2013/05/18

Burdin Hesia ML: Bilbon ekainak 30ean!

-Fitxa teknikoa:
-Data / tokia: ekainak 30 / Bilbo
-Luzera: 25km
-Desnibel+: 1100mD+
-Ibilbidea: Bilbo, Pagasarri, Ganekogorta, Sta. Luzia, Goikogane,  Laudio
-Izen ematea: Kirolprobak
-Antolatzailea: Euskal Herria Kirola

Burdin Hesia 1 Mendi Lasterketa, kirola, euskara eta historia uztartzen dituen lasterketa
Ekainaren 30ean ospatuko da, Bilbotik Laudiora
Martxan da BURDIN HESIA MENDI LASTERKETAren lehen edizioa, Euskal Herria Kirolak Euskarri Kirol Elkartearekin eta Laudioko eta Bilboko udalen laguntzaz antolatu duena.
Lasterketa ekainaren 30ean izango da, eta Bilboko Arriaga antzokian hasi eta Laudioko Lamuza parkean amaituko da, Pagasarri, Ganekogorta edo Goikogane bezalako gailur ezagunetatatik igaroz.
Exigentzia maila ertain-altua izango duen 25km-ko lasterketa izango da, eta urtero norabidez aldatuko da; aurten Bilbo-Laudio, datorren urtean Laudio-Bilbo, beti ere ibilbidea mantenduz.
Hiru dira proiektu honen ardatzak: Batetik, Euskal Herrian egiten diren mendi lasterketa ugarien artean kokatzea. Bestetik maila guztietan eta bereziki kirolean euskara sustatzea. Eta azkenik, gure herrirentzat azpiegitura historikoa izan den Bilboko Burdin Hesiaren balorea zabaltzea. Honetarako, Gerra Zibilean Bilboko Hiria babesteko eraiki ziren trintxera, bunker eta zuloetatik igaroko dira lasterkariak.
Izen emateko epea zabalik da jada, http://www.kirolprobak.com helbidean.
Info + : http://www.ehkirola.org eta http://www.lasterketak.com -en

-----
Burdin Hesia Mendi Lasterketa: deporte, euskera e historia
La carrerá se celebrará el 30 de junio, de Bilbo a Laudio
Ya está aquí la primera edición de la BURDIN HESIA MENDI LASTERKETA, organizado por Euskal Herria Kirola y Euskarri Kirol Elkartea, y con la colaboración del los ayuntamientos de Laudio y Bilbo.
La carrera será el 30 de junio, con salida desde el Teatro Arriaga y llegada en el parque Lamuza de Laudio, pasando por las míticas cumbres de Pagasarri, Ganekogorta o Goikogane.
Se trata de una carrera de 25km con un nivel de exigencia medio alto y que de forma alterna cambiará cada año su dirección. Este año será desde Bilbo a Laudio, y el año que viene Laudio-Bilbo.
Tres son los pilares de este proyecto: Desde el punto de vista deportivo, la BURDIN HESIA MENDI LASTERKETA pretende consolidarse dentro de las varias carreras de montaña de Euskal Herria. Por otro lado, busca impulsar el euskera a todos los niveles y especialmente en el deporte. Y como último, el tercer gran pilar de este proyecto es la divulgación de una infraestructura histórica para nuestro pueblo como es el Cinturón de Hierro de Bilbo. Para ello, los corredores pasarán por las trincheras, búnkeres y zulos que se construyeron para defender Bilbo durante la Guerra Civil.
Ya está abierto el plazo de inscripción en http://www.kirolprobak.com
+ Info : http://www.ehkirola.org y http://www.lasterketak.com

--
Euskal Herria Kirola logoa
(+34) 943003461
www.ehkirola.org
Portuetxe 45-A 3.1
20018 Donostia (Gipuzkoa)




No hay comentarios:

Publicar un comentario