2010/09/11

COLLARADA 2X2 km BERTIKALA - COLLARADA DOBLE KM VERTICAL


Collarada ( 2886 m ) tontorrean, 2h23´tan igo nuen Villanuatik, 2016 m-ko desnibel + eginez. Jon Bikendik 2 ordutan igo zuen abuztuan.



Collarada ( 2886 m ) tontorrera iristen ari nintzela parapente bat agertu zen.


COLLARADA 2x2 km BERTIKALA

11:06 ( 0h00´ ), Villanua ( 956 m ), Collarada 2x2 km bertikala egiteko irten naiz. 2 bidoi urez beterik, barrita bat, telefono mobila eta argazki kamara motxilan daramat. Jende gehiago espero genuen irteera tokian ( Turismo bulegoaren ondoko iturrian ), baina azkenean jendea liatuta ibili da eta ni bakarrik agertu naiz. Disfrutatzeko gogoa lagun izango det behintzat.

11:27 ( 0h21´ ), Los Moscachos ( 1250 m ) aldetik Barranco de Azus ( PR-1.1 ) aldera lasai iritsi naiz, indarrak neurtzen. Bero egiten du, 22º.

11:46, ( 0h40´ ) Barranco de Azus ( 1400 m ) aldean abandonaturik dagoen kotxe gorrira iritsi naiz. Aldapa tente orain hasten da.

12:04, ( 0h58´ ) La Trapa ( 1750 m ) aldera iritsi naiz. Bikendik 55´tan igo zuen, baina ibilbide piska bat luzeago bat aukeratuz ( PR-1 ). Jonen erreferentziak igoera guztian lagundu didate.
12:14, ( 1h08´ ) La Trapa gaienko kanala ( 1900 m ) igaro berri det. Hemendik Collarada ( 2886 m ) mendiaren tontorra agerian dugu. Gora noala parapente bat ikusi det. Jendeak disfrutatzeko modu ezberdinak aukeratzen ditu!

12:51, ( 1h45´ ) goiko lautadatxora iritsi naiz ( 2400 m ) harri koskorrez beteriko azken malda eta gero tontorreko kanala bakarrik falta zait.

13:29, ( 2h23´ ) Collarada ( 2886 m ) mendiko tontorra. Kanaleko azken zatian mendizale ezberdinekin bat egin det. “ Valla ritmo que llevas! “ esan dit batek, begiratu eta nagusitxo zela ohartu naiz, “ ya me gustaria a tu edad andar como tu! “ erantzun diot.64 urte zituela erantzun dit, eta emaztearekin batera azken metroak egiten ari ziren. Tontorrean Iruñeako mendizal batzurekin berriketan egon naiz ( 5´ ), saltaka nola igo dudan galdetu didate. Beraiek ere illobaren bat badute mendi lasterketaria, beraz ez dira hainbeste harritu. Motxila neraman barrita jan, ur tragoskada handi bat eran bidoitik eta tontorreko argazkia aprobetxatu det bitartean.

13:34, ( 0h00´ jeitsieraren hasiera ). Collarada ( 2886 m ) tontorretik beruntza abiatu naiz. Naparrak berriz, beraien ogitartekoak jaten jarraitu dute, Canfranc-etik etorri dira, eta guztira 5h15´behar izan dute tontorrera iristeko.

14:28, ( 0h54´ ) La Trapa aldera iritsi naiz kanala igarota. 4 orduren baitan Collaradako igoera eta jeitsiera burutzeko aukera dudala ohartu naiz. Pizgarri honekin abiadura arindu det, eta Azus-eko barrankotik ziztu bizian igaro naiz. Azken metroetan beroa nabaritu det ( 26º ), eta eztarrian egarri aztarnak agertu dira. Mendi buelta honetarako neraman ur guztia ( litro 1 pasatxo ) agortu zait, eta azkenengo 2 km-ak luzetxoak egin zaizkit.

15:06, ( 1h32´ ) Villanua ( 956 m ) herriko turismo bulegora iritsi naiz, eta zuzenean iturrian egarria hasetu det. Guztira 4 ordu behar izan ditut; 2h 23´ igoera + 1h 32´ jeitsiera + 5´ tontorrean = 4 h. Jon Bikendik 2 ordutan igo zuen! Ea nork hobetzen duen marka hori! erronka mahai gainean dago jarrita, animatu zaitezte!

Datorren urtean jende gehiago elkartu ahal izateko, agian data aldatu beharko genuke, eta udako garaian egin, jende gehiago bait dago orduan.
Jadanik Collarada 2x2 km bertikalaren lehen harria nimatu datorren urterako!

Edu Uribe ( 2010-09-11 )



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina