2012/03/19

Alto de Sil-en ( Leon ) Ohiana Kortazar txapeldun eta Ionut Zinca 2.!

Ohiana Kortazar eta Marco de Gasperi "Alto de Sil"-eko podiumean.

Alto de Sil-en ( Leon ) ospatu berri den mendi lasterketan Ohiana Kortazar eta Marco de Gasperi txapeldun suertatu dira. Mutiletan bigarren sailkatua Ionut Zinca izan da.

Jarraian Euskadi Irratian, Hiru Erregeen Maila saioan, Aitor Elduaien-ek Ohiana Kortazar-i eginiko elkarrizketa aipatuko dugu ( 2012-03-18 ):

Aitor Elduaien (AE ): Ohiana Kortazar arratsaldeon! Zorionak!

Ohiana Kortazar ( OK ): Eskerrikasko!

AE: Leon-en, Alto de Sil proban, iaz bezala, garaipena! Ondo? Eroso? Zaila izan da?

OK: Egixa esanda sufritsu dot, baina badakizu horrelakoetan ezin zarela sekulan ere errelajau eta ni ondo ematen juan naiz, bada ezpada be, baina azkenian bukaerako denborak ikusitta, zenbat etara dotsat 2.-ari, nahiko eroso.

AE: 20´ 2.-ari, ordu erditik gora 3.-ari, diferentzia handiak dira. Horrek esan nahi du zu oso oso fuerte zaudela.

OK: Espero naban baino askoz ere indartsuago sentidu naiz, eta oso freska bukatu det lasterketa. Orduan pozik nago, ze lesio batzuk tarteko pretemporada hasiera nahiko aldrebes nabil, eta egixa esanda motibau desta.

AE: Ibilbide ofiziala: 29km / 1500mD+ bueltan, baina badakit aldaketaren batzuk ere izan dituzuela. Kontaiguzu zer nola aurkitu duzun.

OK: Ibilbidea azkenian ixa 32km-koa izan da, eta zuk esandakoa baino 200mD+ gehixao ( guztira 1700mD+ ).

Eguraldixa holakua egin dau, atzo bertan ( larunbatean ) elurra botatzen hasi zen eta elur dexente euki dou, 15 bat zm-ko kapa bat, bastante, baina polita zauan korrika eitteko.

Ni “ a priori “ ez naiz ondo moldatzen elurretan, edo ez da ondoen etortzen jaten baldintza bat, baina gustora ibili naiz, oso politta zauan korrika eitteko.

AE: Badakit hurrengo igandean ( 2012-03-25 ) “ Mont-ventux “-era ( Frantzia, 46km ) zoazela, eta agian elur baldintza aurkituko duzula, eta hara begira ere test oso on bat izan dela honako hau.

OK: Bai, eta gaitera orain dela aste batzuk Euskal Hrrixan izan genuen hotz bolada horrekin, elurra izan genuen, eta elurretan entreinatzeko beste erremediorik ez genuan euki, ba hori ere ondo etorri da.

AE: “ Zuzenien “ ( Azpeiti-Xoxote, 850mD+ / 2,8km ) irabazi zenuen, orain “ Alto de Sil “-en ( Leon, 1700mD+ / 32km ) irabazi duzu. Horrek adierazten du aurre-denborada oso ondo prestatu duzula.

OK: Egixa esanda bai, ze hurrengo aste-buruan Mont-ventux-en 46km izando dia, eta 32km-tik 46km-ra asko dago, baina behintzat pozik, esperantzakin nago, ze ondo bukatu dot beste lasterketak, eta ( Mont-ventux-en ) irabazi ez dakit. Han bai espero det nibel gehixao egotia, gaur be bazeuan, baina bueno. Baina 32km-tik 46-km-ra, 4 km, asko igartzen da. Baina ikusten dot nik uste naban baino puntu hobian nauala.

AE: Ba Ohiana zorte on eta zure berrien zain gelditzen gara.

OK: Eskerikasko!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina