2020/12/23

Alonsotegitik Ganetara (689 m) eta Pagasarriko iturrira joan etorria

 

Alonsotegitik Ganetara (689 m) eta Pagasarriko iturrira joan etorria.

Alonsotegi - Ganeta - Pagasarri - Ganeta - Alonsotegi
11 km

Neguko solstizioak egunen luzapenen hasiera dakar,
 eta kultura askotan Eguzkiari neguaren ostean 
gogotsu itzultzeko eskatzen diote. 

Bide batez aurreko urteagatik eskerrak emateko unea izaten da, 
nahiz eta aurtengo urtea gure pentsamendu kolektiboan 
urte beltz bat moduan iltzatuta geldituko den.

Neguan sartuak jadanik, eta mendiaren kolore berezietaz gozatu nahian, 
Pagasarri aldera hurbildu gara. 
Oraingo honetan Alonsotegitik abiatuz Ganeta tontorra igo dugu. 

Ibilbide malkartsua eta Bilbo inguruko paisaia aurrez aurre izango dugu une oro. Horren adibiderik onena Errestalekutik dagoen ikuspegia da; Serantes (Barakaldo), Ibaizabal-Nerbioi ibaia Kantaurian itsaseratzen (Santurtzi eta Getxo artean), Artxandako mendiak eta atzean Jata (680m).

Ibilbide honen joan etorriak 11 km ditu, eta desnibel positiboa 650 metroa da,
 guztira 2 orduko goiz pasa atsegina izan delarik.

Gabon zoriontsuak pasa itzazuela eta Eguberri on guztioi!

Alonsotegi, ibilaldiaren irteera gunea.

Javier eta Xabi Ganetara igotzen, eskubian Ganekogorta (998 m)

Erreztalekutik Bilbo handiaren ikuspegi zabala dago.

Edu, Javier eta Xabier

Ganeta (689 m)

Pagasarriko elurtegia

Pagasarriko iturrira jaisten; 
gune honetan ur freskoa urte osoan zehar dugu.

Tarin iturria




Pagasarriko elurtegira bueltan






Bilbo

Ibaizabal-Nerbio ibaiaren itsasaratzea

Eretzaren piramidea (877 m) parez pare.

Alonsotegiko parkingera iritsen, 2 ordu pasatxoren bueltan.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina