2016/10/04

Alberto Zerain: Manaslu mendian igoera azkarra

 Manaslu ( 8163 m )


 Alberto Zerain eta Mariano Galvan

Alberto Zerain mendizalea,
Himalayako mendietan eta mendi lasterketetan zaildua

2016ko irailaren 27an Alberto Zerain ( 55 ) eta Mariano Galvan-ek
Manasluko gailurrera jo zuten, baina saiakera bertan behera utzi behar izan zuten bigarren kanpalekua galdu ostean.
Urriaren 2an berriz, oinarrizko kanpalekutik irten eta gailurrera 48 ordutan ( urriaren 4a ),
iritsi zen.

Igoera esan bezala urriaren 2an hasi zuen Albertok oinarrizko kanpalekutik,
bakarrik eta motxila materialez beterik ( lo sakua, canping denda, sukaldatzeko ekipoa ... ).
Bere soka-kidea, Mariano Galván argentinarra, oinarrizko kanpalekuan gelditu zen aurreko egunetan eginiko saiakerak eragindako nekea zela eta.

Albertok 14 orduko jardueraren ondoren lehen kanpalekua igarotzea lortu zuen,
eta jarraian bigarrenera ( 6400 m ) iristea.
Mendian pilatutako elurtza handia zen, eta maldan gora aurreko egunetan
irekitako aztarna estaltzen hasia zen. Elurraren baldintzak,
malda tenteak eta motxilan zeraman pisuak asko zaildu zuen bere igoera.
Hala ere Albertok 6400 metrotara, bigarren kanpalekuan, atsedena hartu zuen;
ondo janez eta hidratatuz, indarrak berreskuratzen hurrengo egunean gailurrerantz jotzeko.

Mariano oinarrizko kanpalekun zegoela Albertoren igoera jarraitzen ari zen eta
bere lagunarekin bat egitea erabaki zuen. Horrela sekulako indarra erakutsiz hirugarren kanpalekura zuzenean igo zen Albertoren arridurarako.

Alberto urriaren 4an, goizean goiz gailurreruntz abiatu zen 3. kanpalekutik igaroz.
Orduan konturatu zen Marianok aurrea hartu ziola eta orain argentinarrak elurretan utzitako oin aztarnak bide lagun zituela. Hala ere haizeak bortizki jotzen zuen goizeko ordu txikietan.
Gailurretik gertu Marianorekin gurutzatu zen, argentinarra gailurretik bueltan zetorrelarik.
Handik gutxira Albertok ere Manaslu gailurrera ( 8156 m ) iristea lortu zuen,
bere 9. zortzimilakoa gaindituz:
  • 1993: Everest ( 8848 m )
  • 1995: Makalu ( 8465 m )
  • 2001: Lhotse ( 8501 m)
  • 2006: Gashembrun I ( 8047 )
  • 2006: Gashembrun II ( 8035 )
  • 2008: K2 ( 8611 m )
  • 2009: Kangchenjunga ( 8586 m )
  • 2016: Dhaulagiri ( 8167 m )
  • 2016: Manaslu ( 8156 m ) 

Zorionak Alberto eta Mariano!

Alberto Zerain ( 55 ) Dhaulagiri gailurrean ( 8163 m ), 2016ko udaberrian.
2016an 2 zortzimilako igo ditu 
Juanito Oiartzabalen 2x14x8000 proiektuaren barruan.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina