2015/10/05

Orozko Harana XVII. iraupen mendi ibilaldia: haizeari aurre eginez!







 Oderiaga ( 1244 m )

 Kontrol gunean

 Bolondresak, atzean Ixtinako Aitzgorrigaina dutelarik.

 Austegiarmineko anoa

 Zumaiarrak Usategieta aldean ( 1187 m )

 Ipergorta ( 1235 m ) aldean haizeari aurre eginez

Aldamin ( 1331 m ) eta Gorbea ( 1481 m )

Gorosteta aldean ( 1241 m )

Orozkoko mendi martxa
-Fitxa teknikoa:
-Luzera: 42 km
-Desnibel +: 2100 mD+
-Ibilbidea: Orozko, Kolometa ( 1013 m ), Egileorko punta ( 1119 m ),
Urkizar ( 1064 m ), Oderiaga ( 1244 m ), Austegiarmin ( 1030 m ),
Usategieta ( 1187 m ), Ipergorta ( 1235 m ), Gorosteta ( 1241 m ),
Gatzarreta ( 1180 m ), Gorbea ( 1481 m ), Ballas ibaiaren iturburua,
Austegiarmin ( 1030 m ), Larrabaltz, Orozko.

-Antolatzailea: www.itxinape.com


Orozko Harana mendi ibilaldiaren perfila

www.itxinape.com


OROZKO HARANA XXVII ( 2015 ) IRAUPEN MENDI IBILALDIA

Mendi martxen denboraldiari amaiera emateko Orozko aldera gerturatu ginen aurreko igandean.
Oraindik ere hurrengo igandean ( urriak 11 ), iparraldean, MAKEA OINEZ mendi martxa zain badugu ere.

Orozko aldean Gorbea, Arraba, Itxina eta Oderiagako mendi zerrak genituen zain.
Goizeko 7:30etan eman genion hasiera 500 bat mendizalek, eta egunaren lehen argiekin Kolometako gailurreriarantz ( 1013 m ) abiatu ginen.

Aldez aurretik mendi martxa erosoa zirudiena, 42 km-koa baitzen, haizete handien ondorioz ibilaldi neketsua bihurtu zen. Oderiagako mendilerroan haizeak gogor astintzen zuen, eta momentu batzuetan euri tantek gure aurpegiak mintzen zituzten. Txamarraren txanoarekin estaliz aurrera egin genuen hala nola.

Austegiarmin lepoko anoak atseden piska bat eman zigun, bertako jan eta edanek gorputza berrituz. Baina Usategietara ( 1187 m ) igotzeaz batera haizeak berriro eraman gintuen hegan.
Batzuetan, bizkarretik jotzen zuenean erosoa zen, baina Gorbeara iritsi aurreko ibilbide guztia, Arraba barne, haizearen kontrako borroka bat bihurtu zen.

Eguraldi iragarpenek eguerditik aurrera eman zuten ekaitzaren etorrera, eta mendizale batzuk babes gutxirekin abiatu zien Orozkotik, gerora faltan botako zutena. Gu aldiz, bada ezpada, txamarra motxilan generaman eta oraingo honetan bai eskertu ere!

Horrela, Gorbeako kontrola igaro ostean Ballas errekako iturburu aldera jeitsi ginen, Itxina antzeko zonalde karstiko batetik igaroaz. Martxa hauetan balizen orientazioa jarraituz ezagutu ditzazkegu hainbat toki ezezagun, eta eskerrak horri bestela galtzeko arrisku handia baitago. Orozkoko Itxinape mendi taldekoek lan handia egin zuten, ibilbide guztia kolore ezberdinetako balizekin markatuz.

Austegiarmin ( 1030 m ) aldeko lepora bueltatu ginenean, jadanik Orozko aldera jeisteko prest, eguneko anorik ederrenarekin egin genuen bat. Laudioko mendi taldeko lagunek beratn duten aterpean salda beroa, txorizoa, odolostea eta gazta zeukaten prest. Hori bai erregaia gure gorputzentzat. Bertakoek zioten azken 5 urteetan eguraldi desatsegina egin duela Orozko Harana mendi martxan; aurreko egunarekin, larunbata, kontraste handia izanik: epela eta eguzkitsua.
Baina mendiko baldintzak egun batetik bestera aldatzen dira, eta hoiei aurre egiteko motxilan beti beharrezko materiala eraman behar da.

Gorbea aldeko mendietatik bueltan Orozko herrira ubide batetik igaro ginen, gaur egun erabiltzen ez dena, baina garai batean garrantzi handia izan zuena bertako nekazari eta herritarrentzat.
Basoetatik gindoazela aritz erraldoi batzuk lurrean botata ikusi genituen aurreko haizete batzuen ondorioz. Zelako indarra duen batzuetan izadiak!

Azkenik Orozkora iristean Itxinapekoek botikin bana oparitu ziguten, lehen sorospenak egin ahal izateko gure bidaietan. Opari praktikoa benetan.

Mila esker Itxinape mendi taldeko antolatzaileei urteroko hitzorduari erantzuteagatik,
jadanik badira XVII.


No hay comentarios:

Publicar un comentario