2012/07/03

Ehunmilak prestatzen pirineoetan: Carros de Foc


 Javier Ugalde Pirineoetan

Carros de Foc-2013
Josu eta biok Restanca ( 2160m ) aterpera iristen,
Catalunya-ko Pirineoetan.
Carros de Foc-2012
Ehunmilak-2012 bertan dugu. Hau dela eta 3 lagun ( Javier Ugalde, Josu Artetxe eta Edu Uribe) Pirineoetara hurbildu gara azken prestaketa lanak burutzera. Aitzakia "Carros de Foc" proba ospetsua izan da. Gu hala ere, probatik kanpo ibili gara, forfaith gabe. Carros-eko ibilbidea zirkularra da eta norberak erabakitzen du nondik hasi. Gu azken orduko erabakia izan zenez ez geneukan ez forfaith-ik ez track-ik ez eta ganorazko maparik. Kontutan izanik pinturazko markak besterik ez daudela, gaueko orientazioa nahiko zaila da. Guri horrek asko eragin zigun, denek erabiltzen duten norabidea ( erlojuaren kontrakoa ) alde batera utzi eta beste alderuntz egin baikenuen.
.
Horrela hurrengo ibilbidea osatu genuen: Goizeko 4:30etan hasirik
Restanca aterpea (2125), Colomers aterpea ( 2200m ), Saboredo aterpea ( 2320m ), Amitges aterpea ( 2200m), Mallafre aterpea ( 2030m ), coll Saboredo ( 2710m ), Josep Maria Blau aterpea ( 2260m ), Colomina aterpea ( 2340m ), Estany Long aterpea ( 2080m ).
Guztira: 17h20´, 60km eta 4500mD+ko ibilbidea osatu ondoren coll Contraig igaro gabe gelditu ginen.

Gaua iritsi zen eta nekeak Estany Long-en azpian dagoen bordan lo egitera behartu gintuen. Gauean jarraitzeak arrisku maila areagotzen zuen, eta plana hurrengoa zen: Estany Long-en 22:00etatik 4:00ak arte lo egin eta jarraitzea, baina gaueko ordu txikitan esnatzean ekaitza hasi zen eta eguraldi kaskarrarekin ez jarritzea erabaki genuen 18 bat km faltan.
Gustora gelditu gara hala ere 2000 eta 2700 metro bitartean egon bait gara egun oso bat, eta aklimatzaio honek indarrak emango dizkigu Ehunmilak-erako.
Carros de Foc datorren urterako zintzilik gelditu zaigu, eta orduan proban izena emanda ( forfaith-akin ) eta track-akin abiatuko gara.

Javier
Colomers-eko aterpe zaharra




















Estany Long azpiko bordatik irtetzen, goizeko 6:00etan. Coll Contraig igotzeko asmoarekin, baina ekaitzak arriskua areagotuko zuenez, eta Ehunmilak-erako ez genuelako bihurriturik edo beste lesiorik izan nahi, zeharkaldia bukatzutzat eman genuen. Ondo izan!








1 iruzkin:

  1. Aupa trikote!

    Prestakuntza ezin hobea. Tokia ezagutzen det eta benetan izugarri polita da.
    Beasainen ikusiko gara.

    ErantzunEzabatu