Irteera unea; Edale herrixkan ( Manchester-etik 30 bat km-tara )
Elurrari aurre egiten
THE SPINE RACE
Catalanekin: Edu, Oriol, Joel, Silvia, Eugeni Roselló ( iazko irabazlea, 2013 )
Leon-go bi parte hartzaileak
David eta Steven, azken hau lehendabiziko edizioko ( 2012 ) irabazlea.
Dufton
Ben
Kronika hurrengo egunetan egongo da ...
THE SPINE RACE 2014
" Pennine way " ibilbidea:
-Edale ( start ): 0 km / guztira: 0 km.
-Hebden
bridge ( CP1 ): 73 km / guztira: 73 km.
-Hawes ( CP2 ): 96 km / guztira 172 km.
-Middleton-In-Teesdale ( CP3 ): 63 km / guztira: 235 km.
-Alston ( CP4 ): 67 km / guztira: 302 km.
-Bellingham ( CP5 ): 63 km / guztira: 365 km.
-Kirk
Yetholm ( scotish border; finish ): 64 km / guztira: 429 km.
Spine race-en parte hartzeko asmoa 2012ko otsailean TOR-eko lagunekin eginiko afarian sortu zen. Orduan lehen edizioa ospatu zen eta 3 parte hartzaile bakarrik helmugaratu ziren. Guztion ahotan zegoen bertara egunen batean joan behar ginela aipatzean. Baina urruti ikusten genuen, Inglaterra, neguan, balizatu gabe eta 430 km.
Orain, bertatik bueltan ez zait iruditu oso exigentea. Egia da km asko direla, baina desnibelak ( 11200 mD+, 430 km-tarako ) ez du zerikusirik TOR-ekin ( 24000 mD+, 330 km-tarako ) edo gure etxean dugun Ehunmilak-ekin ( 11100 mD+, 168 km-tarako ).
Parte hartzaileak Edale-ko beefing-ean, motxila ezberdinak nabariak ziren, batzuk pisutsuak beste batzuk arinak. Geolokalizatzailea motxilaren goikaldean ipini zigun antolakuntzak; tuper txiki baten barruan eta zinta aislante txuri batekin lotuta, argazkian ezkerrean ikusten den bezala.
Pisua. Beste datu aipagarri bat motxilaren pisua da. Motxilak norberaren pisuaren %10 ez pasatzea gomendatzen da. 70 kg pisatzen duen pertsona batentzat 7 kg-ko motxila bat topea litzateke.
Baina Spine race-n eskatzen duten materiale guztiekin arau hau betetze zaila da. Materiala negurako pentsatuta dago: lo sakua ( -20º ), camping denda edo vivac funda, esterilla, sua egiteko butanilloa eta ordezko butano botea, txiskeroa, lapikotxoa, janaria, edaria, muda ( galtzerdiak, ... ), txaketa eta praka Gore-tex, kranpoiak ( txikiak ), mapak, telefono mugikorra, txiribitua, GPSa, frontala eta azken bi aparatu hauentzat pilak. 12 kg-rekin irten nintzen, bota batzuk eta makilak gehitu bait nituen. Antolakuntza zenbateko zorroztasunarekin jokatzen zuen ez nekienez, bada ezpada arauak bete behar, eta 12 kg ez nuen jeisterik lortu. Gero, probaren zehar beste parte hartzaile batzurekin hitzegitean, beraien ekipoa arinagoa dela konturatzen zara; lo sako handia eraman beharrean udako zeharkaldietakoa bait zeramaten (-5º ). Horrek motxilako espazioa asko aurrezten du, eta motxila beraren pisua ere murriztu daiteke; motxila handia eraman beharrean ertaina eraman bait daiteke. Horrela 12 kg-tik 7 kg-ra jeistea posible da, botak, makilak eta janari-edarian murriztuz, ibilbidean zehar aurki daitezkeen hostel-etan hornitu bait daiteke.
Neguko iluntasuna. Bestalde, proba honen beste berezitasun bat neguko baldintzak dira. Hotza, elurra eta haize finaz aparte, gauzarik gogorrena egunean 8 ordu terdiko argitasuna soilik izatea zen, beste 15 ordu terdiak iluntasun beltzean baitira.
Inglaterran orienting-a oso errotua dago; GPSaren beharrik ia ez dute.
Orienting. Baina Spine race-k duen zailtasun handiena orientazioa da. GPSa, mapak eta ipar-horratza manejatzen jakin behar da. Honek ultretan egiten ditugun bataz bestekoak alde batera uzten ditu. Nahikoa da despiste nimiño bat 4 ordu galtzeko. Eta ez da bakarrik galdutako denbora, nora-ezean ibiltzeak sortarazten duen tentsioa baizik. Honek asko nekatzen du, eta lehenengo egunetan jasangarria bada ere, indarrak agortzen dihoazen ehinean, tentsioa handitzen doa. Guzti honi aipaturiko iluntasun tarteak oso luzeak direla ( 15,5 ordu ) batzen badiogu, nabigatzea zaila egiten da.
GPSa. Ibilbidea ez dago markaturik. Hau dela eta " Pennine way "ko 3 mapak ( south, central eta north ) erosi behar dira, eta antolakuntzak e-mail-ez bidalitako trak-a norberaren GPSan sartu. GPSarekin praktika izan behar da, bestela jai dago Spine racen. GPSaren manejoan ikasi dudan gauzatariko bat aparatu elektroniko guztiak bezala ondo zaindu behar direla, hau da; euriarengandik eta hotzarengandik babestu. Euriarekin hezetasuna sartzen zaio egun asko igaro ezkero kanpoan. Hotzarekin berriz bateria edo pilak arinago agortzen dira. Beraz, hoberena GPS, tlf mugikorra, argazki kamara .. txaketaren barruan eta gorputzaren berotasuna aprobetxatuz ondo babestuta eraman behar dira. Hezetasuna sartzen bazaio " no working " geldituko da, eta egin behar dena zera da: lehortu hala nola.
Laguntza taldea. Tor des Geants-en ez bezela, Spine race-n ez nuen laguntza talde baten babesik izan. Honek asko baldintzatzen du, materiale edo eta informazio konkretu baten beharra duzunean laguntza taldeak asko errezten du bidea. 2011ko Tor-eko 2. edizioan 11 euksaldun elkartu ginen, eta horien artean jarraipena egiten Albertxo eta Rober izan genituen sirdar bikainak.
Hala ere Spine race gozada bat da. Egunak joan egunak etorri landa eremu zaharretatik bidaiatzeak beste mundu batetara eramaten zaitu. Batzuetan erdi aroko zaldun beltzekin egiten nuen amets pauso bat bestearen aurretik zapaltzen nuenean. Helmuga gainera Eskozian dago ( Kirk ), eta Bikingoen kondairak joan etorrian zebiltzaten nire buruan.
Bidaia: Bilbo-Manchester-Edale. Hasiera Edale herrixkan izan zen, Manchester hiritik 30 km-tara. Proba urtarrilaren 11an, goizeko 8:00etan hasten bazen, Manchesterrera Bilbotik zuzenean aurreko arratsaldean iritsi nintzen. Gero aireportutik tren bat Manchester Picadilly-ra hartu eta bertako geltokian beste bat Edale-ra. Bidaia zuzena da.
Edalen, ostiral arratsalde-gauean motxilaren chec-eoa egin eta bertako hostel batean gaua pasatu nuen. Jadanik beste parte hartzaile batzuk ezagutu nituen eta Spine-eko giroa puri purian zegoen.
Hurrengo egunean goiz gozaldu eta irteera unera hurbilduta antolatzaileen breefing-a entzun genuen.
Guztioi lokalizatzaile bat ipini ziguten motxilan, une-oro nondik genbiltzan jakin zezaten. Horrela segurtasuna asko zaintzen da. Bestalde, norberak GPSa eraman behar du ibilbideko trak-a bertan agertzen baita. Gogoratu Spine race ez dagoela balizaturik. Ibilbidean zehar esola batzuk ageri dira Pennine way adieraziz ( Spine race-n erabiltzen den ibilbidea ), baina horretaz aparte ez dago pinturazko markarik, gure inguruan hain ohikoak direnak. Abentura bere osotasunean usaintzen genuen.
Irteera unea; Edale, 2014ko urtarrilak 11, larunbata, goizeko 8:21etan.
-Edale ( start ) - Hebden
bridge ( CP1 ): 73 km / guztira 73 km.
Urtarrilak 11, larunbata, Edale OUT: 8:21.
Irteera unea goizeko 8:21ean izan zen eta han abiatu ginen lasterketa luzeko ( 430 km ) 80, gehi motzeko ( 235km ) beste 60 bat parte hartzaile. Hasieratik motxilaren pisuak atzean utzi ninduen, baina erritmo konstante bat eramanez eguneko etapak burutzen joan nintzen. Horrela lehenengo egunean; Edale - Hebden
bridge ( 73 km ) 17 ordutan burutu nituen. Poliki baina pausoz pausoz aurrera. Gainera ibilbidea elurtuta eta labainkorra egotean istripu txiki bat izan nuen, ezkerreko belauneko errotulan golpe handi bat jaso nuenean arlauza baten kontra. Honek hasiera batean asko arduratu ninduen baina denbora aurrera joan ahala mina jeisten joan zen.Urtarrilak 11, larunbata, Edale OUT: 8:21.
Pennine way arlauzaz osaturiko bidea da zati batzuetan, eta orientatzeko lagungarriak badira ere, kontuz ibili behar da buztita egon ezkero oso labaina baitira. Bertan golpe ederra hartu nuen ezkerreko belaunean.
-Hebden
bridge ( CP1 ) - Malham aintzira - Hawes (
CP2 ): 96 km / guztira: 172 km.
Urtarrilak 12, igandea, Hebden bridge IN: 1:20 / OUT: 5:30.
Urtarrilak 12, igandea, Hebden bridge IN: 1:20 / OUT: 5:30.
96 km-ko 2. etapa hau bi zatitan banatuko nituen:
1- Hebben bridge - Malham-eko aintzira: 61 km.
2- Malham-eko aintzira - Hawes: 35 km.
Hebben bridge - Malham-eko aintzira: 61 km.
Hebden bridge-etik aurreko gauean bat eginiko Annie izeneko peruarrarekin irten nintzen. Antzeko erritmoa generamatzan eta berak ibilbidea aurreko ediziotik ezagutzen zuenez erreferentzia ona iruditu zitzaidan. 2013an 380. km-ra iritsi zen, baina elurte handiak medio probatik at etara zuten antolatzaileek, beti ere segurtasuna medio. Aurtengo edizioan ez zirudien elurte handirik izango genuenik.
Pennine Way ibilbidea jarraitzen du Spine race probak.
Aurretik dihoana Annie da ( 033 ).
Tistle herrira iristean pub batean sartzen ikusi nituen parte hartzaile batzuk ( Ian, Brian eta Matias alemaniarra ), eta beraiekin oilaskoa bazkaltzea ere erabaki nuen aldarte goxoan. Bazkaria bukatu orduko arratsaldea gaua bihurtu zen eta frontaleko argia piztu beharra izan genuen.
Tistleko pub batean oilaskoaren zain kafetxo bat hartzen Mattias ( betaurrekoduna ), Ian eta Brian-ekin.
Tistle-ko pub beroa eta atsegina atzean uzterakoan, bertan bazkaltzen partaide izan nituenekin moskeotxo bat izan nuen, baina proba baten barruan bakoitzak bere dinamika kudeatu behar du. Lehen arridura; gauaren ilunean Brian eta Mattias alemanarekin nihoala frontalaren argia murrizten zihoala konturatu eta pilak aldatu beharra ikusi nuen. " Wait please! " ohiukatu nien aurrean zihoan bikoteari. Baina hauek ez wait ez what happen? " galdetu. Aurrera egin zuten pilak iluntasunean aldatzen nituen bitartean, positibo etanegatiboak ondo kolokatzen. " Mekauen la ostia, ze arraio dabiz hauek, ezta itxaron bez! "
Maldiziñoka uxatu nuen nire mala ostixia, gaueko tensioak lasaitzeko.
Gainera bidea zelai zabal batetik zihoan, eta gauaren iluntasunean zaila zen jakitea nondik arraio zen ibilbidea. Ian eta Annie-rekin bat egin nuen arte berriro be. " Hi Annie, how you going? ", " Like you a little bit losted ". Hiruko taldetxoa osatu eta elkarrekin aurrera egin genuen bidea topatu arte.
Gau ilunean orientatzen. Inglesek ohitura handia dute orienting-en.
Gau honetan orientatzea zer den ikasiko nuen. Orduan gertutik ikusi nuen ingelesek orienting-ean ohitura handia dutela aspaldiko partez, makina bat orienting proba egiten dituztelarik lurralde eder honetan zehar.
Batzuk GPSa gutxitan erabiltzen zutela ohartu nintzen, esku batean mapa eta bestean ipar horratza zeramatelarik. Ni beraien atzetik, lasai, beraien pausoak jarraitzen, errebufoan. Baina taktika honek beraien erritmora eta geldialdietara mugatzen ninduen, eta azkenean nire kabuz jarraitzea erabaki nuen. Gero gerokoak. Eta horrela galdu nintzen behin baino gehiagotan, baina GPSaren laguntzarekin berriro bidearekin bat egiten nuen. Honek sastraken gainetik joan beharra eragiten ninduen, baina pozik nihoan, gauaren lasaitasunean inglaterran zehar eta bakarrik. Disfrutatzen, mendian, lurralde idiliko baten erdian. Ez zitzaidan inporta GPSak markatzen ninduen lerrotik zehatz mehatz joatea, nahiago nuen mendiaren erliebea aprobetxatzea eta erreferentzia gisa GPSaren bidea jarraitzea aurreruntza.
Bigarren haserralditxoa nire buruarekin Anni-ren jarreragatik izan zen. Horton Bridge-era elkarrekin iritsi ostean. Hurrengo goizean bertatik abiatzeko bere zain egon nintzen, berak gozaria bukatu arte, bidean zehar pisu handia zeramala ikusirik vivac funda nirekin kargatu eta bere pisua arinduz lagundu nion. Berak orientatzen eta nik pisuan, truke ona. Baina funda vivac herrixka batean zain zeukan lagun bati eman ostean, aurreruntz tira egin zuen nire zain egon gabe. Baina ze ostixa pasatzen da hemengo parte hartzaileekin! Igual dio, hemen bakoitzak berea egiten du eta aurrera. Gaua iritsi zenean, berriro Anni-rekin bat egin nuen, eta bere GPSaren pilak agortuta zeudenez nire GPSa altxorra bihurtu zen. Ian-ek ere jarraitzen ninduen. Ordurako GPSa ederki kontrolatzen nuen, eta taldeko arapajoea izendatu ninduten, aurretik bidea eginez. Halako batean atzeko biek, Annie-k eta Ian-ek eskumatara jotzen dute pista baten bila. Nik GPSak aurreruntz egiten duela ohiukatzen diet gauaren erdian entzun nezaten, baina beraiek burugogor bereari so. Bejondeiela! GPSak aurrera naramatza, eta handik gutxira beraiekin bat egiten det. Hauek azeri zaharrak dira, eta bide zidor bat hartu dute. Aurreko edizioan egonak ziren eta badakite bidea mozten. Abisatu ba!
Horrela, logurez gainezka, gauean, euripean, hankak zeharo lokaztuta eta taldekideekin amorratuta atzean utzi eta Malhan-eko kobatik gertu igarotzen naiz. Ian eta Annie-ek bertan egingo dute vivak bat, nik goiko aintziraren ondoan egiten dudan bitartean antolakuntzako ano baten ondoan. 5 bat km atzean utzi ditut, eta batez ere aldapa gogor bat ( 400 mD+ ) hurrengo egunerako pasatu det.
-Malhan-eko aintzira - Hawes: 2. etaparen 2. zatia ( 35 km ) 3. etapa bihurtuko zen.
Urtarrilak 13, astelehena, Malham aintzira IN: 1:20 / OUT: 5:15.
Water fall
Hawes-eko Chec Point-a ( CP2 )
-Hawes (
CP2 ) - Middleton-In-Teesdale ( CP3 ): 63 km / guztira: 235 km.
Urtarrilak 13, astelehena, Hawes IN: 16:30 / OUT: 21:00.
Urtarrilak 13, astelehena, Hawes IN: 16:30 / OUT: 21:00.
Hawes-eko chec point-ean garbitu, afaldu, lo, tlf-aren bateria kargatu eta GPSaren bateriak aldatu nituen. Eraberriturik gauean irten nintzen beste parte hartzaile batzuk jarraika nituela. Laster pasatu ninduten, nire motxilaren pisuak beraien erritmoa jarraitzea oztopatzen bait ninduen. Baina gustora nihoan, libre, gauarekin gozatuz, nahiz eta goiko hill edo mendilerrotan elur malutak jausten ikusi. Arlauzez osaturiko ibilbidea guztiz txuritu zen eta horrek bere bere xarma ematen zion zeharkaldiari. Bitartean musika entzuten nihoan, euskal musika; Su-ta-gar eibartarrak, Hertzainak, Itoitz ... nire belanauldikoak ( 1970 ). Disfrutatzen. Bidea baina suge baten moduan mendi malden erditik gora eta behera egiten zuen, eta batzuetan harriz osaturiko harresiak igaro behar nituen eskalada txiki bat eginez. Eup! salto eta lokatzetara. Segi gauaren iluntasunean. Halako batean bidetik 200 bat m-tara desbideratuta nengoela konturatu nintzen, GPSaren marra larrosak adierazten ninduen legez. Ia ba, ditxosozko marratxora gerturatu behar nintzen hala nola. Horretarako sastraken gainetik pauso handiak emanez ordu bete ostean helburua lortu nuen. Tartean gainera 500 m-ko menditxo bat igo nuen, bertize eta guzti. " Beste mendi bat bildumarako " pentsatu nuen nire baitan.
Baina horrela ibiltzeak nekea areagotzen du, eta logurea laster batean izan nuen ate joka. Zelako sufrikarioa; gorputzak lo egitea eskatzen zidan, nahi baina buruak aurrera egiteko. Bien arteko borrokan buruak irabazi zuen, baina tartean erdi tente lokuluxkadatxoren bat edo beste bota nuen, bai.
Hawes-etik irtetzean elurra izan genuen gauean.
Tinan Hill goizeko 6:11-etan igaro nuen. Bertako aterpetxoan bi bolondresek kafetxoa eskeini zidaten, eta horren laguntzarekin beheruntz jo nuen elurraren arrastoan. Padura antzeko batean bidea asmatzea zaila bazen, gauaren iluntasunarekin are eta misteriotsuagoa bihurtzen zen. Arrituta nengoen nire nabigazioarekin, piskanaka piskanaka asmatzen ari bait nintzen bidearen joan etorria. Spine race-era moldatzen ari nintzen seinale ona zen hura. Horrela, urtarrilaren 14ean sarturik, asteartean, autopista erraldoi bat zeharkatu nuen Middlenton begiz jota nuelarik. Bertara iristeko 30 bat km faltako ziren, baina beste padura batean sartu nintzenean nire nabigazioak kale egin zuen. Gainera GPSaren bateria ez zebilen oso fin. Hasieran pilak agortu ziren seinale zela pentsatu nuen, baina gerora jakingo nuen hezetasunaren aztarnak aparatua ikututa utzi zutela. Egoera beraz delikatua zen, GPSrik gabe, eta mapa batekin orientatu behar, padura baten erdian, bakardadean. Baina gsutora, beti bezala. Egunero erronkak gainditze horrek abentura zantzuak ematen zion probari. Horren bila etorri nintzen bada. Familia eta lankideak egunerokotasunean zebiltzala pentsatze hutsak motibazio bikoitza zen. A zelako plazerra Inglaterra erdian, padura umel eta sastrakatsu batean galdurik, aurrera nondik jo topatzen. Honegaitik bakarrik merezi zuen aurreko prestaketa lan guztiak!
Paduratik irtetzeak 4 ordu eskatu zidan, tartean okerreko bide batzutatik desbideratuta ibili ostean. Middleton-eko CP-ra iritsi nintzenean Annie, jadanik erretiratuta zegoena, bertako antolatzaileek nire abentura zuzenean jarraitu zutela geolokalizadoarearekin aipatu zida. Face-book-en ere ingeles batzuk number 75-ren abenturatxoa komentatzen zuten; " o no! he si walking on the wrong way ... yes, he is taking the right way, come on! "
Middleton-era iritsi aurreko padura amaigabea. Nondik da bidea? Hemen galdu nintzen lehenengo aldiz, 220. km-an.
-Middleton-In-Teesdale ( CP3 ) - Alston ( CP4 ): 67 km / guztira: 302 km.
Urtarrilak 14, asteartea, Middleton IN: 16:45 / OUT: 20:20.
Urtarrilak 14, asteartea, Middleton IN: 16:45 / OUT: 20:20.
Middleton-eko aterpean lo egiteko kristoren gogua neukan, baina antolakuntzakoek aterpean 20:00-ak arte soilik uzten ninduten, arautegiaren arabera, ordu horretan bukatzen bait zen epea. Beste aukera bat lo egiteko aterpetxeko berotasunetik irten eta kanpoko hoztasunean lo egitea zen, eta azkenean hori egin nuen, aurretik galduta ibili ostean.
Middletonen indar berriturik irten nintzen, eta Steven-en esanetan Alston-era iritsi ezkero Spine Race boltsikoan nuen. Beraz animo horiekin berriro ere gauaren iluntasunean murgildu nintzen, baina laster hasi ziren orientazio arazoak. Lehen 5 km-etan GPSarekin ederto moldatu nintzen, GPSak " no working " esan arte. " Baina pilak aldatu berri dizkiot eta! " esaten nuen nire baitan. Hezetasunaren arazoak berriro bueltatu ziren. GPSa Middleton-eko berogailuan ondo lehortu ezkero ez nuen horrelako egoeratik pasatu beharko, baina datu hau hori oso garbi det, orduan GPSaren zaintzari erreparatu ere ez nion egiten eta. GPSak duen karkasak ondo babesten zuelakoan. Hurrengo batean leku bero bateko baliabide guztiak aprobetxatuko ditut.
Han nengoen, erreka handi baten ondoan, nora ezean, GPSa no working, eta gauaren iluntasunean mapa ezezagun batekin eskuan. Eskuko ipar horratza CPan laga nuen GPSan konfidantza guztia bait nuen. Baina GPSak kale egin zidanez, galduta negoen! Errekasto bat igaro, gero beste bat, eta berriro hasierako errekastoan nengon. Baina nola zen posible! Berriro hastera; errekasto bat igaro, gero beste bat, eta ... berriro hasieran. Ufff! zelako tentsioa, denborarekin jadanik justu nenbiltzan eta gauaren erdian galdurik Spine race eskuetatik ihesi nahian.
Halako batean parte frontal baten argiak ikusi nituen. Beregana gerturatu eta parte hartzailea zela ohartu nintzenean Spine Racen barruan nengoela konturatu nintzen. " We´ll reach together to the finish line! " aipatu nion Neill izeneko bertako ingeles peto petoari. Neill bere neska-lagunarekin zihoan, eta Middleton-en nonbaiten lo egin zuela aipatu zidan,, furgonetaren batean agian, pentsatu nuen, baina bere laguntza behar nuen eta ez nion txantxarik egitea nahi.
Baina ordurako zeharo lokartuta negoen. Neill berriz siesta eder eta bero batetik errekuperatuta zetorren. Laguntza taldearen falta bota nuen momentu horretan, beste batzuk erabiltzen zutena, nahiz eta arauetatik at egon.
Neill-ek inguruko errekasto eta ur-jausien berri ematen zidan, bertako lekuak ondo baino hobeto ezagutzen baitzituen. Guri Ehunmilak-en gertatzen zaigun moduan atzerriko jendearekin. Inguruko parajeen berri ematen diegu, eta bideko koska gogorrak zein lasaiguneak ezagutzen ditugularik.
Neill-ek aurrera zihoan martxa onean, baina nire motxilaren pisuak ( 12 kg ) eta logureak bidean iltzaturik uzten ninduten. Banekien berari jarraituta aukera handiak nituela Spine race bukatzeko, ordurako 270 km eginda bait geneuzkan, 159 km-ren faltan. Baina ezin, eta Neill-ek ezta galdetu ere nola nihoan. Hemen bakoitzak bereari eusten dio eta besteak hor konpon. Berriro ere maldisiño batzuk bota nituen, baina errudun bakarra neu nintzen. That´s all!
Berriro bakarrik aurkitu nintzenean, gauaren erdian eta GPSrik gabe, bide bazterrean zegoen borda baten ondoan lo egitea erabaki nuen.
Bide bazterreko borda; lo egiteko toki " aproposa ", kanpoan izan bazen ere.
Bitartean GPS lo sakuaren barruan sartu nuen ia konpontzea lortzen nuen. 2 orduren bueltan esnatu nitzenean, GPSa was working! Keep going! Go ahead!
GPSa konpondu ostean aurrera berriro, Pennine way bidearen arrastoan.
Berriro martxan lo eta jan ostean, behe lainoen artean baina disfrutatzen.
Bidea ondo adierazita zegoen arlauza handiekin.
Aurrera ba, bidearekin berriro bat egin eta lepo batera iristean bailara baten barrenetik jeisten hasi nintzen.
Leptik jeisten, Dufton-erako bidean.
GPSak 200 bat m-tara agintzen zuen, baina Dufton-era iristeko gogoarekin bide zuzenena hartu nuen.
Dufton-era iristen pozik, aurreko gaua atzean utzita eraberriturik.
Dufton-en antolakuntzakoei deitu nien ohartarazteko ondo nengoela eta lo eta jan ostean aurrera nihoala.
Dufton ( 280. km ) herrizkako eskola zaharra.
Orduan bukatu zen dena. Antolatzaileek " wait a moment, don´t move ! " agindu zidaten. Nik kasu egin eta beraien zain egon nintzen, bokadilo bat janez indar gehiago berreskuratzeko aprobetxatu nuelarik.
" We have to take you out of the race " nire bila etorri zirenak. " Why ? " nire arridura. " Because your navegation is not too correct ". " But I had a problem with my GPS, it didn´t work the last night ". " You are out ". " I´m not agre with you, I´m on time. I just eat, take a rest, and I feel strong to keep going ". " But the night is coming and the hight mountain is danjerous going alone, is snowing and the temperature is so cold ". I know it, but I´m ready to pass these mountain´s conditions ". " For security we have to take you out of the race ". " Uff!, as you want ". Dortsala eskatu, geolokalizadorea jaso eta kotxean sartzeko eskatu zidaten. Hasiera batean neukan amorruarekin, bakarrik jarraitzeko asmoa adierazi nien, eta beraiek kotxea hartu eta alde egin zuten. Orduan etxera deitu, gertatutako kontatu, baloratu eta berriro erreskatekoei deitu nien, handik ordu erdira azaldu ziren berriro nire bila.
Bi gauza zeuden aipagai:
1- Beraien erabakia onartu nuen nahiz eta ados ez egon.
2- Frogatik at egonik mendian nire kabuz jarraitzea nire erabaki pertsonala zen, baina beraiek autoritatea izanik, beraien agindua betetzera behartuta negoen. Beraz horrela egin nuen eta punto.
Ze pena, ze desilusio, hainbeste gozatzen ari nintzen, galduta nengoenean ere! Mendiarekin berriro maiteminduta nengoen. Zelako gozamena. Baina froga batean, antolatzaileen esanak bete egin behar dira eta ez dago beste eztabaidarik. Ehunmilak-eko antolakuntzan sartuta nago eta badakit hori zer den. Beraz gauzak jaso, ondo jan, lo egin eta etxera bueltatu irrifarre batekin aurpegian. Experientzia ederra, Inglaterran bizitakoa. Errepikatzeko modukoa. Antolatzaileek 10 bat merezi dute. Gure segurtasuna bermatzen baitute une oro.
Mila esker!
Mila esker!
Hurrengo bat arte, izan untxa!
-Alston (
CP4 ) - Bellingham ( CP5 ): 63 km / guztira: 366 km. EGITEKE!
-Bellingham ( CP5 ) - Kirk
Yetholm ( scotish border & finish ): 63 km / guztira: 329 km. EGITEKE!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina