2022/06/18

Travesía Valle de Ezcaray mendi martxa 2022

 

Ezcaray mendi martxa 2022

2022. urteko "Travesía Valle de Ezcaray" mendi martxak
25. edizioa bete berri du. Hau dela eta, Asociación de Amigos de Ezcaray 
taldekoek zeharkaldi ikusgarri batekin ospatu nahi zuten zilarrezko ezteiak.

Horretarako, bailarako mendirik esanguratsuena igotzeko
ibilbidea prestatu zuten: San Lorenzi (2262 m) mendia hain zuzen ere.

Baina eguraldi beroa medio, alerta laranja iragartzen 
zelarik AEMET meterologi erakundetik, antolatzaileek 
ibilbidea basoetatik zehar desbideratzea erabaki zuten.

Horrela, hasieranko 32 km-ak 20,5 km-tan gelditu ziren, 
eta 1900 mD+ desnibelaren ordez 900 mD+ desnibela osatu genuen.

San Lorenzo (2262 m) mendia, bailarako garaiena,
igotzeke laga genuen tenperatura altuak zirela eta.

Mendizaleek goiz pasa ederra burutu zuten,
guztira 25 km eta 900 mD+ desnibela osatuz.

Josean elgoibartarra mertxari hasteko prest.

Jesus eta Jone elgoibartarrekin




























2022/06/05

XII. Galdaramiño igoera 2022: Patricia Amundarain eta Aitor Madrazo txapeldun!

Galdaramiño igoera 2022ko bideoa ikusgai


Eibarren XII. Galdaramiño igoera (18 km / 950 mD+) ospatu berri den honetan, ATZEGIko partaideek mendi martxa ederra osatu dute.

ATZEGIko lagunak (desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea) Eibarrera hurbildu dira beste behin, eta beraien uomrea eta bizitzeko filosogia irekia erakutsi digute. Mendi martxa bi taldetan banatura osatu dute, "azkarrak" taldea Topinburu (590 m) mendira igo direlarik, "barraskiloak" berriz beraientzat egokitutako ibilaldi xumeago bat osatuz. Ibilbidean zehar, salda eta txorizoa dastatzeko aukera izan dute, eta bukaeran Eibarko sagardotegi batean bazkaldu dute, egun eder bat borobilduz. Mila esker zuen ikuspegi alaitsua erakusteagatik!

Mendi lasterketako proban bestalde, antxitxika dabiltzatenek Eibarko 4 gailur igotzeko aukera izan dute: Galdaramiño (669 m), Azkonabitza (726 m), Topinburu (590 m) eta Ilordo (500 m). Guztira 52 parte hartzaile izan dira.






































































































































































































































































































XII. Galdaramiño igoera 2022 - SAILKAPENA:

01. 1h28:47 Madrazo, Aitor 

02. 1h30:38 Arriola, Mikel 

03. 1h31:19 Azurmendi, Eneko

04. 1h34:27 Atxa, Igor 

05. 1h36:52 Fernández, Unai 

06. 1h37:12 Trocaola, Iñigo 

07. 1h38:17 Urrutia, Ander 

08. 1h42:34 Quintas, Ander 

09. 1h42:56 Sáez, David 

10. 1h44:28 Varela, Kepa 

11. 1h44:42 Hidalgo, David 

12. 1h45:46 Serrano, Iñaki

13. 1h46:21 Ipiña, Julen 

14. 1h47:19 Osoro, Kepa 

15. 1h48:33 Urain, Eneko 

16. 1h48:37 Gómez, Alain 

17. 1h51:23 Ochandiano, Unai

18. 1h51:35 Fernández, Jordi 

19. 1h52:07 Berezibar, Joseba 

20. 1h53:21 Sologaistua, Mikel 

21. 1h54:05 Ugena, Alexander 

22. 1h54:45 Apraiz, Gorka 

23. 1h56:14 Pérez Ortuondo, Igor 

24. 1h57:09 Vázquez, Antonio 

25. 1h57:42 Amundarain, Patricia

26. 1h58:22 Aranzibia, Iker 

27. 1h59:14 Sanz, Eneko 

28. 2h00:18 Oiartzabal, Aitor 

29. 2h02:29 Diego, Isidro 

30. 2h02:41 Solaun, Maite

31. 2h03:09 Igarza, Oskar 

32. 2h05:30 Sanz, Goio 

33. 2h05:48 Velasco, Esther 

34. 2h07:11 Aldazabal, Zuhaitz 

35. 2h07:12 Gutiérrez, Rubén 

36. 2h07:16 Calderón, Victor 

37. 2h07:58 Arriola, Pilar

38. 2h10:00 Ariznabarreta, Gonzalo 

39. 2h11:13 Zubiaurre, Iñaki 

40. 2h11:24 Gómez, Igor 

41. 2h11:41 Arguedas, Javier

42. 2h11:42 Cialceta, Enrique 

43. 2h12:15 Zabala, Harkaitz 

44. 2h12:57 Domínguez, Sonia 

45. 2h12:58 Mayo, Andoni 

46. 2h17:00 Sandra, Rocha

47. 2h17:00 Ortega, Aitziber 

48. 2h17:12 Garde, Asier 

49. 2h24:54 San Andrés, Asier

50. 2h25:33 Arriola, Agurtzane 

51. 2h25:33 Simón, Oscar 

52. 2h36:27 Bouzo, Ander

























ATZEGI taldea Ipur sagardotegian