2022/06/25

Nahaste Borraste 2022: Elgoibarko triatloi herrikoia

 

XXXVI. NAHASTE BORRASTE 2022

Bizikletan = 7 km

25 kg-ko zakua lepoan = 400 metro

Antxitxika = 1,5 km

Mendian gabiltzanok beste kirol batzuk ere uztartzen ditugu, batzuetan bizikletarekin entrenatzen dugu, beste batzuetan antxitxika eta badira egunak igerian ibiltzen garela. Hiru kirol, hiru jarduera fisiko, helburu batekin; izerdi piska bat botatzea eta disfrutatzea. Mendian ibiltzeko oinarrizko forma lortzen dugu horrela eta eremu ezberdinetan jarduteak prestaketa integral bat ematen digu.

Elgoibarren, itsasoa faltan zaku bat hartzen dugu lepoan, eta 25 kg-ko zamarekin kaleetatik zehar 400 metro egiten ditugu, hau da 1984. urtean kirolari zoro batzuk asmatutako proba berezia. Horrela triatloi herrikoi baten historiari hasiera eman ziotelarik. 

Gerora Kimetz Elkarteak hartu zuen lekukoa, eta gaur egun tradizioari jarraituz antolatzen jarraitzen du, kirolarien eta herritarren animoen artean giro bikaina sortzen delarik.

Aurtengo 36. edizioan 30 parte hartzaile izan gara, eta txapeldunak Ainhoa Lendinez eta IƱigo Lariz izan dira.





































































36. NAHASTE BORRASTE 2022

Sailkapena:

  1. IƱigo Lariz Azkue (18:06)
  2. Ander Ariznabarreta Burunza (18:59)
  3. Gorka De La Horra (19:10)
  4. Ioritz Leiaristi EgaƱa (19:19)
  5. Borja Aranzabe Olano (19:33)
  6. Gorka Iriondo Alberdi (19:49)
  7. IƱigo Iturbe Ortiz de Zarate (19:56)
  8. Andoni Zubiaurre Usandizaga (19:58)
  9. Ander Arambarri Rumayor (20:07)
  10. Ion Fernandez Arakistain (20:13)
  11. Julen Cid Alcibar (20:24)
  12. Mikel Gurrutxaga BarruetabeƱa (20:31)
  13. Aitor Aranzamendi Iriondo (20:38)
  14. Mikel AgirrebeƱa (21:05)
  15. Jon Agote Larramendi (21:43)
  16. Gorka Cebrian Arregi (21:54)
  17. Antxon De La Arada Kortazar (21:59)
  18. Asier Agirregomezkorta Unamuno (22:07)
  19. Iosu Iriondo Elorza (22:22)
  20. Jabi Del Rey Eizagirre(22:23)
  21. Asier Basurto Albizu (22:25)
  22. Gorka Mir OƱederra (22:38)
  23. IƱaki Ulazia Iraolagoitia (22:56)
  24. Kepa Kastro Etxeberria (23:23)
  25. Ainhoa Lendinez Garate (23:41)
  26. Josu Zubiaurre Jauregi (24:58)
  27. Edu Uribe (25:54)
  28. Aitor Romera Irizar (26:17)
  29. Arkaitz Irureta Arrieta (26:17)
  30. Alberto Zelaia Alzola (26:18)


2022/06/18

TravesĆ­a Valle de Ezcaray mendi martxa 2022

 

Ezcaray mendi martxa 2022

2022. urteko "TravesĆ­a Valle de Ezcaray" mendi martxak
25. edizioa bete berri du. Hau dela eta, Asociación de Amigos de Ezcaray 
taldekoek zeharkaldi ikusgarri batekin ospatu nahi zuten zilarrezko ezteiak.

Horretarako, bailarako mendirik esanguratsuena igotzeko
ibilbidea prestatu zuten: San Lorenzi (2262 m) mendia hain zuzen ere.

Baina eguraldi beroa medio, alerta laranja iragartzen 
zelarik AEMET meterologi erakundetik, antolatzaileek 
ibilbidea basoetatik zehar desbideratzea erabaki zuten.

Horrela, hasieranko 32 km-ak 20,5 km-tan gelditu ziren, 
eta 1900 mD+ desnibelaren ordez 900 mD+ desnibela osatu genuen.

San Lorenzo (2262 m) mendia, bailarako garaiena,
igotzeke laga genuen tenperatura altuak zirela eta.

Mendizaleek goiz pasa ederra burutu zuten,
guztira 25 km eta 900 mD+ desnibela osatuz.

Josean elgoibartarra mertxari hasteko prest.

Jesus eta Jone elgoibartarrekin