2013/01/04

Mitxintxolako igoerarekin ongi etorria 2013ari!

Pasai-Donibanen ospatzen den Mitxintxolako mendi lasterketa egutegiko lehen proba da.

Urtarrilak 5ean antolatuko dugu: "III. Mitxintxola mendi lasterketa"

Lasterketa herrikoi bat antolatu nahi izan dugu. Dohainik da eta kantinan pintxo artean jai giroa osatzea gure helburua da

Lehenago 10tan, martxa bat izango da oinez goraino. Animatzen diegu gurasoei haurrekin etortzea.


Argazkian, joan den urteko korrikalari batzuk helmugan eta Txapelduna. Bere denbora: 17min 49"

Informazioa bidalitako kartelan duzue.


Joan den urteko lasterketaren informazio guztia gure web orrian duzue.

Bi eratara sartu daiteke:

- www.pasaidonibane.com / Itsas-Mendi / Mendi Taldea / Mitxintxolako igoera / II. Mitxintxola igoera
edo
- http://pasaidonibane.com/default.asp?hizkuntza=eus&kodea=390&w=&menzbk=S7 (kopiatu eta itsatsi textu hau)

Informazio gehiago nahi ezkero: 679568885 (Kepa)

Agur bat
Itsas-Mendi K.K.E - Pasai Donibane

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina