2022/06/18

Travesía Valle de Ezcaray mendi martxa 2022

 

Ezcaray mendi martxa 2022

2022. urteko "Travesía Valle de Ezcaray" mendi martxak
25. edizioa bete berri du. Hau dela eta, Asociación de Amigos de Ezcaray 
taldekoek zeharkaldi ikusgarri batekin ospatu nahi zuten zilarrezko ezteiak.

Horretarako, bailarako mendirik esanguratsuena igotzeko
ibilbidea prestatu zuten: San Lorenzi (2262 m) mendia hain zuzen ere.

Baina eguraldi beroa medio, alerta laranja iragartzen 
zelarik AEMET meterologi erakundetik, antolatzaileek 
ibilbidea basoetatik zehar desbideratzea erabaki zuten.

Horrela, hasieranko 32 km-ak 20,5 km-tan gelditu ziren, 
eta 1900 mD+ desnibelaren ordez 900 mD+ desnibela osatu genuen.

San Lorenzo (2262 m) mendia, bailarako garaiena,
igotzeke laga genuen tenperatura altuak zirela eta.

Mendizaleek goiz pasa ederra burutu zuten,
guztira 25 km eta 900 mD+ desnibela osatuz.

Josean elgoibartarra mertxari hasteko prest.

Jesus eta Jone elgoibartarrekin




























iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina