2015/09/13

Canfranc-Canfranc UT: ekaitzari aurre eginez

http://www.rtve.es/alacarta/videos/atletismo/carrera-montana-ultra-trail-canfranc-canfranc/3291199/
Vertice de Anayeten ( 2559m ), atzean Anayet menditzarra ( 2547m )
Teledeporteko bideoa ikusgai

Canfranc-Canfranc ultra trail
-Fitxa teknikoa:
-Luzera: 100 km
-Desnibel +: 8848mD+
-Antolatzailea-web:  www.canfranccanfranc.com

 Canfranc-Canfranc ultrako perfila

-Ibilbidea: Canfranc, Ibon de Ip, Collarada ( 2886m ),
Ibon de Ip, La Tronquera ( 2667m ), La Moleta ( 2578m ),
Canal de Izas, Collado El Porrón ( 2355m ),
Vertice de Anayet ( 2559m ), Ibones de Anayet,
Canal Roya, La Raca ( 2284m ), Mala Cara ( 2345m ),
Ibon de las Truchas, Ibon de Escalar, Picos de Aneu ( 2302m ),
Somport portua, Pico Candanchú ( 1765m ), Candanchú,
Tuca Blanca lepoa, Ibon de Tortiellas,
Estivelles lepoa, Canfranc Estación.

 https://www.facebook.com/canfranccanfranc/videos/vb.458323634302812/690435301091643/?type=2&theater
 Canfran-Canfranc-en Carloresk ateratako argazki bilduma;
Carlosek maratoia parte hartu zuen.

Canfranc Estación-eko geltoki aurrean maratoiko irteeran

Carlos eta " Valle de Tena " ultrako antolatzailea

La Moleta aldera igotzen

Canfranc Estación beheko zuloa laino artean eskutaturik

La Moleta aldeko maldak

La Raca ( 2284 m )

https://www.facebook.com/PyreneMedia/videos/1156202021061714/
Estivelleseko lepoa parean, eta Canfranc Estación herria bailararen barrenean

Candanchú mendia ( 1765 m )

Candanchú ( 1610 m )

La Zapatilla aldeko lepora iristen

Tuca Blanca aldean ( 2200 m )


Collado de Estivelles ( 2049 m )

Ultrako parte hartzaile batzuk

Artzairekin, 8. postuan bukatu zuen 16:40etan.
Zorionak Artzai!
Artzai Bujaruelon;
mendikada baten ostean hankak freskatzen.

Canfranc-Canfrac ultra trail ( 82km / 6200mD+) - sailkapenak:

-Neskak:
1 - Anabel Merino:   17:26:43
2 - Chelo Velasco:  18:19:20
3 - Marta Muixi:  19:22:23

 Mutilak:
1 - Toni Blanco: 13:48:40
2 - Jerôme Rodrigues: 14:18:25
3 - Esteban Monje y Jaume Folguera:  15:26:14


Canfranc-Canfrac maratoia ( 42km / 4200mD+)  - sailkapenak:
 Neskak:
1 - Aitziber Osinalde: 6:26
2 - Delfi Gonzalez:  7:17
3 - Marta Diaz:  7:58

 Jokin Lizeaga Canfranc-eko mendi maratoian txapeldun!
Zorionak Jokin!

Raul Criado, Canfranc-eko mutil gazteak 2, postuan lortu zuen.
Mutilak:
 
1 - Jokin Lizeaga: 5:03
2 - Raúl Criado:    5:34
3 - Sergi Viladot:    5:47



Canfranc-Canfranc UT 2015

 Canfrac-Canfranc I. edizioko ultrako ibilbidea moldatua izan zen ekaitzen iragarpenen ondorioz.
Horrela hasierako 100 km / 8848 mD+ zenbakietatik 82 km / 6200 mD+ igaro zen.
Proba hasi aurretik AEMET metereologi zentroak " alerta horia " iragartzen zuen, goizeko 6:00etarako eta arratsaldeko 17:00etarako ekaitza emanez, tximista eta guzti.
Honen ondorioz ibilbideko bi punturik garaienak, Collarada ( 2886m ) eta Aspe ( 2666m ) saihestuak izan ziren. Collaradako lepora iritsi ginen ( 2590m ), eta Aspeko zati guztia ordezko ibilbideagatik aldatu zen, azken zatia, Candanchútik Canfrancera, zuzen eginez Estivelleseko lepotik.

Antolatzaileek parte hartzaileen segurtasuna dute lehen ardura bezala, eta metereologi iragarpenetan oinarritzen dira erabakiak hartzeko. Ultra askotan aplikatu izan dute ordezko ibilbidea arriskuengandik babesteko.

Gure kasuan, Javier eta biok Somporten neutralizatuak izan ginen, 67.km, eta batzuk dorsalik gabe aurrera jarraitzea erabaki genuen, beti ere gure ardurapean. Alde batetik eguraldiak hobera egin zuelako, ekaitza igaro ostean eguzkia irten zelako, eta bestaldetik gelditzen ziren 15 km-ak ezagunak genituelako.

Baina goazen hasierara. Canfranc-Canfranc-ekoa urteko ultra zen, lesio batek denboraldi erdia alde batera utzi ostean. Horrela udako oprrek eskaintzen diguten denbora, bai korrika egiteko bai atsedena hartzeko behar den moduan, irailerako prest geunden. Gainera udan " 4 Katedralak " egin ostean test ona izan zen zein mailatan geunden jakiteko.

Hala bada, Canfranc-Canfranc-eko ibilbideko zati ugari aurreikusi ondoren oso gogorra izango zela mentalizaturik agertu ginen Canfranc-eko geltoki internazionalaren aurrean, 1928an Alfonso XIII.ak, Espainiako erregeak, eta Gaston Doumergue, orduko Frantziako presidenteak inauguratua.

Breafing-ean eguraldiak ez zigula lagunduko ohartarazi ziguten, beraz " alerta horia " iragarrita ordezko ibilbidea aplikatu ziguten lehen aipatu bezala.

Nire ardura nagusiena denbora muga zen, 36 ordukoa hain zuen ere; aldez aurretik udan eginiko entrenamenduetan epe horretan bukatzea zaila ikusten bait nuen. Beraz antolakuntzak ezarritako distantzia eta desnibel berriekin, denbora muga aldatu gabe, Canfranc-eko ultra burutzeko aukerak asko handitu zirela ohartu nintzen.

Informazio berri honekin, antolakuntzak parte hartzaileentzat prestaturiko afarira abiatu ginen. Afal ostean, furgonetara bueltatu, motxila txikiari azken ikutuak egin eta lokuluxkatxo bat bota genuen, ordu bete eskas. 23:40ean, irteera gunera hurbildu eta gauaren erdian Canfranc Estación herriko kaleetatik saltaka abaitu ginen.

Lehen ekaitza goizeko 6:00etarako zegoen iragarrita eta bigarrena arratsaldeko 17:00etarako, eta meteologoek bete-betean asmatu zuten. Horrela Collaradako lepoa ( 2590 m ) gaueko 2:45etan igaro ostean, ibon de Ip ( 2150 m ) aintzirari itzulia eman genion; 4:00. Canfranc-eko mendi maldak igaro genituen Ladrones-eko lepora iritsi arte, txokolate zati batzuk eta gaztaitxoak janez, eta ur ontzi pare bat edanez.

Izas-eko bailaran sartzean, 6:30, lehen tximistak eta euri jasak nabaritzen hasi ginen. Txamarra jantzi eta Porrón-eko lepora ( 2345 m ) zuzendu genituen gure pausoak, lehen aldapetan gel bat hartuz; banana-marrubi zaporekoa. Elikadura zaintzea oso garrantzitsua da, eta atal hau hobetzen ari naizela jakiteak konfidantza ematen zidan.

 Taldean Javier, Txemo eibartarra, Mayayo eta bere taldekideak gindoazen. Seirok martxa onean Porrón-eko lepora 9:30etan iritsi ginen. Ultrako lehen ordu hauetan anoak nahiko eskasak eta gutxi babestuak zeudela konturatu ginen. Bertan zeuden bolondresak ekaitzari aurre egin ezinik ikusten genituen, dorsalaren zenbakiak boligrafoz jasotzen zutelarik orri bustietan. Parte hartzaileok ez genuen txipik eramaten, beraz gure jarraipena bai antolakuntzarentzat bai senitartekoentzat ez zen bat ere momentukoa. Antolakuntzaren lehen akatsa.

Porrón-eko lepotik Vertice de Anayet ( 2559 m ) mendira jo genuen. Igeora honek 900mD+ desnibela zuen, aurretik gora-behera batzuk egin genituelarik. Hemen ere beste gel bat hartu nuen, platano zati batzuk eta kakahueteaz gain. Tontorrean, 11:30etan, argazki bat etara eta Canal Royako ibonetatik siztu bizian iagro ginen, 8 km-ko bailaran sartuz. 13:30etan Canal Royako beheko ano " nagusira ", base vida zelakoa, iritsi ginen. Udako kanpalekuak izaten diren etxoletan izango zelako ustea banuen ere, nire arridura handia izan zen toldo urdin baten azpian ikusi nituenean bolondresak toldoa eusten haizeari aurre ginez. " Hau al da base vida delakoa? " pentsatu nuen. Antolakuntzaren bigarren akatsa; anoak indarrak berreskuratzeko jakiez horniturik egon behar dira, eta ahal bada bolondresak babestuta egon. Oso ano eskasak eta hotzak ziren.

Salda beroa eta elikagai batzuk irentsi ostean, hankak freskatu eta galtzerdiak aldatzeari ekin nion. Handik 20´tara Javier eta biok La Raca ( 2288 m ) mendiko aldatza tentea igotzeari ekin genion.
MP3 gailua atera eta belarrietan musika ipinita zig-zag eginez 900mD+ desnibela gainditu nuen Javier atzetik zetorrelarik. Arratsaldeko 16:00ak ziren, eta bagenekielako 17:00erako bigarren ekaitza iragarrita zegoela, Ibon de las TRuchas-eko anora ( 2110 m ) lehen bait lehen iristea genuen helburu.
Horrela Mayayo-ren taldearekin 17:00etan iritsi ginen bertara. Mayayoren taldeak aurrera egin zuen ekaitzaren lehen tximistak eta euri jasak hasten ziren bitartean. Guk anoko babesa aukeratu genuen, eta pazientzi piska batekin, 40´ostean ekitzak eguzkiari paso eman zion, baretasuna ekarriz.

Eguzki printzekin Ibon de las Truchas-eko bolondres jatorrak agurtu genituen. Zein ondo egoten den toki goxo batean, pertsona adeitsuekin, kanpoan ekaitzak isurtzen dituen txingor bolatxoak eta tximistak entzuten ditugun bitartean. Horrela anoko atearen atarian txingor txuriaz estalitako geruza bat gainetik igaro ostean Ibon de Escalarreko kontrolera iritsi ginen; 17:55.

" Se ha suspendido la carrera " bota zigun bertako bolondres batek. Baina orain? eguzkiak gure begiak mintzen duten honetan? " Pero si la tormenta ha pasado! " . Beheruntz egiten dugu, eta Astunera jeitsi ondoren, Somportera salto batean iritsi ginen; 18:55. Bertako bolondresek dortsala eskatu, guk eman, eta azken 15 km-ak egiteko aukera aipatzen diot Javierri, baina antolatzaileek hartutako erabakiarekin animoak galduta, Javierrek Canfranc-era kotxez jeistea erabaki zuen.

Nik berriz jarraizea erabaki nuen. Alde batetik eguraldi ona zegoelako, gelditzen ziren km-ak ondo ezagutzen nituelako eta lau bat orduko kontua izango zelako soilik. Antolatzaileei erabakitako aipatu ostean, eta beraiek jakitun izanda, nire ardurapean Candanchú-ra abiatu nintzen.

Azkena nintzen. Ordurako hasierako 126 parte hartzaileetatik, 40 soilik iritsi zien Canfranc-era 20 orduren bueltan, probaren mozketa arrapatu ez zituzten bakarrak hain zuzen ere. Beste 86tik 55ek proba bertan behera utzi zuten, eta falta ginen 30etatik, neutralizatuak izan ginenak, erdiak, hau da 15 parte hartzailek aurrera jarraitzea erabaki genuen, jadanik antolakuntzaren babesetik kanpo.

Horrela Candanchura 19:23´etan iritsi nintzen, Tuca Blanca aldera 20:25´etan, eta Estivelles-eko lepora ( 2049 m ) 22:30etan, aurretik baliza batzurekin nahastu ostean. Jorge Galvez parte hartzailearekin, 16:45etan bukatu zuenarekin telefonoz hitzegin ostean, ibilbidea hobeto zuzendu nuen, eta Estivelleseko lepotik 22:55etan jeisten hasi nintzen. Ordurako loak arrapatu ninduen, eta falta zitzaizkidan 8 km-ak zig-zag eginez jeitsieran baziren ere, oso luzeak egin zitaizkidan. Tartean lokuluxkada batzuk botatzen nituen, eta gaueko 01:15´etan Canfranc Estación-era iristi nintzen.
Helmugan ez zegoen inor. Denak lotara joanda, eta nik ere furgonetan Javierrekin bat egin ondoren Villanuara abiatu ginen, bertako apartamentu batean ganoraz atsedena hartzeko.

-------------------------------------

Hau izan zen Canfranc-Canfranc I. ultrako experientzia.
Orain bertan gertaturikoa hobetu nahian hona hemen ekarpena:

Aldez aurretik aipatu ultra bat kudeatzea zaila dela, eta are gehiago ekaitzari aurre egitea.

METEOA

Alerta ezberdinek erabaki ezberdinak eskatzen dute:

-Alerta horia: ibilbidea aldatu, ordezkoa aplikatuz.

-Alerta laranja: ibilbidea aldatzeko aukera, ordezkoa aplikatuz, eta proba gelditzeko aukera.
Baldintza meteorologikoak hobetu ezkero probari jarraipena emateko aukera.

-Alerta gorria: ibilbidea aldatzu, ordezkoa aplikatuz, eta proba gelditzeko
edo bertan behera uzteko aukera.
Baldintza meteorologikoak hobetu ezkero probari jarraipena emateko aukera.

Baldintza meteorologiko zaileei aurre egiteko goi-mendietan murgiltzen diren ultretako ibilbideak babes tokiak, base vida delakoak, izan behar ditu.


SEGURTASUNA
 Ultretako parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko sistemarik egokiena chip-aren erabilera da.
Alde batetik antolakuntzak parte hartzailearen kokapena une oro jakin bait dezake, behar duenerako, laguntza taldea - erreskatekoak, honengana lehen bait lehen iristeko.
Bestaldetik parte hartzailearen senitarteko edo lagunek bere jarraipena bai web orritik bai ibilbidean zehar egin ahal izateko, laguntza eta animoak eskainiz.


HORNIDURA - ANOAK
 Elikadura eta hidratazioa oinarrizkoa da, eta ultra batean are gehiago.
Parte hartzaileek 10 - 15 km-az behin ano bat izatea eskura eta ahal bada babestua garrantzitsua da.
Ibilbidean zehar, 30- 40 km-az behin ano nagusiak izatea beharrezkoa da; alde batetik atsedena hartu ahal izateko, eta bestalde eguraldiaren ondorioz proba gelditu ezkero gune babestu bat izateko.


IBILBIDEA
 Ultra bateko ibilbidea diseinatzerakoan aipaturiko aldagaiak, segurtasuna eta hornidura, kontutan izatea ezin besteoa da. Ezin dugu parte hartzaileak 50 km-tan zehar anorik gabe utzi, edo bestela araudian argi uzti behar da puntu hori, parte hartzaileek beharrezko elikadura eta erropak eraman behar dutelarik. Hau adibidez " The Spine Race " Inglaterrako orientazio froga luzean ( 429 km ) bete beharrekoa da, parte hartzaileok 8 - 10 kg-ko motxila bizkarreratu behar dugularik.

Ordezko ibilbidea: meteoak okerrera egiten badu, aiapturiko alerta maila ezberdinak kontutan izanik, antolakuntzak ibilbide babestuago bat, garaiera handiak saihestuz, prestaturik izan behar du.

----------------------------------


Canfranc Estación herriari buruzko historia bideo honetan azaltzen da



No hay comentarios:

Publicar un comentario