2012/04/22

LAKA-ko mendi lasterketan Baigura-n (897m) gora!


 Baigura mendian ( 897 m ) gora Laka-ko mendi lasterketan;  
Ortzaize ( Behe Nafarroa ).
 Laka-ko perfila

  Laka-ko ibilbidearen mapa
LAKA-ko mendi lasterketa

Fitxa teknikoa:
-Luzera: 21 km
-Desnibel +: 1400mD+
-Tokia: Ortzaize ( Behe Nafarroa )
-Data: 2012-04-22
-Parte hartzaileak: 322

Iparraldera mendi lasterketa bat egiteko km batzuk egin behar dira, eta askotan alde batera uzten ditugu. Sara-n 2009an egon ondoren euskal Pirineoko mendi berdexkak dastatzeko gogoa banuen.

Horretarako Behe Nafarroako herrixka txiki batetara joan beharra zegoen: Ortzaize. 2 ordu kotxez gidatu ondoren Baigura (897m) magalean dagoen ingurune idilikora iritsi naiz. Laster ezagun batekin egin det topo; Josu Ansoain beratarra, makina bat probatan elkar ikusitako. “Manttale” taldekoak Bera-ko mendi lasterketa prestatzen ibili ziren aurreko domekan, eta oraingo honetan lasai asko dabil, nahiz eta bizkarreko minak entrenatzeko denbora handirik utzi ez badion.

Hala bada lasterketari hasiera eman eta Baigura mendi lerrora jo dugu zuzen. Ederra da benetan hemendik ikusten den paisaia. Gainera euririk ez du egiten, nahiz eta bidexka guztiak lokaztuta egon, eta gustora goaz mendian barrena. Ibilbidea gozatzekoa da, eta horrela amets baten moduan 21 km-ak burutu ditugu. 
Izan untxa!
 Irteera gunean parte hartzaileak, guztira 322, dorsala jasotzen.
Mediku agiria ere eskatu digute, nahiz eta 21 km-ko proba bat izan.
 Lasterketariak lehenengo izerdi tantak botatzen.
Zerua behintzat oskarbi zegoen!
 Baigura mendiko gailurrerian zehar.
 Baigurako antenak gertu nabaritzen dira.
 Baigura tontorretik igarotzen, 8,7. km-an. 
Guztira 21 km egin behar genituen.
Parte hartzaile bat Ortzaize-ra helmugaratzen.
Adina ez da muga bat borondatea dagoenean.
Eutsi gazteak!
 Helmugara iritsi berri.
 Nesketan 3. sailkatua.
 Gernikarrak ere gerturatu ziren.
Datorren igandean Arratzu-Urdaibai-n elkar ikusiko degu berriro.


 Maiatzaren 13an Herri Urrats-en disfrutatzeko aukera ederra dugu.
Zatoz Senpere-ko aintzirara, zatoz Herri Urrats-era!

 Sylvain Court eta Valerie Garre txapeldunak sariak jasotzen.
Podiuma:
Neskak:
 1-Valerie Garre: 2h11:01
2-Claire Dubes: 2h15:05
3-Celine Ringeval: 2h:22:07
Mutilak:
1-Sylvain Court: 1h43:28
2-Claude Scots: 1h49:29
3-Guillaume Levoy: 1h50:54
 Sari banaketa.
 Txanpaina gustora sartzen da bukaeran!
Josu Ansoin-ekin ( eskuman ) solasean.
Abuztuaren bukaeran UTMB-n elkar ikusiko dugu!
Izan untxa!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina