2012/12/01

Asier Cuevas txapeldun Donostia-2012ko maratoian!

Asier Cuevas eibartarra esfortsu betean San Migueleko igoeran (2010).
Asier Cuevas-ek 2012ko 35. Donostiako DKV maratoia irabazi berri du 2h23´23´´ko marka eginez.
15 maratoietan parte hartu ondoren, azkenean iritsi zaio Asierri loria disfrutatzeko momentua.
Gogoratu Asierrek Espainiako 100km-ko errekorra duela 6h39´tan, eta azkenengo mundialean 4. sailkatu zela, denbora luzez aurrean joan ostean.
Asier mendi lasterketetan ez badugu ikusi, inoiz berarekin bat egin dugu.
Argazkian Elgoibarko 2010eko San Migueleko igoeran parte hartzen ageri da.
Orduan bertako errekorra ezarri zuen, 5km / 350mD+ 18´35´´tan eginez, ikusgarria!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina