El Privilegio 100 millas
El Privilegio 100 millas, 176 km-ko ultra trailean Castilla la Manchako goi ordokieak zeharkatzeko parada izan genuen, Toledo eta Ciudad Real lotzen dituena.
Hasiera Erdi Aroko gaztelu batean izan zen; San Martín de Montalbáneko gazteluan hain zuzen ere. Horrela, hasierako km-ak ilargiaren argiarekin gauez burutu genituen.
Egunsentiarekin berriz, Abrahameko urtegitik igaro ginen, jadanik 66. km-an eta paisai amaigabeak alde guztietara begiratuta gure aurrean genituen.
Baina 100 milietako zeharkaldi batek indarrak ondo dosifikatzea eskatzen du.
Beraz, proba guztian zehar oinez ibili ginen, hasierako eta bukaerako km-ak salbu.
Igarotako herrixkak biztanlego txikikoak ziren, 100 eta 150 artean bataz beste. Ciudad Real hiriburuak ere 76.000 bat biztanle ditu eta Espainiako demografia arazoaren islada da, non hiriburu handienetan biztanlegoaren gehiengoa batzen den, inguruko hiri txiak eta herriak uzten ari direlarik: "La España vaciada" deritzo honi.
Bertako errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izan genuen, Santa Piqueraseko alkatearen ematzeak zera esaten zigunean; ¡pero cuanta genete habéis venido! Es agradable ver caras nuevas, que nosotros somos cuatro gatos y nos vemos todos los días". Anoetan herritarrekin hitzegiteko parada baliatuz, beraien gora-beren berri izan genuen.
Ibilbidea:
Km 00 Castillo de San Martín de Montalbán (Toledo)
Km 33 San Pablo de los Montes
Km 56 Pueblonuevo del Bullaque
Km 66 Embalse de Abraham
Km 74 Pueblonuevo
Km 88 Santa Quiteria
Km 106 El Rosario
Km 115 Microreserva Bonal de Morro de la Parrilla
Km 144 Piedrabuena
Km 156 Picón
Km 176 Ciudad Real (Puerta de Toledo)
Castillo de San Martín de Montalbán
Irteera 2021eko azaroaren 19an, gaueko 22:15etan eman zen.
Ilargia gaueko iluntasunean argibide izango genuen.
Javier Ugalde eta Edu Uribe
San Pablo de los Montes / km 33
Egunsentiarekin humorea berreskurtazen da!
Abrahameko urtegia (Ciudad Real)
Pueblonuevo (74. km) herrira iristen, Javier madrildarrarekin batera.
Pueblonuevoko alkatea, bigarrena ezkerretik.
Giro ederra zuten hauek hainbeste mendizale egun berean ikusita!
Santa Quiteria / km 74
El Privilegio ultra trailaren logotipoa; gaztelu eta lehoia.
Rodrigo, antolatzaile nagusia, parte hartzaileei aholkuak ematen.
Santa Quiteriatik irten berritan.
Antzarrak hegoalderantz migratzen,
azaroan gaude eta negua badator eta!
Piedranueva / km 144
Piedranuevatik irten berritan, 2 gau lo egin barik!
Artea
"6 leguas" (29 km) mendi lasterketariekin gurutzatzen.
Picón / km 156
Jose kafe bat eskeiniz gerturatzen zait.
Mendizale madrildar honek, bere laguna den Javierri,
proba bukatzen lagundu zion.
Larrialdietakoak, beti gure zaindariak!
Yolanda eta Sara, "6 leguas" lasterketako korrikalariekin batera.
Rodrigo bizikletan, mila esker zure animoengatik!
Ciudad Real begi bistan, azkenengo 4 km-etan sartuta!
Helmuga!
Helmuga Puerta de Toledon kokatzen da, 176 km burutu ondoren!
San Martín de Montalbáneko alkatesa, Yolanda, Sara eta
Ciudad Realdeko alkatesa.
Aupa emakumeak!
Bolondresak, mila esker zure lana eta animoengatik!
Rodrigo alabarekin.
Elcheko Javier helmugan, 40 ordu ondoren!
Javier Ugalde eta biok helmugan, beste experentzia bat,
beste bizipen bat!
Antolatzaileak eta saridunak
Javier, Carmen eta Edu
2. eta lehen sailkatuak, zorionak bioi!
Antolatzaile taldea, mila esker!
Domina
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina