BUTS Donostia - Bilbo laburpena
BUTS Donostia-Bilbao 2017 probaren promozio-bideoa
BASQUE ULTRA TRAIL SERIES:
MENDIKO LASTERKETEN ZIRKUITUA
DONOSTIA-BILBAO
( 140 km / 8200 mD+ )
URRIAREN 6tik 8ra
BILBOKO AREATZAN IZANGO DU HELMUGA
BILBOKO AREATZAN IZANGO DU HELMUGA
BUTS ZIRKUITUKO AZKEN ERRONKAK,
ASTEBURU HONETAN LEHIATUKO DEN
EMAKUMEZKOEN SAILKAPEN NAGUSIKO BURUA,
TXAPELA LORTZEN SAIATUKO DA
- Donostiako Alderdi Eder parketik abiatuko da proba ostiral honetan,

hilak 6, 23:00etan, eta Bilboko Areatzako moiletan helmugaratuko da;
aurreneko lasterkariak larunbat arratsaldean iritsiko dira Bilbora
- Partaideek zirkuituko lasterketarik gogorrenari egingo diote aurre:

140 kilometro, 16 gailur eta 16.600 metroko desnibel metatua
- Sheve Peñak bere egunean osatu zuen “Lau Katedralen Martxa” omenduz,

Hego Euskal Herriko lau hiriburuak lotu ditu mendiz mendi BUTS egitasmoak,
eta Bilbao-Donostia izango da azkeneko proba
Bilbao, 2017ko urriak 4a - 150 korrikalari ausartek ekingo diote asteburu honetan Donostia-Bilbao mendiko lasterketari. Ultra trail lehiaketa honek Bilboko Areatzako moila enblematikoan izango du helmuga, eta kirol honen arnasa eta BUTS erronketan izan ohi den mendizale giroa eramango du Bizkaiko hiriburura. Urriaren 6tik 8ra, Donostia eta Bilbo arteko mendi eta ibarretan lehiatuko da BASQUE ULTRA TRAIL SERIES (BUTS) erronkako laugarren eta azken lasterketa. Aurten lehen aldiz Hego Euskal Herriko lau hiriburuak mendiz mendi lotzen ari den egitasmoaren itxierako proba izango da. Azkena eta gogorrena; izan ere, Donostia-Bilbao da BUTS zirkuituko proba luzeena, 140 kilometrorekin, baita desnibel metatu handiena duena ere, 16.600 metro guztira, erdia gorantz eta beste horrenbeste beherantz. Datuak beldurgarriak badira ere, 150 ultra-korrikalarik gogotsu ekingo diote lehiari asteburu honetan.
Alderdi Eder parketik abiatuko da lasterketa, ostiral honetan, hilak 6, gaueko 23:00etan. Hortik aurrera, “ultrarunnerrek” gorabehera handiko ibilbidea gainditu beharko dute Gipuzkoa eta Bizkaiko mendietan barna, igandean, urriak 8, 14:00ak baino lehen Bilboko Areatzako moilan kokatutako helmuga gurutzatu arte. Lasterketa osatzeko tartea hain zabala izanik (39 ordu), era guztietako korrikalariek hartuko dute parte proban: batzuek, azkarrenek eta profesionalek, irabaztea izango dute helburu, eta beste gehienek, erronka gainditzea eta lasterketa amaitzea. Bada nahikoa.
Horretarako, 16 gailur igo beharko dituzte. Erlo (1.030 metro), Gipuzkoako Izarraitz mendigunean, eta Oiz (1.026 metro), Bizkaian, izango dira ibilbideko tontor garaienak BUTS zirkuituko azken lasterketa honetan.
Aurreikuspenen arabera, lehen lasterkariak larunbatean, urriak 7, arratsaldeko 17:30 inguruan iritsiko dira Bilbora. Aurreneko horien artean izango dira, ziurrenera, Carlos García eta Silvia Trigueros, gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapeneko lehenak, hurrenez hurren. Azken proba honetan Basque Ultra Trail Series zirkuituko garaikurra eta txapela irabaztea izango da haien helburua.
Hirutik hiru, atleta bizkaitar bat buruan
BUTS zirkuituko lehen hiru probak jokatuta, Silvia Trigueros (Abadiño, 1972) da emakumeen sailkapen nagusiko lehena, 300 punturekin. Bera izan da irabazle orain arteko hiru lasterketetan. Ultra distantziako korrikalari hau Alpeetako Tor des Géants proban txapeldunorde izan da berriki. Trigueros bigarren helmugaratu zen munduko ultratrail gogorrenean (330 kilometro eta 24.000 metroko goranzko desnibela), 97 ordu, 43 minutu eta 6 segundo korrika egin ondoren.
Garaipen horiek areago gizendu dute Adadiñoko atletaren palmares oparoa. Garaipen nabarmenen artean, hirutan izan da Ehunmilak Ultra Traileko (170 kilometro) txapeldun, 2014an, 2016an eta azkena pasa den uztailean, eta beste hirutan (2012, 2013 eta 2015) g2haundiak Goierri trail probako irabazle. Era berean, txapeldun izan da aurtengo Trail Cagire proban, baita Euskal Herriko Ultra trail txapeldun ere.
Nerea Martínez (Iruñea, 1972), txapeldunorde 2013an Tor des Géants proba berean, bigarren da Basque Ultra Trail zirkuituko sailkapenean. Eta emakumezkoen rankineko hirugarrena eta laugarrena Nekane Ituarte (Mutriku, 1973) eta Natalia Legey kataluniarra (Vilassar de Mar, 1974) dira, biak 285 punturekin berdinduta. Bosgarren, Agurtzane Argiarro da (Bermeo, 1969). Argiarro hirugarren izan zen lehen bi probetan, eta laugarren honetan ere irteerako lerroan izango da, goragoko postu bat lortzeko ahaleginean.
Gizonezkoetan bi gipuzkoar lehen postuetan. Carlos García Recondo (Irun, 1968) da sailkapen nagusiko lehena, 293 punturekin. Joxelu Albizuri (Azpeitia, 1963), 277 punturekin, eta Óscar Pérez de Nanclares (Gasteiz, 1972) puntu bat gutxiagorekin, bigarren eta hirugarren dira, hurrenez hurren.
Guztiak izango dira BUTS erronkako azken proba honetan. Eta haiekin batera, ultratrailak eta mendiko lasterketak maite dituzten hainbat zale. Besteak beste, Imanol Aleson (Azkoitia, Gipuzkoa, 1972), bosgarrena oraindik orain Tor des Géants proban eta Ehunmilak Ultra-Traileko txapelduna 2015, 2010 eta 2013an; Alberto Álvarez (Bilbo, 1977), BUTS zirkuituko lau lasterketetan beste inork baino lehen izena eman duen lasterkaria; Abel Fernandez (Amurrio, 1979), hauspo handiko atleta eta `Spiderabel´ ezizenez ezaguna, Spidermanez jantzia aritzen delako korrika, eta Mikel Leal (Irun, 1972).
Azkeneko BUTS erronkan izango dira bi beterano ausart ere, Jacinto Lajas 70 urteko irurarra eta Benito Lekuona (Lezo, 1953). Nola ez ziren bada izango, orain arteko hiru probak amaitzea lortu ondoren. Haiekin batera, adina ez dela inolako muga erakusteko, Bilbao-Donostia proban lehiatuko dira José Mª Lizarralde (Durango, 1946) eta Jesús Urrutia (Getxo, 1951) ere, BUTS zirkuituan lehen aldiz.
IBILBIDEA
Aurreko hiru probak bezala, Donostia-Bilbao ere puntuagarria da Mont Blanceko ultra trailerako (UTMB), modalitate honetako proba erreginerako. Donostia-Bilbao da BUTS zirkuituko proba luzeena, 140 kilometrorekin, baita desnibel metatu handiena duena ere, 16.600 metro guztira, erdia gorantz eta beste horrenbeste beherantz.
Donostiako Alderdi Eder parketik abiatu ondoren, lasterketak ibilbide hau egingo du hiri barnean: Kontxako pasealekua, Ondarretako pasealekua, Satrustegi hiribidea, Igeldo pasealekua, Marbil bidea, Kristobal Balenziaga pasealekua eta Santiago Bidea.
Ondoren, Gipuzkoako hiriburua atzean utzita, ibilbideak beste 20 udalerri hauek lotuko ditu: Orio, Aia, Aizarna, Zestoa, Mendaro, Gabiria, Elgoibar, Eibar, Ermua, Markina, Mallabia, Berriz, Garai, Iurreta, Durango, Dima, Igorre, Zeberio, Arrigorriaga eta Basauri, Bilbon helmugaratzeko.
Ibilbide gorabeheratsuan, korrikalariek 16 gailur gaindituko dituzte: Kukuarri, Pagoeta, Erlo, Moru, Garagoiti, Arrikurutz, Urko, Mundio, Olamendi, Zengotitagaina, Oiz, Belatxikieta, Mandoia, Tontorrandi, Artanda eta Malmasin.
Donostia-Bilbao probak BALIZATUTAKO BIDEZIDOR hauek zeharkatuko ditu:
GIPUZKOA:
-Iparraldeko Bidea (Donostia-Orio).
-GR 35. Altxonbide Ibilbidea (Aiako zatia).
-GR 121 E03. Talaia Ibilbidea: Donostia-Orio zatia.
-GR 121 E07. Bizkar Ibilbidea: Mutriku-Eibar zatia.
-GR 285 E1. Gipuzkoako Mendiabai zidorra (Elgoibar-Azpeitia zatia).
-GR 286. Araindarri ibilbidea
-PR-GI 35. Zarauzko Itzulia (Pagoetako zatia).
-PR-GI 41. Zestoa-Goltzibar-Ondarbaso-Zestoa.
-PR-GI 122. San Pedro-Kalamua-Iruiturri-San Pedro.
-PR-GI 137. Azkoitia-Zestoa.
-PR-GI 138. Azpeitia-Zestoa.
-PR-GI 142. Zestoa-Aizarnazabal.
-PR-GI 143. Zestoa-Errezil.
-PR-GI 156. Sallobenteko Sekretuak (Elgoibar).
-PR-GI 157. Elgoibarko Bira.
-PR-GI 158. Orio-Itxaspe.
-PR-GI 159. Lusarbe-Kukuarri.
-PR-GI 201. Sustraia Ibilbidea (Orio-Aia zatia).
-PR-GI 4001. Pagoetako Ibilbidea.
-PR-GI 4002. Pagoetako Gurutzea.
BIZKAIA:
-GR 38. Ardo eta Arrainaren Ibilbidea (Garai-Durango zatia).
-GR-123. Bizkaiko Bira (Kalamua-Urko zatia).
-PR-BI 11. Zeberio, barnealdetik.
-PR-BI 15. Arrigorriagako Harri Gorriak.
-PR-BI 16. Atzoko bideak, gaurko bidaiariak (Arrigorriaga-Ugao/Miraballes).
-PR-BI 24. Markina-Trabakua-Bolibar.
-PR-BI 81. Galdarako Bira (Legarmendi).
-PR-BI 82. Ikazkinen bidea (Legarmendi).
-PR-BI 83. Legarmendiko ibilbide handia
Bilboko kaleetan, partaideek hiri barneko ibilbide bat egin beharko dute: Ollargan parkea, Abenduak 22 kalea, Buia bidea, Abusu, Ibaieder parkea eta Ubideen ibiltokia Atxuriraino; hortik, Alde Zaharreko kaleetan, Santos Juanes plazatxoa, Ribera kalea, Carnicería Vieja kalea, Santiago Plaza, Bidebarrieta kalea, Arriaga plaza, eta hortik, lasterketako azkeneko metroetan Areatzako moiletako pasealekuan egongo den helmugaraino.
Bizitza-oinarria Garain eta 14 anoa-gune
Donostia-Bilbao lasterketak Gipuzkoako eta Bizkaiko mendigune nagusiak zeharkatuko ditu. Antolakuntzak ibilbideko hamalau puntu estrategikotan eskainiko ditu anoa-guneak, partaideek indarrak osatzeko aukera izan dezaten. Orio, Aia, Zestoa, Zorrozpe, Elgoibar, Ixua gaina (Eibar), Trabakua mendatea, Oiz, Durango, Mugarra lepoa, Igorre, Tontorrandi (Zeberio) eta Arrigorriagan izango dira anoa-gune horiek, eta guztietan ura, coca-cola, Aquarius, Powerade eta salda izango da, korrikalarien hidratazio egokia bermatzeko.
Bizitza-oinarrian, Garain, partaideek dutxak, probaren hasieran antolakuntzari emandako aldatzeko arropa, masajeak hartzeko eta atsedenean egoteko gunea eta osasun-arretako zerbitzua izango dituzte.
Irteeratik helmugaraino, Gurutze Gorriak eskainiko du lasterketaren osasun-arreta, eta kokagune hauetan izango ditu arretarako postu finkoak, partaideen osasuna zaintzeko: Orio, Zestoa, Elgoibar, Trabakua, Garai, Belatxikieta, Igorre, Arrigorriaga eta, nola ez, Bilboko helmugan.
SEGURTASUNA
Aurreko probak bezalaxe, BUTS erronka hau ere distantzia luzeko mendiko ibilbide bat da, erdi erdi-autosufizientzia modalitatean. Horrek esan nahi du partaide bakoitzak bere segurtasun-baldintzen, elikaduraren eta jantzien ardura duela anoa-gune batetik besterako tartean, eta gai izan behar duela inguruneko baldintzen, eguraldiaren, nekearen edo lesioen ondorioz sortutako aurkako egoerei aurre egiteko. Antolakuntzak derrigorrez eraman beharreko zenbait jantzi eta material zehaztu ditu, honako hauek barne direla: gutxieneko ur eta elikagai erreserbak, kopetako argiak, telefono mugikorra, txilibitua, biziraupen-manta, etab.
Kirol-erronka honen distantziak eta muturreko baldintzak kontuan hartuta, partaideen kontrola eta segurtasuna da proba antolatzeko beste oinarri nagusietako bat. Hala, partaide guztiek derrigorrez erabili beharko dituzte txipak eta GPS-balizak jantzietan eta motxilan. Era berean, izen-ematea egiteko, partaide guztiek mediku-ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute probaren eskakizun fisikoari aurre egiteko gai direla egiaztatzeko. Hori guztia kontuan hartuta, zirkuituak oso logistika konplexua du, eta boluntario asko behar ditu irteeran eta helmugan laguntzeko, kontrol eta anoa-guneetan korrikalariei arreta emateko, osasun-zerbitzuetan jarduteko, proba ixten atzetik korrika joateko, ibilbideak eta balizak kontrolatzeko…
Sheve Peña, probaren hauspoa
BUTS zirkuitu hau lehen aldiz ari da egiten aurten: mendiko lau lasterketa dira, ultra distantziakoak eta erdi-autosufizientzia modalitatean egitekoak, Hego Euskal Herriko lau hiriburuen artean, 500 kilometro guztira. BUTS zirkuitua aurreko urriaren 24a abiatu zen Bilbon, eta Bizkaiko hiriburuan bertan amaituko da igande honetan, urriak 8. Ekitaldia ez da kirol hutsera mugatzen, kultura-osagaiak eta euskal mendizaletasunaren mugarri historikoak ere bai baitira tartean.
Hain zuzen, BUTS zirkuituak Sheve Peña mendizale tolosarrak 1953an eginiko Lau Katedralen Martxa ibilbidea du oinarrian, eta balentria hori oroitarazten eta omentzen du. Peñak oinez eta mendiz lotu zituen Hego Euskal Herriko lau hiriburuak, ‘non-stop’, gaur esaten den moduan. Peñak Bilboko Santiago Katedraleko arkupetan hasi eta bukatu zuen ibilia, eta hiriburu bakoitzeko katedralean meza entzun zuen, bideari jarraitu aurretik. Hortik dator ibilaldiaren izena.
Sheve Peñak 45 urte zituen orduan eta hilabete luzez jardun zuen ibilaldia prestatzen, xehetasun txikiena ere zainduz. Azkenik, 1963ko maiatzaren 25ean, astelehenez, 00:00etan abiatu zen Bilboko Santiago katedraletik. Donostia-Iruñea-Gasteiz-Bilbo, norabide horretan egin zuen ibilaldia. 400 kilometro, 7.400 metro desnibel positibo eta ibilian 93 ordu eta 5 minutu egin ondoren (horietatik 66 ordu eta 25 martxa aktiboan), maiatzaren 28an, ostegunez, mendizale tolosarra Bilboko katedraleko arkupeetara iritsi zen atzera.
Lau Katedralen Martxari berriro keinu eginez, Bilbora iristean, Basque Ultra Traileko lasterkariak Santiago Katedralaren aurretik igaroko dira, izen bera duen plazan.
Antolatzaileak eta laguntzaileak Euskaltel da babesle nagusia, eta laguntzaileen artean, hor dira Iruñerriko Mankomunitatea eta beste etxe hauek: Lidl, OSSO, Coca Cola, Urgo laborategiak, Aneto, Fortaleza kafeak, Nacturale eta Renault Gaursa, besteak beste.
Erronka: lau lasterketa mendiz mendi 4 hiri lotzeko
Ots 24/26: Bilbao-Gasteiz 110 km Desnibela: 10.500 m. (D+ 5.500m/D- 5.00m)
Maiatzak 5/7: Gasteiz-Iruñea 130 km Desnibela: 12.700 m. (D+ 6.300m/D- 6.400m)
Abuztuak 4/6: Iruñea-Donostia 120 km Desnibela: 14.500 m. (D+7.000m/D-7.500m)
Urriak 6/8: Donostia-Bilbao 140 km Desnibela: 16.600m. (D+ 8.300m/D- 8.300m)
Informazio gehiago:
http://www.basqueultratrail.com/donostia-bilbao/
Sailkapen orokorra:
http://www.basqueultratrail.com/wp-content/uploads/2017/08/CIRCUITO-BASQUE-ULTRA-TRAIL-SERIES-2017-Resultados-despues-de-tres-pruebas.pdf
PRENTSA-BULEGOA
BASQUE ULTRA TRAIL SERIES
L&V COMUNICACIÓN 944 160 800
Ana Larizgoitia

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina