Shebe Peña " 4 katedralak " mendi ibilbidea azaltzen duen liburuaren azalean;
" Al mismo tiempo que Hillary y Tensing ... ".
Asier Irazabal,
" 4 katedralak " 2004an burutu zuen.
Asier Irazabal eta Ricardo Suso Lopez laguntzailea Oriotik igarotzen
( argazkia Pyrenaica aldizkarian agertzen da; 215. zbk, 2004 urteko 2. alean )
Shebe Peña mendizale tolosarrak 1953. urtean " 4 katedralak "
deritzon mendi martxa burutu zuen. Bilbotik hasi eta Hego Euskal Herriko
4 hiriburuetako katedralak batu zituen, horretarako 4 egun erabiliz.
Shebek " 4 katedralak " burutzeko ibilbidean zehar lagun askoren
laguntza jaso zuen. Bere buruan irudikatu zuenetik urteak pasatu zituen
diseinatzen. Ibilbideko zati guztiak aurretik eginak zituen, eta 1953ko
maiatzaren 25, 26, 27 eta 28an bukatu zuen berak irudikatu eta landutako ibilbidea. Garai hartan ultrarik ez
bazegoen, Shebe ibilbide luzeetako aintzindaria izan zen. Tolosan " XIV
orduak " ezagunak ziren eta geroztik hainbat martxa eta ultra ospatzen
dira Euskal Herrian zein mundu zabalean; " Hiru Haundiak " 1987tik
aurrera adibidez, eta " Ehunmilak " 2010etik hona.
Asier Irazabal bilbotarrak berriz 2004ko apirilaren 8, 9, 10 eta 11an lortu zuen " 4
katedralak " burutzea. Asierrek Shebek markaturiko ibilbide berdina
jarraitu zuen. Mendi zeharkaldi luze honetan Bilboko Aldatz Gora
elkartearen laguntza izan zuen. Asierrek Shebek eginiko denbora
berdintsuak burutu zituen, atsedenak eta guzti.
Javier Ugalde eta biok 2015. urtean lortu dugu, gure aurreko
mendizaleek burutu zutena. Oraingo honetan berriz, ibilbideko zati bat
kostaldera eraman dugu, Deba-Zumaia flyshera hain zuzen ere. Horrela " 4
katedralak " ibilbideari itsasoarekin bat egiteko aukera emanez.
4 katedralak - 2015:
Bilboko Santiago katedralean 22:00etarako zain
Bilboko Santiago katedraleko atarian, 22:00, abuztuak 02.
1. eguna: Bilbo - Donostia ( 115 km )
* Guk Deba-Zumaia flysharen bidea hartu genuen,
Gipuzkoa barnekaldetik joan gabe ( Mendaro-Arroa-goikoa-Iratea-Elkano auzoa )
Zenarruzako kolegiata
Simón Bolivar
Bolivar
Markina
Markinako " Vega " kafetegia; Shebek hemen gozaldu zuen.
Markina
Arnoate
Arnoateko askan
Done Jakue bideko 2 erromes
Arnoko aterpea
Mutriku urrutian
Kalbarioko portua eta Deba urrutian
Deba
Deba-Zumaia arteko trenbide zaharreko tunela
Sakoneta aldea
Deba-Zumaia arteko flish eremua
" La rasa mareal "
Elorriagako flyshcaren aurrean.
Zumaia
Getaria
Zarautz
Oriora iristen
Orio
Igeldo
Kontxako pasealekua
Ulia
Donstiako " Artzai ona "ren katedralean, 21:00, abuztuak 3.
2. eguna: Donostia - Iruñea ( 90 km )
Fagollatik Urepelerako bidean goara euri artean
Urepeleko lepoa
Ezkurrako portua
Bi-aizpeko 2 hilobiak, Ireber mendi aldean
Arraras herrian
Orokieta
Illaregi
Iruñeako katedralean, 01:40, abuztuaren 5ean.
Furgonetan lo egiten genuen, gutxi bazen ere.
4 egunetan 10 bat ordu soilik!
Iruñean 3 bat ordu egin genuen lo.
3. eguna: Iruñea - Gasteiz ( 115 km )
Orobiatik irtetzen, Iruñea atzean utzita
Goñiko bailara
Azantza
Urdanotz
Andia mendi zerra
Goñi-buru
San Donato - Beriain ( 1494 m )
Urbasa mendi zerran
4. eguna: Gasteiz - Iruñea ( 63 km )
Bukaera ezberdina egin genuen;
* Guk Zeberiotik Bilbora Mandoia lepotik egin genuen,
beheko bailaratik joan gabe.
Gopegi
Berotan kiskaltzen Gopegitik Georbeia aldera
Zeberio aldeko Ermitabarri-Ibarra auzotik igarotzen
Mandoiako lepoa igaro ostean Bilboko argiak ikusgai, 380. km.
Bilboko alde zaharretik zehar, 393. km.
Bilboko Santiago katedralaren atarian, 00:55, abuztuaren 7an.
Miren, gure laguntzailearekin.
Une oro gure jarraipena egin zigun furgonetarekin.
Janaria, edaria, lotarako tokiak aurkitzen ...
Mila esker Miren!
4 katedralak: 385 km / 8350 mD+ / 98:55´
-Etapak:
1. eguna: Bilbo - Donostia: 114 km / 3300 mD+ / 22:55´
2. eguna: Donostia - Iruñea: 88 km / 2600 mD+ / 22:25´
3. eguna: Iruñea - Gasteiz: 110 km / 1250 mD+ / 29:55´
4. eguna: Gasteiz - Bilbo: 63 km / 1200 mD+ / 12:55´
-Data: 2015eko abuztuaren 2tik 6ra.
-Laguntzaileak: Miren Gallastegi, Fernando Krutxaga eta Xabier Urteaga.
-Mendizaleak: Javier Ugalde eta Edu Uribe.
-Ibilbidea:
00 Bilbo
Larrabetzu
Zenarruza
Bolibar
50 km Markina
60 km Deba
75 km Zumaia
87 km Zarautz
92 km Orio
108 km Igeldo
114 Donostia
130 Fagollaga
Urepel lepoa
Ezkurra portua
Bi Aizpe trikuharria
184 km Arrarats
192 km Orokieta
Illarregi
Beunza lepoa
Beunzalarrea
Berasain
Erize
Pelokaska lepoa
Eguaras
Usi lepoa
Belzunze
Unzu
Berriosuso
Ainzoain
202 km Iruñea
Miluze zubia
Arazuri
Ororbia
Izcue
Urdanoz
Sarasa borda
Lizarraga portua
Urbasa
Bioitza Urbasa canping
Opakua portua
Erentxun
Troconiz
Andollu
Aberasturi
Otazu
Olarizu
312 km Gasteiz
Arriaga
Mendiguren
341 km Gopegi
Aldamiñape
Arraba
366 km Zeberio Ermitabarri
Mandoia lepoa
378 km Arrigorriaga
385 km Bilbo
Bilbotik Donostiara.
Donostiatik Iruñera. Iruñetik Gasteizera. Eta Gasteiztik buelta Bilbora.
385 kilometro. Oinez eta korrika. Edu Uribek eta Javier Ugaldek
abuztuan egin dute Lau Katedralak, Shebe Peñak 1953an osatutako
ibilbidea.
Mendizalea
eta erronkazalea da, dudarik gabe, Edu Uribe Odria (Eibar, 1970). Udan,
Javier Ugalde lagunarekin, Hego Euskal Herriko lau hiriburuak oinez
lotu ditu, lau egunean. Aurretik zeharkaldi luzeak egindakoa da, bai
Pirinioetan, bai Alpeetan. Eguneroko jardunean irakaslea da; aisialdian,
berriz, abenturazalea.
Noren ideia izan zen Hego Euskal
Herriko lau hiriburuak lotzen dituen Lau Katedralak (385 kilometro,
+8.321 metro) ibilbidea egitea?
Javier Ugalderena (Bilbo,
1964) eta biona. Orain dela urtebete sortu zitzaigun biok elkarrekin
egiteko ideia. Elkar ezagutzen genuen, 2009tik ultratrail batzuk
elkarrekin egin eta gero. Transgrancanarian (115 kilometro) ezagutu
genuen elkar.
Lau Katedralak lotu zituzten aurrena Shebe Peña tolosarrak 1953an eta Asier Irazabal bilbotarrak 2003an. Zergatik zuek berriro?
Proba honek Hego Euskal Herria hobeto ezagutzeko aukera ematen duelako, eta kirol erronka gisa, lau egunekoa bakarrik delako.
Aurretik, etapa ezberdinetan egina zenuten?
Bai,
zati batzuk bai. Donostia — Orokieta (58 kilometro), Bilbo — Markina
(50 kilometro) eta Mendaro—Lastur—Iraeta. Gero, azken zati hori alde
batera utzi genuen, Zumaiako flyschetik joatea erabaki baikenuen, Lau
Katedralak proiektuari kostaldeko kutsua ere emanez.
Ba al zeneukaten erreferentziarik edo zuen gisara moldatu zarete?
Erreferentzia nagusia Shebe Peñak idatzitako liburua izan da: Al mismo tiempo que Hillary y Tensing,
1953koa. Shebek pentsatu, diseinatu eta egindako ibilbidea
errespetatzen saiatu gara, aipaturiko Zumaiako flyscharen zatia ezik;
baina gaur egungo errepide sareak moldaketa batzuk egitea ere eskatzen
zuen.
Egunean egin beharreko kilometroen aldea nabaria izan zen. Gorputzak eskertzen al zuen egun motzetako ibilaldia, Donostia eta Iruñe artekoa eta Gasteiz eta Bilbo artekoa?
Bai.
Lehen eguna iruditu zitzaigun gogorrena: Bilbotik Donostiara, 115
kilometro, 3.600 metroko desnibel positiboa, ia 23 orduan (22.55). Asier
Irazabalek ere aipatu zigun. Horren ondorioz, erritmoa ere lasaixeagoa
izan zen hurrengo egunetara begira.
Bigarren egunean Donostiatik
Iruñera joan ginen: 88 kilometro, 2.700 metroko desnibel positiboa,
22.25ean. Luze egin zitzaigun, batez ere Urepel (1.060 metro) eta Ireber
(1.205 metro) aldeko mendilerroetan ez baitago herririk eta 30
kilometroan Ezkurrako mendatean soilik jaso baikenuen laguntza, Miren
Gallastegirena hain zuen ere. Bigarren egun horretan euria ere egin
zigun eta pisua ere areagotu zen.
Hirugarren eguna izan zen
luzeena: Iruñetik Gasteizera, 110 kilometro eta 2.200 metroko desnibel
positiboa, 29.55ean. Andia, Urbasa eta Entziako mendilerroak luzeak dira
eta, gainera, bero handia ere jasan behar izan genuen.
Laugarren
eguna, Gasteiz eta Bilbo artekoa, laburrena eta azkarrena izan zen: 63
kilometro, 1.200 metroko desnibel positiboa, 12.55ean. Fisikoki gogotsu
genuen eta helmuga gertu ikusten genuen. Lau egunetan Mirenek
furgonetarekin jarraipena egin zigun, janaria, arropak eta lo egiteko
lekua eskainiz.
Zergatik aldatu zenuten jatorrizko ibilbidea eta sartu zenuten Debako zatia?
Kostaldeko
kutsua eman nahi geniolako, Deba-Zumaia arteko flyscha ederra baita,
gaur egun geoparkea bihurtua. Mendizale askok albo batera uzten dute,
baina merezi du bertatik igarotzea. Umeekin ere txango atsegina da
familian egiteko.
Nolakoa izan da Javier Ugalderen eta zure arteko harremana lau egunetan?
Javier
eta biok ultretan ezagutu genuen elkar, 2009ko Transgrancanarian.
Ordutik hona makina bat martxa eta ultratrailetan parte hartu dugu; 50
bat izango dira denetara. Biok oso ondo moldatzen gara, bakoitzak bere
erritmoa badu ere: ni polikiago joaten naiz, baina atseden tarte
txikiagoak egiten ditut; Javierrek, aldiz, fisikoki indar handiagoa du,
eta ultretan ez da inoiz erretiratu. Eginak ditu Tor des Geants, Menorca
Ultratrail, Andorra Ultratrail, Mont Blanceko Ultratraila,
Ehunmiliak... Biok daukagun ultretako eskarmentuak konfiantza handia
ematen digu, eta bion indarrak batuta, urrun iristen gara. Iaz,
adibidez, lau egunean egin genuen Bilbo eta Auñamendi arteko bidea [290
kilometro, +11.500 metro].
Kanpoko laguntza jaso duzue neurri
horretako erronka bati aurre egiteko. Bestela, ezinezkoa da ala
aurrekoen egiteko modua errespetatu nahi izan duzue?
Lau
egunean egiteko, pisuak garrantzi handia du. Shebek [1953an] eta
Asierrek [2004an] pisurik gabe egin zuten ibilbide osoa, eta Bilboko
Aldatz-Gora taldekoen eta beste mendizale askoren laguntza zuzena izan
zuten. Gu, aldiz, Bilbotik 3,5 kiloko motxila txikiekin irten ginen.
Gero, ibilbidean, Mireni uzten genion pisuaren zati bat, eta zati asko
egin genituen argazki kamera, GPSa, urarentzako ontzi bat eta pare bat
gelekin soilik.
Aipatu nahiko nuke proiektu honetan Xabier Urteaga, Fernando Kurtxaga, Iñigo Montori Piolet eta Mendi Martxa taldekoen laguntza jaso dugula. GPSan ibilbidea lotzeko haien laguntza izan dugu.
Zein izan zen egunik gogorrena?
Hirugarren
eguna, Iruñea eta Gasteiz artekoa. 29 ordu eta 55 minutuan osatu
genuen. Ahalegin handia egin genuen. Gaua Opakuan pasatu genuen,
ordubete lo eginez furgoneta barruan. Goizaldeko 01:25erako abiatu ginen
Gasteizera. Erentxunen ere (Araba) beste lo kuluxka bat egin genuen, 45
minutukoa.
Zenbat ordu lo egin duzue lau egunean?
Guztira, lau egunean, bederatzi bat ordu egin dugu lo.
Zergatik egin zenuten abuztuan, eguzkiak gehien jotzen duen hilabetea izanda?
Gure
lanek eta familiek libre uzten ziguten lau eguneko tarte bakarra
abuztuaren lehen astea zelako. Biok oporretan geunden, eta hiru semeak
euskal udalekuetan genituen.
Ahuldade momenturen batean pentsatu al zenuten ez zenutela erronka amaituko?
Opakuan,
300. kilometroan, uste genuen zaila izango zela lau egunean bukatzea:
100 kilometro falta zitzaizkigun, 24 orduan egiteko; baina ordubeteko lo
kuluxka egin eta gero, indarberrituta atera ginen, suzirien moduan.
Hirugarren gaua berezia izan zen, Javier eta biok gauaren barruan,
Opakuatik zehar saltoka, ilargi betea lagun eta izar iheskorrak zeruan.
Shebek bidalitako laguntza mezuak ziruditen. Javierrek zera zioen:
«Shebek guk bukatzea nahi du, eutsi!».
Ultratrailetan ere ibiltzen zara korrika. Zer dira zuretzat ultratrailak?
Inguru
hurbileko zein urrutiko tokiak ezagutzeko modu bat dira. Guk ez ditugu
lehiaketa moduan hartzen, mendi martxa bat izango balira bezala baizik.
Mendian ibiltzeak gure gaitasunak eta dohainak lantzeko aukera ematen
digu, eta ultra batean antolakuntzaren babesa duzu. Gero, kirol arlora
jotzen baduzu, bizitzako gainerako ataletan gertatzen den moduan,
norberaren ardura da noraino estutu gorputza edo ez. Gu mendiari eta
norberaren gorputzari entzuten saiatzen gara, eta betiere errespetuz
jokatzen; horrek prestaketa fisiko zein psikologiko handia eskatzen du
gero iraupen luzeko probetan parte hartu ahal izateko.
Zer iritzi duzu mendi lasterketen boomari buruz?
Gaur
egungo gizartearen isla da. Denok korrika gabiltza alde batetik
bestera, eta batzuek hortik bideratu dugu mendizaletasunaren zati bat.
Hala ere, saltoka gabiltzanon arteko giroa oso sanoa da, salbuespenak
salbu.
Betidanik mendian ibilitakoa zara. Nolatan iritsi ziren ultratrailetara?
Hemeretzi
urterekin, 1989. urtean, iraupen luzeko martxetan parte hartzen hasi
nintzen: Durangoko 24 orduak, Hiru Handiak... Gero, 24 urterekin,
Pirinioak zeharkatu nituen [800 kilometro], eta, pixkana-pixkana,
Pirinioetan eta beste mendikate batzuetan ibili naiz, Mirenekin ere bai:
Alpeetan, Alta Via 1 eta 2; Andeetan, Ekuadorko Ingapircako zeharkaldia
eta beste hainbat. Orain, berriz, umeekin ere hor ari gara, haien
neurrira egokitutako zeharkaldiak eginez; azkena, aipaturiko Deba-Zumaia
flyscharena.
Sare sozialetan ere asko aritzen zara eta zure blog propioa ere baduzu (mendilasterketa.blogspot.com.es). Zer onura eta zer kalte ekarri diote mendiari sare sozialek?
Sare
sozialek informazioa denon eskuetan jarri dute, baina informazioa ere
sailkatzen eta bereizten jakin behar da. Orain galbahe bat egin behar
da, eta tentuz ibili. Bestalde, probetan izena emateko aukera asko
erraztu da, eta askotan, prestakuntza txikia duen bat saltsa ederretan
sartu izan da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina