2017/08/06

BUTS Iruñea - Donostia: Silvia Trigueros eta Nuno Silva txapeldun!

BUTS Iruñea-Donostiako podiuma


Iruñea-Donostia BUTS 3. etapa ( 120 km / 7000 mD+ )

Aurreko etapen erreportaia

Nekane Ituarte (5), Nerea martinez (2), Silvia Trigueros (1), 
Ana Maria Carreres (3) eta Ines Iturricastillo (4)

 Felipe Artigue (2), Nuno Mendes (1) eta Raul Macarro (3)


Raul Macarro (1)

Ines Iturricastillo (2), Silvi Trigueros (1) eta Nekane Ituarte (3)

Nuno Silva txapelduna Donostira iristen 15 ordutan!

BUTS 3. etapa: Iruñea - Donostia 120 km / 7000 mD+

-Sailkapenak / Clasificación BUTS Iruñea - Donostia:

-Neskak: 
1-Silvia Trigueros: 18:39:51
2-Nerea Martinez: 19:07:57
3-Ana Maria Carreres: 21:07:09

-Mutilak:
1-Nuno Mendes: 15:00:18
2-Felipe Artigue: 15:12:52
3-Raul Macarro: 15:16:56

-Neskak beteranak:
1-Silvia Trigueros: 18:39:51
2-Nerea Martinez: 19:07:57
3-Ana Maria Carreres: 21:07:09
-Mutilak beteranoak:
1-Carlos Moran: 17:57:23
2-Txus Unsion: 20:53:52
3-Iñaki Alvarez: 21:17:57

 Felipe Artigue











BUTS zirkuituan ospatu diren hiru probak
bukatu dituztenak 53 parte hartzaile dira.

SILVIA TRIGUEROS ETA RAÚL MACARRO “MAKO”,
EUSKAL HERRIKO ULTRA TRAIL 2017ko
TXAPELDUNAK NUNO SILVA PORTUGALDARRA
ETA SILVIA TRIGUEROS ABADIÑOARRA
IRUÑEA-­‐DONOSTIA LASTERKETAKO IRABAZLE.

Donostia, 2017ko abuztuak 4/6, Iruñeatik Donostiarako bidea mendiz
osatzeko15 ordu behar izan zituen Nuno Silva portugaldarrak
Basque Ultra Trail zirkuituko hirugarren proban.

Lehenean, Bilbotik Gasteizera otsailean jokatu zenekoan,
hirugarren amaitu zuen Pombal-­‐ekoultra-­‐lasterkariak.
Dena emanda iritsi zen helmugara,
pozik hautatutako estrategia ondo atera zaiolako:
Nire erritmoan hasi naiz, besteekin itsutu gabe, proba luzea baita, 
eta aurrera egin ahala gerozeta hobeto sentitu naiz.
Egin dudan lasterketaren bigarren zatiarekin oso pozik nago,
baina oso gogorra izan da.
Oso pozik nago, nire lehenengo Txapela baita,
eta gainera Euskal Herriko Txapelketa jokatu den egunean irabazi dut.
Baneukan taldeka irabazitako beste Txapela bat,
baina indibiduala izanik hau askoz garrantzitsuagoa da”.

Silvia Triguerosek argi eta garbi erakutsi du bera dela
Basque Ultra Trail zirkuituko Erregiña,
Iruñea-­‐Donostian 18 ordu 40 minutu eta 51 segundoko denborarekin nagusituz.
Zirkuituko orain arteko hiru probak irabazita lider sendoa da abadiñoarra.
Ibilbidea oso polita da. Birritan jausi naiz, kolpe galanta hartu dut
belaunean baina ea horretan geratzen den astelehenean Aosta bailarara
bainoa Tor des Geants probarako,
eta asteazkenean hasi bahi baitut berriro entrenatzen.
Ea iazkoa hobetzerik dudan,
100 ordu azpitik ibiltzea da nire helburua,
eta gaurkoa hara begira egin dudan kalitatezko azken entrenamendua izan da.
18 orduan amaitu nahi nuen eta zertxobait luzatu naiz,
baina halere pozik nago”.

Silvia Triguerosen segidan Nerea Martinez iruindarra izan da bigarrena (19:08:57).
Pozik Iruñeako irteeran sekulako giroa egon zelako,
baina atsekabetuta, aldi berean, 2. helmugan irabazleak baino 48 minutu
gehiago behar izan dituelako.
Akituta iritsi naiz, energiarik gabe, eta uste baino denbora gehiago galdu dut.
Irteera orain arteko hiru edizioetatik ikusgarriena izan da.
Hasieran beroak eta hezetasunak asko gogortu du proba,
lehen igoera jada izerdi patsetan egin dut.
Gauez ezin izaten dira paisaiak gozatu,
pena da, eta deseatzen nengoen eguna noiz argituko eta
euria noiz hasiko prexkatu ahal izateko.
Gero, berriz, bota eta bota aritu da.
Basque Ultra Traileko azken etapa ezinbesteko hitzordua da,
beraz urrian hemen, Donostian, ikusiko nauzue berriro,
baina ordura bitartean atsedena hartuko dut eta ez dut proba gehiagotan
parte hartuko”.

Ana Maria Carreres valentziarra izan da hirugarren Iruñea-­‐Donostia lasterketan.
Pena izan da egun osoa euritan egitea, baina aukeran nahiago
hori beroa pasatu baino.
Nekatu xamar nago, baina asko gozatu dut proba honekin
eta antolakuntzari, baina bereziki boluntarioei, esker ona adierazi
nahi diet uneoro laguntzeko zeudelako eta zoragarriak direlako,
zorionak!”.
 Bartzelonako Ultra Traila irabazi du aurten Carreresek.
Iruñea-­‐Donostia ibilbidea osatzeko 21 ordu 8 minutu eta 9 segundo
behar izan zituen.

Euskal Herriko Ultra Trail Txapelak ere jokoan zeuden gaur,
eta Raul Macarro ‘Mako’ bilbotarrak irabazi du gizonezkoena.
Ez nuen uste podiumean amaituko nuenik.
Azken 30 kilometroetan gaixki xamar pasatu dut,
ez dakit nolatan jarri naizen une batez lasterketa buruan.
Nunok lehendabizi, eta Felipek gero, pasatu nautenean
banekien ez nituela berriro harrapatuko.
Gaua eta guzti osatu beharreko lehen lasterketa izan da niretzat,
eta ez nekien nola erantzungo nuen,
une batez logura handia sartu zait,
baina halere asko dibertitu naiz.
Aurten otsailean federatu den norbait  izateko ez dago txarto ezta?
Oraintxe bertan garbi daukat ez dudala berrirohalako lasterketa
batean parte hartuko, baina badakit astelehenean egutegian
begira hasiko naizela hurrengoa noiz den jakiteko”.

Gizonezkoen podiuma Felipe Artigue mirandarrak osatu du,
helmugan bigarren sartuz 15:12:52ko denborarekin.
Oso egun gogorra izan da,
hasieran behelainoarekin eta gero euriarekin,
eta eskertzekoa da gutaz arduratzen den jendea badagoela ikustea.
Berpiztu egin naiz, eta ongien egiten dakidana egin dut,
hortzak estutu eta dena eman.
Aurten Euskal Herrian korrika eginez disfrutatzera etorri naiz,
eta Iruñea eta Donostia mendiz lotzea amets bat zen niretzat.
Aurten gozatzen ari naiz korrika,
eta gainera emaitza onak lortzen ari naiz.
Tor des Geants probari begira prestakuntza fintzera etorri naiz,
eta aldi berean ezagutzen ez nuen ibilbide bat ezagutzera.
Amaitze hutsa beti da arrakastatsua beraz oso gustura nago lortu izanagatik,
areago nola amaitu dudan ikusita.
Gaur bizitutakoa hartuko dut gogoan,
podiumera igotzea momentu iragankor bat baino ez da,
eta oroitzapenak, mendi hauek ikustea,
eta sentsazio hauek, norbere zakuan gordetzeko gauzak dira”.

Ostiralean, gauerdiko hamabietan, 134 lasterkari irten ziren
Iruñeako Gazteluko Plazatik.
118k proba amaitzea lortu dute: 120 kilometro 17 gailurretan zehar.
Lehena larunbateko 15:00etan iritsi zen helmugara,
Donostian, Artzain Onaren Katedral alboan.
Azkenak 30 ordu eta 27 minututan lortu du:
goizeko 06:27etan iritsi da gaur.

BASQUE ULTRA TRAIL SERIES
Oficina de Prensa L&V Comunicación
-­‐
ANA LARIZGOITIA

http://www.basqueltratrail.com/
https://www.youtube.com/watch?v=m_83JJX8uB4

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina