2017/02/10

Gorbeia suzien 2017 Europako skyrunning txapelketa

http://www.gorbeiasuzien.com/luis-alberto-hernando-y-andrea-gil-vencen-en-una-gorbeia-suzien-ternua-espectacular-proclamandose-campeones-de-la-skyrunner-national-championship/
 
Europako txapelketa bi urtetik behin jokatzen da eta azken bi edizioak EHn izan dira. 
Oso handia da hori. 2015ean Zegama-Aizkorri izan zan eta orain Gorbeia Suzien
Horrek mundu mailan jartzen gaitu. Berezitasuna, herri txikiak mundu mailan.

Gorbeia Suzien ( 30 km / 2400 mD+ ) 2013ko edizioa
 
Iazko irabazleak: Luis Alberto Hernando burgostarra eta Andrea Gil Extremadurakoa. 
Podiumeko euskal korrikalariak: 
Hassan Ait Chaou (2) eta Aritz Egea (3); Maria Zorroza (2) eta Aitziber Ibarbia (3).

GORBEIA SUZIEN TERNUA 2017, 
 EUROPAKO TXAPELKETA



Gorbeia Suzien Ternua Europako Txapelketa izango da aurten, Sky modalitatean.

ISFren Skyrunner® National Series
Spain, Portugal & Andorra zirkuituko proba izaten segituko du: 
sky modalitateko 5 lasterketetan egutegiko azkena izango da Zeanurikoa.

Zeanuri, 2017ko otsailaren 10a

6. edizioa berritasunez beteta dator Zeanuritik (Bizkaia): Gorbeia Suzien Ternua mendi-lasterketa Europako Txapelketa izango da 2017an SKY modalitatean.

Ultra, sky eta bertikal modalitateetan, lasterketa hauek osatuko dute Europako 2017ko txapelketa:

- ULTRA
- uztailak 8 – *High Trail Vanoise, 68 km, Val d’Isère, Frantzia

- SKY
- urriak 7 – Gorbeia Suzien SkyMarathon®, Zeanuri, Euskal Herria

- BERTIKALA
- Urriak 13 – * Vertical Kilometer® Grèste de la Mughéra, Limone sul Garda, Italia.

Horrez gain, ISFren Skyrunner® National Series Spain, Portugal; 
Andorra zirkuituko proba izaten segituko du Gorbeia Suzien Ternuak. 5 lasterketak osatuko dute sky modalitateko zirkuitua eta egutegiko azkena izango da Zeanurikoa:

– 2017/03/12. Tres Valles - Sierra de Francia (La Alberca, Salamanca) 35 KM / +2100 Mts

– 2017/05/14. Marató de Montserrat (Collbató, Bartzelona) 42 KM / +2.550 Mts

–2017/07/31. SkyRace Comapedrosa (Arinsal, Andorra) 21KM / + 2.280 Mts

– 2017/10/01. La Vara Trail (Caravaca de la Cruz, Murtzia ) 42KM / +2900 Mts

–2017/10/07. GORBEIA SUZIEN (Zeanuri, Bizkaia) 31KM / +2400 Mts
 Perfila

Ibilbidea
Azken 5 urteetan bezala, nazioarteko, nazioko eta Euskal Herriko mendi-lasterkeri onenak biltzea espero du Gorbeia Suzien probak. Europako Txapelketa izango dela jakin eta berehala, besteak beste, Aritz Egea Ternuako kide urretxuarrak jakinarazi du aurten ere gurean izango dela: “Errekonozimendu internazionala. Berriz joan behar!” adierazi du korrikalariak.

Urriaren 7an, Zeanurin ikusiko dugu elkar!

Ainhoa Lendinez

Komunikazio arloa

696874842

www.gorbeiasuzien.com

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina