2012/08/25

GRP-240km: Josu, Javier, Enric eta Edu erretiratuak! GRP-160km: Andasto (37h), David-Ines (45h) bukatu dute! GRP-80km: Albertxok 21 ordutan bukatu du!

 Josu, Javier, Enric eta Edu.
Behean Pau txapelduna!

 Catalanak: Jaume, Josep Maria eta Jaume
 Irteera gunea, Ville d´Aure

 Lehen aldapak
 Enric

 2512m-ko lepoa
 Javier
 2400 m-ko lepoan 25ºko tenperaturarekin!



GRP-240km ezin izan dugu bukatu.
Baldintza zailak izan ditugu Pirineoetan ospatu den proba luze honetan:
-Ibilbidea: 240 km-ak GPS-aren laguntzarekin egin behar zen une oro, balizarik ez baitzegoen mendian. Modu honetan ez gaude ohituta ibiltzen, eta erdi galdurik ibili gara une oro, beste taldeek egiten zutena jarraitzen.
-Eguraldia: 30ºren bueltan izan dugu, egarria asetu ezinik ibili garelarik. Honek motxiletan likido ugari eramatera behartu gintuen, pisua handituz. Ur ugari edateak ere sabelean kalte gein digu batzuri.
-Anoak: bata bestearengandik denbora aldetik urruti iruditu zaizkigu, 9-12 orduren bueltan baitzeuden, taldeen auto-sufizientzia maila handia izatera behartzen zuelarik.

-Denbora muga: GRP-240km bukatzeko 90 ordu eman zizkiguten. Horretarako ibilbidean zehar denbora muga batzuk igaro behar ziren. Lehengo anora ordu bete pasatxoko tartearekin iritsi ginenean nahiko justu genbiltzala konturatu ginen. Presio horrek asko baldintzatu zuen gure erritmoa.

-Talde lana: taldeak 3 edo 4 partaidek osatzen zuten. Gurea laukoa zen. Taldean joatea ez da bat ere erraza, bakoitzak bere erritmoa baitu. Gainera taldeko partaide batek zailtasunak baldin bazituen, nire kasua izan zen sabeleko arazoekin, besteen martxa asko geldiarazten zuen.

-Antolakuntza: GRP-ak 3 proba ditu:
GRP-80km: balizatua / 26 orduko denbora muga.
GRP-160km: balizatua / 50 orduko denbora muga
GRP-240km: balizatu gabea ( GPS ) / 90 orduko denbora muga.
Gure 240-km-koa zen, balizatu gabea, eta bolondres gehiago espero bagenituen ere lehen 35 bat km-tan dozena bat besterik ez ez ditugu ikusi. Gu nahiko utzita sentitu gara, eremua ezagutzen dutenentzat egina bezala ( bertako frantzesak ), eta besteok hor konpon! Bidea jarraitzea zaila egin zaigu, eta gauean galtzea ez zen bat ere zaila.

Beraz, guzti hau kontutan izanik, lehenengo ni, 35. km-an sabeleko arazoekin, eta gero Javier, Josu eta Enric-ek 55. km-an proba bertan behera uztea erabaki genuen. Pena bat izan da, baina 25 taldetatik 13-k proba utzia zuen 55. km-an, 240 km-ko proba batean.
Helmugan 100 bat parte hartzaileetatik 21-ek bukatzea lortu zuten, 6 taldek, zorionak!

GRP-240-podiuma eta euskaldunen sailkapena: :
1-Michel Fumat: 74h34´
2-Christophe Oulié: 74h34´
3-Francois Pagnoux: 74h34´
Javier Ugalde: 55.km-an erretiratua
Josu Artetxe: 55.km-an erretiratua
Enric Terricabras: 55.km-an erretiratua
Edu Uribe: 35.km-an erretiratua
Parte hartzaileak irten: +100
Parte hartzaileak bukatu: 21
Denbora muga: 90 ordu

GRP-160-podiuma eta euskaldunen sailkapena:
1-Kenichi Yamamoto:
2-Vicent Delebarre:
3-Jose V. Benito:
90-"Andasto" ( Iñigo Eriz ): 37h18´
313-Ines Iturricastillo: 45h26´
314-David Joan Avilo: 45h26´
Parte hartzaileak irten:740
Parte hartzaileak bukatu:352
Denbora muga: 50 ordu


GRP-80-podiuma eta euskaldunen sailkapena:
1-Dawa Sherpa: 9h48´
2-Hervé Soriano: 11h24´
3-Christophe Van Der Stuyf: 11h26´
522-Albertxo Larrea:  21h26´
Parte hartzaileak irten: 718

Parte hartzaileak bukatu: 618
Denbora muga: 26 ordu

Zorionak guztioi!

1 iruzkin:

  1. Kaixo Edu,

    Oraingo abentura honek zapore gazia, mikatza eta garratza utzi dizue. Baina ezin duzue porrot gisa hartu.

    Egindako akatsetatik ikasi eta ondorio positiboak atera. Hurrengoan BAI !!!

    UTMBn arantza atera behar duzu. Mendekua hartu !!!

    Albertxo

    ErantzunEzabatu