrak.

Collarada ( 2886 m ) Villanuatik ( 956 m ).

 Collarada tontorrean antxitxika.

 Lazkaotarrak eta Jexus ibarratarra Collaradatik jeisten.

 Collarada ( 2886 m ).

Collaradako igoeraren perfila; 8,5 km-tan 2000 m igotzen dira!

2011/01/11

ELGOIBAR - ARANTZAZU zeharkaldia


 Karakate ( 742 m ), Elgoibartik hasita 4,2 km

ELGOIBAR - ARANTZAZU

47 km / 2200 mD+

2011ko denboraldiari hasiera emateko, eta gabonetako turroiak alde batera utzi nahian, Elgoibar - Arantzazu mendi zeharkaldia egin genuen 2011ko urtarrilaren 7an. Zeharkaldian zehar eguraldi haizetsua izan genuen, eta lasterka egin beharrean oinez egin genuen, lasai asko. Hona hemen datuak:


 
 
Atxolin ( 864 m ) mendian, 7 km , Jexus Mari Alberdi azkoitiarra ere, 80 urtekoa, bazebilen.
Gurutze bakar ( 898 m ), 8,2 km

Irukurutzeta ( 895 m ) aldean, 8,5 km, Elgoibarko txirrindulariekin ere bat egin nuen.

Elosuko gaina ( 565 m ),  13,5 km 

Gorlako gaina ( 590 m ), 16 km 

Luberrieta ( 600 m ) - 20 km

 Deskarga ( 492 m ) - 22 km

Arranoaitz ( 850 m )- 27 km

Oregi ( 913 m ) - 29 km

Korozti mendi ( 947 m ) - 29,5 km

Korozti mendiko buzoia ( 947m )

Udanako gaina ( 515 m ) - 37 km

Bizkorretako gaina ( 1150 m )- 44 km

Arantzazu ( 800 m ) - 47 km

2010/12/16

EHUNMILAK 2011 - Izen ematea martxa onean!

EHUNMILAK 2011ko izen ematea aurrera doa. Jadanik hilabete igaro da izen emate epea ireki zela, eta Ehunmilak-en 79 bat parte hartzaile daude, Goierriko bi handietan berriz 15. 


Iosu Elejalde eta Iosu "Mantxale", zuek bai gogorrak!

Anoak janariz eta edariz gainezka! Goserik behintzat ez degu pasatzen!

 Xavi Jazkue ganiako bidean. 2011ann ere badator!
Trikitilariak Zargoaten (Elgoibar) animatzen. Mila esker!

Elgoibarren bizi den Jose Luis Diez, ea datorren urtean elkar ikusten dugun, makina!
Karakateik (Elgoibar) dagoen ikuspegia; ezkerrean Udalaitz eta eskuman Anboto.


"Fali", Tolosako anoan, irailean Tor de Geants-en parte hartu zuen, 336km-ko italiar proban!

Beasainen eginiko azken bilerako (2010-11-25) gai aipagarrienak hauek izan ziren:

-ORDU MUGAK:
Ehunmilak-eko lehen partea ( Beasain - Amezketa ) ordu muga batzuk txikitu egin dira, parte hartzaileak arinago joan daitezen, eta nolabaiteko galbae bat egiteko; bigarren zatia ( Aralar-Aizkorri-Beasain ) aldiz, ordu mugak zabalagoak dira. Ordu kopuruak beti ere iazkoak bezala mantentzen dira: Ehunmilak-48 h / G2H-30 h.

-ARAUDIA:
Parte hartzaileek proban izen ematerakoan araudi bat jarraitu beharra dute, eta epaileek esaten dutena bete behar dute. Hau da, parte hartzaile batek probako araudi baten kontra egiten badu, epaileak probatik kanpo utzi dezake. Adibideak:
-Parte hartzaileak kanpoko laguntza jaso ezkero. Parte hartzailearen jarraitzaileek laguntza ematea: jana edo edana, masajeak, lo egiteko tokia ...
-Parte hartzailearen osasun egoera larria bada. Kasu honetan kontroleko medikuak parte hartzailearen osasun egoeraren berri probako epaileari emango dio eta azken honek erabakia hartu. Kontrolean medikurik ez balego, Gurutze Gorriko herizainak txostena egiteko ahalmena izango du.
Arautegiak ere aipatzen du parte hartzaileek oinarrizko materialea eraman behar duela, eta probako epaileek materiale hori ikuskatu dezaketala. Datorren urterako kontrolak areagotu egingo dira, bai irteera eremuan, bai anoetan, bai kontrol mugikorrak ibilbidean zehar.
Bestalde, arautegiaren kopia bana ano edo eta kontrol eremu guztietan egongo da.

-IZEN-EMATEA:
-600 parte hartzailerentzat kupoa egongo da probakoitzean ( Ehunmilak / Goiherriko 2 handiak ).

-IBILBIDEA:
-Markaketa: Balizak: erabili ziren 6.000 balizatik 4.500 berreskuratu dira, baina 1.500 desagertu. Diru galera da, eta ahal bada denak berreskuratu behar dira.
-Ibilbideko eremu bereziak: toki batzuetan markaketa zehatzagoa izango da, adibidez Aralarren, hari bat jartzeko asmoa dago, bertatik parte hartzaile batzuk gauez igarotzen dutelako, behe lainoa sartu ezkero galtzeko arrisku handia dagoelako, eta parte hartzaileen nekeak erreflejoak zailtzen dituelako. Beraz, haria parte hartzailearentzat baliza mota egokiena jotzen da.
-Aldaketak: ibilbideko toki batzuetan aldaketak egiteko aukera proposatu zen, beti ere distantzian eta desnibelean gora-behera handirik ez badu suposatzen. Adibidez:
-Elgoibarren, Irukurutzetatik Azkaraterako jeitsieran, hasieran dagoen malda malkartsua sahiesteko beste pista bat erabiltzeko aukera.
-Sasietan, ibilbide zatar bat sahiestu behar da ( gas-bidea, errepidea, ... ) eta piñadi baten erditi pasatzea proposatu da, bertako sasiak garbituz.
-Ibilbide alternatiboa: oraingo bileran ez zen hitzegin, baina gogoratu beharra dago aurrekoan ( 2010-10-23 ), Aralarren bide alternatiboa egongo dela aipatu zela, baina berau erabili ahal izateko lehen parte hartzailetik hasita izan behar da. Hau da, lehen parte hartzailea pasatzen den tokitik beste guztiek pasatu behar dute.


-PARTE HARTZAILEAK: bakoitzeko 120 ( Ehunmilak )/ 75 ( G2Handiak )

-POSTPRODUKZIOA: probako irudi batzurekin DVD bat montatu da, materiale hau udaleei igorriko zaie probaren aurkezpen gisa, eta horretaz gain memoria bat ere helaraziko zaie.

-DORSALA: hobetu beharra, parte hartzaile batzuk apurtuta ekarri baitzuten helmugara.

-SARIAK: iaz ez zen txapelik egon, aahaztu egin zitzaigun! aurten bai!