2010/10/01

EHUNMILAK 2011 martxan da!


Imanol Aleson, Ehunmilak-2010eko irabazlea, helmuratu berri. Ea 2011ko edizioan hire marka ontzeko gai haizen; 25h15´, egin zuan eguraldi euritsuarekin!

Adur Juaristi Irukurutzeta aldean ( Elgoibarko itzulian ). Ehunmilak Irukurutzetatik 35. km-an igarotzen da, gabez.

Ehunmilak-en 2. edizioak 2011-07-16an emango dio hasiera.

Beasainen eginiko bileran (2010-09-29), argi gelditu zen datorren urtean Ehunmilak berriro ospatuko dugula. Ibilbideko herri ezberdinetako partaideek aho batez hartu zuten erabakia, bi urtean behin egiteko planteamendua mahai gainean jarri bazen ere. Lehenengo edizio hauetan urtero egiteko arrazoi nagusia Ehunmilak proba mendi lasterketetako egutegian asentatzea behar duela aipatu zen, eta horretarako sponsorrekin eta kontaktu ezberdinekin eginiko lanak jarraipena izan behar duela.

Bestalde, izen ematea Azaroaren erdi-bukaera aldean irekiko dela baloratzen ari da. Izena emateko orduan, parte hartzaileen kopurua 1000tik 600era jeistea bi frogetan ( "Ehunmilak" eta "Goiherriko 2 haundiak" ), probako egunetan mendizale guztiak hobeto kontrolatu ahal izateko.

Ibilbideari dagokioenez, eguraldi txarrari aurre egin ahal izateko ( aurten Aralarren gertatu den bezala ) ibilbide alternatibo bat ezartzea aipatu zen, erabiliko ahal izango dena lehen parte hartzailea ibilbide nagusitik igaro ez bada betiere.

Amaieran, Ehunmilaken inguruan dokumental bat egiteko asmoa dagoela azaldu zen. Mendi lasterketarien egunerokotasuna jasoaz ( entrenamenduak, iritziak ... ), ibilbideko imaginak e.a.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina