2011/11/14

Karakateko igoera azaroaren 19an, larunbata, 11:00etan!


Karakate ( 742 m ) Elgoibartik.


Karakateko igoeraren berezitasuna ibilbidea librea dela da; ez dago markaturik.
Argazkian ohiko bidea horiz margoturik agertzen da, gorriz "Piru"ren bidea eta urdinez gasbidea; zuzenagoa baina malkartsuagoa!
Baldintza bakarra tontorrera iristea da!

Jadanik ate joka dugu Euskal Herriko mendi lasterketarik zaharrenetarikoa; 1993an sortua.
Aurten Elgoibarko Karakateko igoerak XVIII. edizioa betetzen du.
Errekorra mutiletan Haritz Kortabarria ( 29:00´ ) arrasatearrak du ( 2006 ),
eta nesketan Maite Maiora ( 35:45´ ) mendaroarrak ( 2010 ).
Denboradari amaiera emateko parada ezin hobea da Karakateko igoera.
Zatozte Elgoibarrera disfrutatzera.
Bukaeran Morkaiko MT-ak bazkari eder bat prestatzen du parte hartzaile guztiontzat.
Doan da!!!

XVIII. Karakateko igoeraren fitxa teknikoa:
-Data: 2011-11-19 / 11:00tan
-Luzera: 4 km ( ohiko bidetik )
-Desnibel +: 700 m
-Irteera tokia: Foruen enparantzan, Elgoibar.
-Izen ematea: Foruen enparantzan, gutxienez 30´ lehenago, doan.
-Antolatzailea: Morkaiko MT ( Elgoibar )
-Informazio +: http://www.morkaiko.net/

Karakateko igoeraren errekorrak hauek dira:
-Emakumeak: Maite maiora ( 2010 ) = 35´45´´
-Gizonak: Aritz Kortabarria ( 2006 ) = 29´00´´
Animatu zaitezte! eta bertan ikusiko gara!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina